Wikipedia, Entziklopedia askea
Kriosumendia
edo
izotz-sumendia
[1]
harri urtuen ordez
ura
,
amoniakoa
edo
metanoa
bezalako sustantziak jaurtitzen dituen
sumendia
da. Jaurtitzen dituen sustantziei kriomagma edo kriolaba deitzen zaie. Orokorrean likidoak diren arren kasu batzuetan lurrun forma har dezakete.
Erupzioaren
ondoren kriomagma kondentsatu eta solido bihurtzen da inguruneko
tenperatura
hotzaren ondorioz. Kriosumendiak
Eguzki Sistemako
izotz-lerroaz
haragoko ilargi izoztuetan edo ur asko duten bestelako objektuetan eratu daitezke. Kriosumendiak izan daitezkeen hainbat egitura identifikatu dira
Plutonen
,
Titanen
eta
Zeresen
. Horretaz gain, sumendiak osatzen ez dituzten arren, izotz
geiserrak
ikusi dira
Entzeladon
eta behar bada baita
Tritonen
ere.
Izotza urtu eta kriosumendiak sortzeko energia iturri bat
itsasaldiaren azelerazioa
izan daiteke Eguzki Sistemako zenbait gorputzetan.
[2]
Desintegrazio erradioaktiboa
beste energia iturri posible bat da. Izoztutako material zeharrargien pilaketek ere beharrezko beroa pilatzen lagundu dezakete.
1989an
Voyager 2
espazio zundak
Neptunoren
Triton
ilargian hartutako irudietan
geiser
moduko 4 erupzio aurkitu zituzten. Ondoen dokumentatutako 2 erupzioak material ilunez osatutako 8 kilometro inguruko altuerako zutabeak ziren.
Haizebean
100 kilometroraino zabaltzen ziren hodei ilunak. Zutabeen
erradioa
hamarnaka
metro
eta
kilometro
baten artekoa zen. Azalpen posible bat lurrazal azpiko
berotegi-efektu
baten bidez
nitrogeno
izotza berotu izana da. Eguzkiaren beroak presurizatutako nitrogeno gasa leherketa moduan aterako litzateke gainazalera, izotz eta partikula ilunak atmosferara arrastatuz.
[3]
2005eko azaroaren 27an
Cassinik
Entzeladoren
hego poloko
geiserei
argazkiak atera zizkien.
Geroztik
eguzki sistemako
hainbat ilargitan kriobolkanismoa dagoela adierazten duten zeharkako ebidentziak aurkitu dira, hala nola,
Europa
,
Titan
,
Ganimedes
eta
Mirandan
.
- ↑
Twitterreko Elhuyar Hizkuntza kontuaren proposamena.
- ↑
(Ingelesez)
Greenberg, Richard; Geissler, Paul; Hoppa, Gregory; Tufts, B. R.. (2002).
≪Tidal-Tectonic Processes and Their Implications for the Character of Europa's Icy Crust≫
Reviews of Geophysics
40 (2): 1?1?1-33.
doi
:
10.1029/2000RG000096
.
ISSN
1944-9208
.
(Noiz kontsultatua: 2018-12-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Shoemaker, E. M.; Kirk, R. L.; Johnson, T. V.; Hansen, C. J.; Cook, A. F.; Brown, R. H.; Becker, T. L.; Kieffer, S. W.
et al
.. ().
≪Triton's Geyser-Like Plumes: Discovery and Basic Characterization≫
Science
250 (4979): 410?415.
doi
:
10.1126/science.250.4979.410
.
ISSN
1095-9203
.
PMID
17793016
.
(Noiz kontsultatua: 2018-12-26)
.