Artikulu berri bat sortu nahi? Animo, hainbat lankide gaituzu horretan laguntzeko! Hastea oso erraza da eta pixkanaka gauzak ikasiko dituzu. Artikulu berri bat hasi baino lehen, idatzi nahi dugun gaia dagoeneko existitzen den edo ez
begiratuko dugu
. Artikulu hori existitzen bada, informazioa orri horretan bertan sar dezakezu, ez da beharrezkoa beste artikulu bat hastea.
Artikuluko gaiak antzeko izenak eduki ditzake eta, beraz,
egin probak goiko eskuineko bilaketa koadroan
: sartu gaiak izan dezakeen izeneko hasierako letrak, eta
ikusi Wikipediaren aplikazioak zer proposatzen dizun
. Pare bat bilaketa egin ondoren, esperotako emaitzarik agertzen ez bada, aurrera! Badirudi ez dela existitzen.
Artikulu berria dela egiaztatu ondoren, izenburua aukera dezakezu. Artikulu berri bat sortzerakoan, ondorengoa kontuan izan behar duzu:
- Aukeratzen duzun izenburuak garrantzi handia du.
- Akatsak saihesteko,
Erakutsi aurreikuspena
botoia erabili, gorde baino lehen.
- Gogoratu Wikipedia
zer den
eta
zer ez den
.
- Bakarrik probak egin nahi badituzu, erabili
proba orri orokor
bat lehenago,
edo zeurea
.
Wikipediaren ezaugarrietako bat artikulu batetik bestera igarotzeko erraztasuna da, barne loturak baliatuz. Hitzen bat gorriz ikusten baduzu (
hau bezala
), horrek esan nahi du izenburu horrek oraindik ez duela artikulurik eta
hura sortzeko konbitea duzu
.
Lehenengo aldiz esteka gorri bat duzunean, klikatzean edizio koadrora sartuko zara, eta hura, lehenetsita,
Wikitestu moduan
aldatuko duzu
("Sortu iturburua")
; aldiz, aldaketak egiteko
Ikusizko Editorea
erabili nahi baduzu (modu erraza), klikatu goiko eskuinaldeko
"Sortu"
fitxan.
Joan edozein artikulutan goiko fitxetara eta
klikatu "Aldatu"
; aldatzeko modu horri
Ikusizko Editorea
deitzen zaio. Behin orria kargatu duenean, joan uneko artikuluan sortu nahi duzun artikulura
lotura egingo duen hitzera eta hautatu
. Hautatu duzunean, joan
lotura ikonora goiko menu barran (edo
Ctrl+K
), eta hasi idazten nahi duzun artikulua. Artikulua existitzen bada, proposamenak egingo dizkizu; aldiz, horrelakorik ez badago,
zeuk idatzi artikulu berriaren izena
eta sakatu "Egina" botoian. Hartara, lotura gorri bat sortuko da hautatutako hitzean, eta orain bertan klikatu besterik ez duzu artikulu berria idazten hasteko!
Beste modu bat bilaketa koadroa erabiltzea da (ikus hemen
hari buruzko artikulua
), askotan baliatzen den aukera. Idatzi bilaketa koadroan bilatu nahi den artikuluaren izena, artikulu guztietan goian eskuinean dagoena (
lotura hau
ere baliagarria duzu), eta horrek emaitzarik ematen ez badu, jarraitu lotura gorria, eta hasi idazten. Izenburuak soilik idatzi, inolako artikulurik gabe (adibidez:
etxe
ongi;
etxea
gaizki; ikus
wikipediako politikak
), eta letra larriak beharrezkoak direnean baino ez erabili (izen-deiturak, estatu izenak, hiriburuak, eta abar). Horrela, errazago izango da beste orrietatik lotzea.
Hona hemen artikulu berriak sortzeko tresna bat.
