Larnaka
(
grezieraz
, Λ?ρνακα,
Larnaka
;
turkieraz
:
Larnaka/?skelel
;
fenizieraz
: ?????, Kityon)
Zipreko
hirugarren hiri handiena da,
Nikosiaren
eta
Limasolen
ondotik. Uhartearen hego-ekialdean dago eta
izen bereko barrutiko
hiriburua da.
Hirian dago Zipreko bigarren merkataritza-portu garrantzitsuena, eta
Zipreko nazioarteko aireportu
garrantzitsuena ere bai. Turismo-gune indartsua da: itsas pasealeku ikusgarria dago, palmondoz inguratuta.
Larnaka Marina
da Ziprek dituen lau itsas sarbide ofizialetariko bat.
Larnaka
izena
grezierazko
larnax
hitzetik dator eta "kutxa" edo "hilkutxa" esan nahi du. Sophocles Hadjisavvas arkeologoaren hitzetan Estatu Batuetako konsulak XIX.mendearen amaieran Larnaka inguruan zeuden 3.000 hilobi aztertu zituen eta hortik omen dator hiriaren izena
[1]
. Bertako hizkeran
Scala
ere esaten zaio, batez ere hiriaren alde zaharrari. XVIII. mende arteko mapetan Larnakako Badian dagoen portu txiki bat
Scala di Saline
izenarekin azaltzen da.
Sakontzeko, irakurri: ≪
Kition
≫
Feniziarrek
K.a. XIII. mendean
Kition
hiri-estatua sortu zuten
[2]
. Indusketetan K.a. 1200-1000 urteetako sasoian aurkituriko elementu kultiralek erakusten dute garai hura aldaketa politikoan garaia izan zela, izan ere
akaziarrak
iritsi baitziren orduan, greziar kolonoak. K.a. 1000 urtearen inguruan feniziarrek hiria berreraiki zuten eta feniziar kulturaren erdiguneetako bat bihurtu zen
[3]
. Orduko horma ziklopeoak, bost tenpluz osaturiko multzo bat eta gerraontzien itsasportua ikusten dira oraindik.
K.a. lehenengo milurtekoan inguruko inperio handiek konkistatu zuten,
Asiriarrek
eta
Egiptiarrek
batez ere. Zipreko gainerako hiriak bezala Kition pertsiarren menpeko hiria izan zen,
Akemenestar Inperioaren
parte baitzen.
K.o. 76 eta 77 urteetan lurrikara handiak izan ziren eta Kition oso kaltetua izan zen. 322an eta 342an lurrikara handiak izan ziren berriz eta Kition hiria ezezik
Salamina
eta
Pafos
ere suntsitu zituzten
[4]
. Lurrikara guzti hauen ondorioz Kitiongo badia lokatzez bete zen eta portuak erabilgarria izateari utzi zion. Biztanleek kostaldean zehar hegoaldera jo zuten eta hiri berria eraiki zuten. Portu berriaren izena Scala zen,
italierazko
scala
hitzetik dator eta geldiunea esan nahi du. Orduko aztarna gehienak galduta daude, baina harresiaren eta santutegi baten arrastoak badaude, baita hilerriarenak ere. Gaur egungo Larnakaren alde zaharra osatzen du
[5]
.
XII. mendean Bizantziarrek kaiaren alboan gotorleku bat eraiki zuten. XIV. mendearen amaieran
Genovarrek
Famagusta
okupatu eta Larnaka bihurtu zen
Zipreko Erresumako
itsas-portu nagusia
[6]
. Honen ondorioz James I.a erregeak gotorleku zaharra gaztelu bihurtu zuen kaia hobeto babesteko
[7]
. 1747an
otomandarrek
9'7 km-ko luzera duen
Kamares akueduktua
eraiki zuten
[8]
.
1974. urtean turkoek ingurua inbaditu zutenean,
Nazio Batuen Erakundeak
Nikosiako
aireportua zaintzea erabaki zuen; handik gutxira egin zuten Larnakako aireportua, turismoak galerarik izan ez zezan. Horregatik joan da hazten Larnakako hiria besteak baino azkarrago.
Larnakako aintzira gazia
neguan urez betetzen da eta
flamenko
saldo handiak egoten dira bertan azarotik martxorarte. Udan lehortu egiten da
[5]
. Antzina gatz ugari ateratzen zen bertatik, hortik
Scala di Saline
izena, baina gaur egun giza kontsumorako desegokia kontsideratzen da.
Datu klimatikoak (Larnaka)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
16.8
|
16.8
|
19.1
|
22.5
|
26.5
|
30.3
|
32.4
|
32.7
|
30.9
|
28.1
|
22.6
|
18.3
|
24.7
|
Batez besteko tenperatura (ºC)
|
12.1
|
11.8
|
13.9
|
17.1
|
21.2
|
25.0
|
27.3
|
27.6
|
25.4
|
22.6
|
17.5
|
13.7
|
19.6
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
7.5
|
6.9
|
8.7
|
11.7
|
16.0
|
19.8
|
22.2
|
22.6
|
19.9
|
17.1
|
12.5
|
9.2
|
14.5
|
Pilatutako
prezipitazioa
(mm)
|
77.6
|
40.9
|
34.4
|
17.7
|
8.80
|
2.70
|
0.60
|
0.40
|
7.10
|
13.8
|
53.1
|
94.5
|
351.5
|
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)
|
7.9
|
5.7
|
4.5
|
3.1
|
0.7
|
0.3
|
0.1
|
0.1
|
0.5
|
2.1
|
4.7
|
8.0
|
37.6
|
Eguzki orduak
|
195.3
|
208.8
|
238.7
|
267.0
|
331.7
|
378.0
|
387.5
|
365.8
|
312.0
|
275.9
|
216.0
|
179.8
|
3356.5
|
Iturria:
[9]
|
Famagustako itsas-portuak Zipreko karga mugimenduen %80a hartzen zuten eta 1974an turkiarrek okupatu zutenean
Nikosiako
eta
Larnakako aireportuek
garrantzia handia hartu zuten
[10]
.
Hiriaren iparraldean zegoen petrolio-findegia 2008. urtean saldu zutenetik, biltegitzat erabiltzen dute bakarrik. Gaur egun Larnakako jarduera ekonomiko nagusia zerbitzuen sektorean oinarritzen da, turismoan bereziki.
Hiriko jaialdi nagusiak
Foinikoudes
etorbidean ospatzen dira. Ezagunena
Kataklysmos
jaialdia da, uholdearen jaialdia hain zuzen ere.
Zipreko eliza ortodoxoaren
arabera
Noe
-ren salbazioa omentzen du jaialdi honek. Astebete irauten bazuen ere gaur egun hiru astetako jaialdia da
[11]
.
Larnakako museo nagusiak arkeologia museoa eta Pierides museoa dira. Antzokia eta arte galeria ere baditu eta 2007an Stass Paraskos artista zipretarrak Cornaro Institutua sortu zuen.
Zipreko kirol nagusia futbola da. Larnakako talde arrakastatsuena
AEK Larnaka FC
da, 1994an hiriko bi talde historikoak elkartzerakoan sortua,
EPA Larnaka
eta
Pezoporikos Larnaka
. Turkiarrek Famagusta okupatu zutenean hiri hartako
Anorthosis
Larnakara aldatu zen.