Wikipedia, Entziklopedia askea
Krisi ekonomikoa
egoera
ekonomiko
orokorraren okertze nabarmena da,
langabezia
,
BPG
,
errenta
,
inflazio
eta beste
aldagai
makroekonomikoen
bilakaera negatiboaren bitartez azalerazten dena. Krisi ekonomikoek eragin nabarmena dute
gizartean
, pobrezia areagotuz eta pertsona eta familien errenta eta kontsumo-ahalmena murriztuz; aldi berean, aldaketa politikoak eta, muturrean, sistema sozioekonomikoaren suntsipena ere ekar ditzake. Krisi ekonomikoen kausak anitzak izan daitezke:
hondamendiak
,
gerrak
,
finantza-sistemaren
desegokitasuna,
espekulazioa
edo sistema
soziopolitikoaren jasanezintasun bera. Krisi ekonomikoak antzinatik gertatu dira, baina kapitalismoaren garapenarekin batera hartzen dute izaera errepikakor eta ziklikoa; ildo horretatik,
marxismotik
krisi ekonomikoak
kapitalismoaren
berezko ezaugarria direla baieztatzen da.