Azpiko koadroa edo goiko eskuineko bilaketa koadroa
berdin-berdin erabil ditzakezu. Artikulua existitzen ez bada, lotura (esteka) gorri bat sortzen da eta, bertan klikatuz, edizio koadroa irekiko da. Listo! Has zaitezke lanean... Artikulua hartara sortzeak badu eragozpentxo bat: artikulu
umezurtz
bat da, beste artikulurik ez delako hara estekatzen; ondorioz, zuk berariaz sortu behar dituzu loturak beste artikulu batzuetatik bertara (ikus ezker zutabeko "Honanzko lotura duten orriak" beste zein artikulutara estekatzen den jakiteko).
Beraz, artikulu oso jakin bat sortzeko asmoa ez baduzu, egokiena da lotura gorrietatik hastea, dagoeneko beste artikulu batera estekatuta (lotuta) dagoelako eta errazagoa izango da bertara sartzea.
Edonork idatz dezake Wikipedian!
Izenburua:
eta klikatu "Artikulua sortu" botoia.
|
|
Eskatutako artikuluak
orrian badago lotura gorri mordo bat egiteko: hortik abia zaitezke zein artikulu sortu argi ez baduzu, eta lagundu nahi bauduzu. Loturak nola egiten diren
laguntza orri honetan
ere ikas dezakezu.
Badago beste modu bat sarrerak sortzeko: helbide osoa (
URL
) arakatzailean idaztea. Gutxitan erabiltzen da, errazagoa baita lehendabizi
Euskarazko Wikipediara
sartzea eta bilaketa barrutik egitea. Artikulu berria ez dagoela adierazteko,
mezu hau
azaltzen da lehenetsita. URL bidez egiteko, ondorengo sintaxia erabili behar duzu:
*http://eu.wikipedia.org/wiki/
Artikulu_berria
Idatzi jarri nahi duzun izenburua
Artikulu_berria
ren ordez, eta hitz bat baino gehiago baditu, erabili tarte hutsen ordez
_
azpimarra. Sakatu arakatzaileko
Joan
botoia edo lupa (edo gezia), eta orri berria agertuko da. Bertan, klikatu lotura gorrian, eta editatzeko bi aukera (modu) izango dituzu:
Wikitestua
edo
Ikusizko Editorea
. Hurrengo pausoetarako, ikus goian edo
artikuluak aldatzen ikasteko orria
.
Beharbada ez duzu euskaraz aurkitu nahi duzun gaiari buruzko artikulurik, eta Wikipediako beste hizkuntza batera joan zara. Irakurtzen ari zarela, ideia ona iruditu zaizu artikulu hori edo haren zati bat euskaratzea. Zer egin orduan? Beste hizkuntza batean badagoenez, ezkerreko zutabeko "Hizkuntzak" atalean, beheren dagoen hizkuntzaren azpian baduzu "Aldatu loturak" esteka.
Bada, klikatu hor, eta
Wikidatara
sartuko zara. "Wikipedia" atalean, ia behean eta ezkerraldean, Wikipedian artikulu horretaz dagoen hizkuntza zerrenda ikusiko duzu. Klikatu "Aldatu", hautatu zaborrontzi ikonoaren ezkerrean dagokion EU hizkuntza kodea, eta idatzi artikulurako nahi duzun izena. Klikatu "Argitaratu" eta sortu duzu artikulua! Orain klikatu gainean eta ireki edizio koadroa, egin aldaketak, eta argitaratu!
Hizkuntzen arteko lotura
batetik (interwiki ere deituak) abiatuz emaitza berdina da (artikulua existitzen ez bada).
Sarrera berriak eta orri zuriak ez dira berdinak; azken hauek
historia orria
dute. Dena den, orri berri batean edo zuri batean aldaketak egitea berdin-berdina da. Gainera, orri berriek
ohar hau
erakusten dute.
Artikulu arruntekin ez da hau egin behar, baina baliteke orri huts bat sortzea baliagarri izatea (Adibidez
txantiloi
jakin batzuetan). Orri hutsa sortzeko
__END__
kodearekin gorde orria. Ez larritu, kodea ez baita idatzita ikusiko eta sistemak gordetzen utziko dizu.