Labayru Fundazioa
, lehenago
Labayru Ikastegia
,
1977an
sortu zen irabazirik gabeko fundazioa da. Hainbat arlo lantzen ditu: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskararen erabileraren normalizazio-planak,
etnografia
,
lexikografia
…
[1]
[2]
[3]
[4]
Horrez gain,
Derioko
bere Euskal Bibliotekan Euskal Herriari eta hizkuntzari dagozkion gaien ondare aberatsa gordetzen du: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).
[2]
[5]
Labayru Fundazioa
bizkaiera
idatziaren arautze-, ikertze- eta bultzatze-lanetan erreferentziazko erakundea da:
corpusak
batzen eta lantzen, jarraibideak ematen, lan didaktikoak sortzen eta irakasten. Euskara tituluetarako zentro homologatua da.
[2]
Hauek dira Labayru Fundazioaren esloganak:
"Dakigunetik ez dakigunera", "Bizkaieratik batura
" eta
"Hizketa bizitik hizkuntza idatzira".
Ander Manterola
eta
Mikel Zarateren
artean asmatu zuten ikasketaren progresioa definitzeko.
[6]
Labayru Fundazioaren
sorreran bi jazoerak egin zuten bat: batetik,
Derioko seminarioan
euskara-ikastaroak abian jartzea, eta, bestetik, Elhuyar Patronatua sortzea.
1970ean jarri ziren martxan udako euskara-ikastaroak,
Derioko Udako Euskal Ikastaroak
izenez ezagunak, eta harrezkero hutsik egin gabe antolatzen dira, urtez urte.
Ander Manterola
,
Karmelo Etxenagusia
eta
Mikel Zarate
izan ziren eskola horien bultzatzaileak.
Handik zapi urtera ─1977an, hain zuzen ere─, fundazioaren parte izatera pasatu ziren, bai euskara-ikastaroak, bai ordura arte egindako etnografia-ikerketak, bai itxura hartzen zihoan Euskal Biblioteka.
Sortzaileak honako hauek izan ziren:
Jon Arrieta
, Juan Jose Aspuru, Javier Astorki, Mª Concepcion Barrutia, Juan Beitia, Luis Benito del Valle, Txomin Bereziartua, Bernabe Jauregi, Nikola Madariaga, Jon Malaxetxebarria,
Ander Manterola
, Jose Mª Mugica, Teresa Rotaetxe, Mikel Saenz de Cabezon, Juan Mª Uriarte, Ignacio Uribarri, Juan Luis Villota, Begona Zearra eta
Sabin Zubiri
.
Hastapenetan, Fundazioak langile gutxi izan zituen. Apurka-apurka, beharrizanak eraginda, Fundazioaren arlo desberdinetan irakasle eta ikerlariak sartuz joan dira. Gaur egun 40 langile inguru daude lanean bertan.
2014an, Plan Estrategiko bat prestatu zuen Labayru Fundazioak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Fundazioak hiru zuzendari izan ditu: Gaspar Martinez (1977-1985),
Ander Manterola
(1986-2009),
Adolfo Arejita
(2009-2021) eta
Igone Etxebarria
(2021etik gaur egunera arte).
[3]
Fundazioak jarduera-eremua asko zabaldu du azken urteetan. Besteak beste hauek dira fundazioaren jarduerak:
- Labayru Hiztegia
da Labayru Fundazioaren lanik handienetariko bat. Hiztegi elebiduna da, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara bideak jorratu baititu; 100.000 berba eta esamolde baino gehiago batzen ditu. Horrez gain, Bizkaiko euskaren lexikorik handiena zehaztu du Labayru Hiztegiak, euskara batuarekiko lokarriak ugarituz eta estutuz bide batez.
[7]
- Euskara-ikastaroak
eta
itzulpen-ikastaroak
ere eskaintzen ditu,
bizkaieraz
zein
euskara batua
n. Goi-mailako ikastaroak ere ematen dira Labayrun: itzulpen-ikastaroak eta euskara-teknikaria izateko ikastaroak. Horrez gain, erakunde, enpresa nahiz norbanakoei itzulpenak egiteko eskaintza dauka Labayruk. Euskarara itzulpenak, bai batuaz bai bizkaieraz egiten ditu. Testuak zuzentzea da beste zeregin bat.
[1]
- Euskal literaturako
idazlan klasiko zein berriak landu, gaurko irakurleen hizkuntza-irizpideetara ekarri eta argitaratu ditu Labayru Fundazioak. Hainbat bilduma edo liburu sorta hornitu ditu:
Idatz & Mintz
eta
Litterae Vasconicae
.
[8]
- Labayru Fundazioaren
Euskal Biblioteka
dokumentazio-zentro integrala da; euskarri mota guztietako dokumentuak gordetzen ditu. Liburuetan 55.000 monografia inguru ditu; 5.000 aldizkari; liburuxkak, kartelak, mapak; argazki-artxiboa ere badauka, bai argazki zaharrak, bai berriak. Ikus-entzunezkoen artean, audio- eta bideo-grabazio asko gordetzen ditu, ondarea eta etnografiarekin lotutakoak asko, herri literatura batzeko ahaleginetakoak beste asko, eta osterantzekoak (ekitaldiak, gizarteko ekintzak…).
