Wikipedia, Entziklopedia askea
Landscapers
britainiar
telesail
laburra da, 1998ko
Nottinghamshireko
krimenetan oinarrituta.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Susan Edwardsen gurasoen gorpuzkiak topatzean, polizia agenteek aldez aurretik eta xehetasunez antolaturiko
hilketa
baten zantzuak atzeman zituzten. Senar-emazte susmagarriek, ordea, oso bestelako istorio bat kontatu zieten autoritateei, eta euren burua goratu zuten gertakari horretako heroi gisa. Moral bikoitzaren hari finari tiraka ibili ziren eta hori da telesaileko sortzaileek iruditan islatu dutena. Bikoteak
Londrestik
Frantziara
egin zuen ihes, eta bertako etxea da pantailan ageri den lehen kokalekua: kartzelako zelda hotz baten itxura du apartamentuko sarrerak; argitsua eta epela da, aldiz, barnealdeko egongela.
[1]