Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanaren Bandera Gorriaren Ordena
(
errusieraz
:
Орден Трудового Красного Знамени
,
translit.
:
Orden Trudovogo Krasnogo Znameni
)
Sobietar Batasunak
lanean eta zerbitzu zibilean lortutako lorpenengatik emandako sari bat zen.
1920ko
abenduak 28an
,
Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboak
, Lanaren Bandera Gorriaren Ordena ezarri zuen, militarren
Bandera Gorriaren Ordenaren
baliokide zibil bezala. Bere baliokide sobietarra,
1928ko
irailak 7an
sortua izan zen.
Ordenak,
Herrialde guztietako langileak, batu zaitezte!
leloa zeraman hortzdun gurpil batek inguratutako zilarrezko plaka batean zetzan. Erdiko diskoak,
igitaia eta mailua
zeramatzan, presa baten aurrean, bi galburuk inguratuak. Honen gainean,
CCCP
(SESB) siglak zituen
bandera gorria
jartzen zen. Behean, albo banatan galburu bana zuen
izar gorri
bat zegoen. Saria, bularraren ezkerraldean eramaten zen, hasiera batean inongo lakiorik gabe, beranduago, berriz, alboetan, urdin ilun koloreko bi zerrenda zituen urdin koloreko lakio batekin.