Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau titulu budistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Lama (argipena)
≫.
Lama
(
tibeteraz
:
?????
,
bla-ma
,
euskaraz
:
≪nagusi≫
) ohorezko titulua da
erlijio
irakasleak izendatzeko
Tibeteko budismoan
.
[1]
Izan daitezke
fraide
, moja edo budismo-eskoletako irakasleak, edo
tantra
praktiketan garapen espiritual aurreratua duen norbait.
Dalai Lama
edo Panchen-lama bezalako tituluen parte izan daiteke. Kasu hauetan lama berriz jaio edo errenkarnazioetan luzatutako leinu hauei
tulku
esaten zaie. Hitzak
sanskritoaren
"
guru"
terminoaren antzeko esanahia du.
Tibeteko monje guztiei lama deitzeko joera egon zen Mendebaldeko historiografian garai batean, eta bertako erlijioari lamaismo deitzearena ere bai. Baina izendapen horrek ez zuen kontuan hartzen Tibeten budismoaren benetako adar propio bat zegoela garatua, ezta ere beste erlijio forma zaharrago batzuk ere bazirela bertan,
Bon
erlijioa hain zuzen ere. Hortaz, lamaismo terminoa izendapen okertzat hartzen da 21. mendean.
- ↑
(Katalanez)
≪Lama (budismoa)≫
L'Enciclopedia.cat.
Bartzelona:
Grup Enciclopedia Catalana
http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0118783.xml
.