Wikipedia, Entziklopedia askea
Krustazeoak
edo
oskoldunak
(
Crustacea
;
latinatik
crusta
, ‘kortika’ eta
aceum
, ‘zerbaiten izeaera’)
Arthropoda
filumeko
azpifilume bat osatzen duten
animaliak
dira.
Oso filum zabala da. 27.000 espezie izan daitezke baina askoz gehiagoa, zifra hori bost edo hamal aldiz gehiago, oraindik deskubritu gabe daude.
[1]
Barruan animalia talde desberdinak daude:
mantxinsaltoak
,
karramarroak
,
otarrainxka
eta
lanpernak
. Krustazeo gehienak uretan bizi dira: itsasoan,
ur gazian
,
ur gezan
. Batzuek ere lehorrean moldatu dira; hori da
kukurutxen
(
Isopoda
) subordenaren kasua. Krustazeoek, bizi diren habiten zein espezien arabera biologikoki arrakasta handia izan dute. Itsasoak menperatzen dituzte intsektuek lehorra menperatzen duten parean. Krustazeoak ikertzen dituen zientzia
kartzinologia
da.
Fosilen erregistroetan ezagutzen diren lehenengo krustazeoak
Kanbriar
garai erdikoak dira,
Burgess Shale
aztarnategian. Han
Canadaspis
eta
Perspicaris
aurkitu ziren.
Gaur egun honako sailkapen hau proposatzen da krustazeoentzat
[2]
:
Itsaski gehienak klase honetakoak dira:
karramarroak
,
izkirak
,
ostrakodoak
... Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Kanpo eskeletua dute eta brankeak. Gehienak itsastarrak dira eta marea artean bizi ohi dira. Baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere
[3]
. Gazteak direnean
nauplius
izeneko larba osatzen dute. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko.
Toraxean
oinez egiteko hankak dituzte eta askok
hagin
edo pintzak dituzte hemen ere
[4]
. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.
Tamaina aldakorra da oso, 100
μm
eta 4
metro
arteko beso-luzera izanik (handiena
Japoniako
Macrocheira kaempferi
da)
[5]
.
- ↑
Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005.
Invertebrados
, 2.edizioa. McGraw-Hill-Interamericana, Madril, XXVI+1005 or.
ISBN 0-87893-097-3
.
- ↑
J. W. Martin & G. E. Davis
"An Updated Classification of the Recent Crustacea"
- ↑
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
- ↑
Armengol, J.
et al
. (
1986
)
"Artropodes (I). Historia Natural dels Paisos Catalans, 9"
. Enciclopedia Catalana, S. A.,
Bartzelona
,
ISBN 84-85194-84-5
- ↑
Brusca, R. C. & Brusca, G. J., (
2005
)
"Invertebrados"
, McGraw-Hill-Interamericana,
Madrid
ISBN 0-87893-097-3