[9]
Fundazioak berak bildumatan publikatutako 500 argitalpen baino gehiagoko katalogoa dauka. Lankidetza estuan aritzen da
Lazkaoko Beneditarren Fundazioarekin
eta
Antso Jakituna Fundazioarekin
.
[5]
- Etnografia
-arloan ikerkuntza handitu egin da Herri Ondarea Saila sortzearekin batera. Eguneroko bizimoduaren berri ematen duen materiala sortzen du Labayru Fundazioak: unitate didaktikoak, bideoak, sarerako material didaktikoa edo entretenigarriak. Berbak, esamoldeak, ipuinak, kantuak, ohiturak, bizimoduak… dira oinarria.
- Euskal
Herriko Atlas Etnografikoa
(
Atlas Etnografico de Vasconia)
kudeatzeaz eta idazteaz ere arduratzen da Etnografia Saila.
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa
Jose Migel Barandiaranek
emandako irizpideetan oinarrituriko lana da, eta lurraldeetako ikertzaileek galdetegi bera erabilita egindako ikerketekin osatuta dago. Etnografia-lanak
Etniker Bizkaia
aldizkarian argitaratzen dira.
- Onomastika
aztertzen ere aspalditik dihardu Labayru Fundazioak. Artxibo-mota guztiak arakatu eta lekukoei ahoz batuta, datu-base handiak ondu ditu hainbat herritan. Ikerketetako datuak gehienetan argitaratu ere egin dira bai liburu moduan, bai mapa moduan, bai unitate didaktiko moduan.
- Euskara erabiltzeko
normalizazio-planak
ere egiten ditu Labayru Fundazioak enpresetan eta administrazioan. Zerbitzu osoa eskaintzen du: planaren diseinua, formazioa, itzulpen-zerbitzua, argitalpen-zerbitzua...
- Eleketan
programa 2016n jarri zuen abian, bestalde, euskal kultura gazteen artean hedatzeko asmoz. Tailerren bitartez lantzen da, eta 3 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Egitasmo honekin euskal kultura modu ludikoan ezagutarazi eta transmititu nahi da.
- Lankidetzan aritzen da herri-, probintzia-, autonomia- eta estatu-erakundeekin hainbat modutara: ikastaroak antolatu, jardunaldietan parte hartu, liburuak editatu… Horrez gain, beka-epaimahaietan eta patronatuetan parte hartzen du eta hedabideentzako gidoiak egiten ditu. Hauek dira horietariko batzuk:
Eusko Jaurlaritza
,
Nafarroako Gobernua
,
Foru Aldundiak
,
Euskal Herriko Unibertsitatea
,
Deustuko Unibertsitatea
, BBK Fundazioa, Etnografia museoak eta Arte Ederren museoa,
Euskaltzaindia
,
EITB
eta
Bizkaia Irratia
.
≪
|
Ondare zabala utzi du Labayru Ikastegiak: 17.000 ikasletik gora alfabetatu edo euskaldundu dira Ikastegiko eskoletan; hamaika Etniker talde zuzendu dira bertatik; 150 lagun baino gehiago ibili dira beharrean Ikastegian bertan edo bere proiektuetan; euskal bibliotekan, 67.000 aletik gora daude batuta; 90.000 sarrera dituen hiztegia argitaratu du, esakuneekin eta adibideekin hornituta; argitalpenak, 400dik gora, euskal arlokoak denak (gramatikak, literatura-sorkuntza, klasikoak, ondarea eta etnografia, ikasteko metodoak, ariketa-koadernoak eta abar); argazkien eta kartelen bilduma handia...
|
≫
|
?Jokin Gorozika (Deia, 2016-04-15)
[3]
|
Artezkaritza
- Presidentea:
Adolfo Arejita
- Presidenteordea: Asier Bidart
- Idazkaria: Akaitze Kamiruaga
- Diruzaina: Gabin Azaola
- Gainerako kideak:
Miren Josune Ariztondo
, Gaspar Martinez de Larrinoa, Xabier Manterola, Ane Ortega, Amaia Arregi, Sebas Gartzia Trujillo, Javier Arrieta, Ander Ezkurra.
Zuzendaritza-taldea
- Zuzendariordea: Akaitze Kamiruaga
- Kideak: Gorka Ensunza, Josemi Vidales, Biosne Zarandona
Batzar Nagusia 300 laguntzaile inguruk osatzen dute, eta urtean baten elkartzen dira. Artezkaritza-kontseiluak aukeratzen ditu Ohorezko Kideak, betiere kontuan izanda zein ekarpen egin dizkion euskal kulturari edo fundazioari.
Sari edo aitormen hauek jaso ditu fundazioak:
Labayruren argitalpenek ere hainbat sari jaso dituzte:
- Etniker Bizkaia
aldizkariari Argitalpenik Onenaren Saria (
Bizkaiko Foru Aldundia
, 1985),
- Ipuinen Tailerra
liburuari Ohorezko Aitamena (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, 2000),
- Bilboko Liburu Azokan
Urrezko Luma (2015)
Labayru Fundazioaren argitalpen guztiak (130 baino gehiago) webgunean daude ikusgai.
[11]
[12]