Krishna
|
---|
hinduismo
|
|
|
Sexua
| gizonezkoa
|
---|
Ikonografia
| txirula
eta
peacock feather
(en)
|
---|
Ogibidea
| cattle rancher
(en)
,
instrumentista
,
filosofoa
eta
erlijio burua
|
---|
Heriotza
| odoluste
|
---|
|
Aita
| Vasudeva
(en)
|
---|
Ama
| Devaki
(en)
|
---|
Ezkontidea(k)
| Rukmini
(en)
,
Rohini
(en)
,
Kalindi
(en)
,
Mitravinda
(en)
,
Nagnajiti
(en)
,
Bhadra
(en)
,
Lakshmana
(en)
,
Satyabhama
(en)
,
Jambavati
(en)
eta
Lalita
(en)
|
---|
Seme-alabak
| Pradyumna
(en)
eta
Samba
(en)
|
---|
Anai-arrebak
| Subhadra
(en)
eta
Balarama
(en)
|
---|
- Artikulu hau hinduismoaren izakiari buruzkoa da; Indiako ibaia gaitzat duena beste hau da: ≪
Krishna ibaia
≫
Krishna
(
devanagariz
, ?????
?kr????
; "iluna" edo "urdin iluna" esan nahi du
[1]
)
hinduismoaren
izaki nagusia da.
Vishnuren
avatartzat
jotzen dute (zortzigarren haragi-hartzea, hain zuzen) eta zenbait
erlijio
monoteistatan
Izaki Gorentzat.
Mah?bh?rata
edo
Ramayana
poema epikoetan, Krishna pertsonaia historiko moduan agertzen da
[2]
. Krishna Gaizkiari beti nagusitzen zaion jainko beti gazte eta irribarretsua da.
Krishnaren ziklo mitologikoaren iturrien artean honako hauek nabarmentzen dira:
Mahabharata
,
Harivamsa
(K.o. V. mendea) eta zenbait
Purana
(historia sakratuak), hala nola
Bhagavata Purana
(K. o. X. mendea inguru). Azken obra horretan, Krishnaren haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen dira. Yadava klaneko Devaki guztiz ederraren semea zen; Devakiren anaia, Kamsa gaiztoa,
Mathurako
erregea zen (egungo
Uttar Pradesh
) eta Devakiren haur baten eskuz hil behar zuelako profeziari oharturik, arrebaren haur guztiak sortu ahala hiltzen zituen; Krishnaren patuaz gupidaturik, Nanda behizainen buruzagiak bere alaba jaio berriaz ordezkatu zuen, eta Yasoda emaztearekin batean Gokulan hazi zuten. Gaztetan jadanik Krishnak bere jainkotasuna erakutsi zuen demonioak suntsituz eta mirari asko obratuz. Bertako behizainek gurtzen zuten, eta emakumeak
(gopi)
harengana biltzen ziren flauta jotzen zuenean. Maitale horien guztien artean, Radha zen haren kuttuna. Kamsak igorritako beste etsai askori nagusitu ondoren, bere anaia Balaramarekin batean Mathurara itzuli ziren eta Kamsa hil zuten. Ez zen bertan kokatu, eta mendebaldeko kostaldera joanik,
Dvaraka
hiria sortu zuen. Han, oparotasunez bizi izan zen; Rukmini printzesa lehen emaztetzat hartu zuen, beste milaka batzuekin batera, eta ehun eta laurogei mila seme-alaba izan zuen. Hala eta guztiz, garai hartan ere ez zen geldirik egon: demonio askori jazarri zitzaien, eta,
Mahabharatan
kontatzen denez, Pandava eta Kurava lehengusuen arteko gerran esku hartu zuen. Orobat, jainko goren gisa agertu zitzaion Arjunari, eta karmaren askapenaren doktrina ekarri zuen (
Bhagavad Gita
). Azkenik, gatazka odoltsua piztu zen Yadava klanaren barnean, eta denak hil ziren, Balarama barne. Krishna oihanera zihoala, Jaras ehiztari zaharrak antilopea joko zuelakoan jainkoaren orpoa geziaz kolpatu zuen, min har zezakeen puntu bakarrean hain zuzen. Hala amaitu zen Krishnaren mundualdia.
Ehunka urteko Krishnarenganako jaiera-kultu
(bhakti)
ugariek erlijiozko poesia, musika-, pintura- eta eskultura-obra ugari eman du: gehienetan haur-itxuran, gurina ebasten, dantzan edota flauta jotzen ari dela eta
gopi
maiteminduez inguratua. XVII. eta XVIII. mendeetako pinturan, urdin ilunez irudikatua agertzen da (Krishna: beltza edo hodeiaren iluna). Jainkozko eta giza amodioaren arteko analogia Krishnaren gurtzaren garrantzizko ezaugarri bat da: Krishna gaztearen eta
gopien
arteko harremanak
arimaren
eta
Jainkoaren
arteko amodioaren sinbolo gisa interpretatzen baitira.