Korsikako bandera
.
Korsika Askatzeko Nazio Frontearen
sinadura duen
Korsikako
trafiko seinalea,
frantsesezko
toki izenak ezabaturik.
Korsikar nazionalismoa
(
korsikeraz
nazionalismu corsu
)
Korsika
nazio bat dela defendatzen duen
politika
,
kultura
eta
gizarte
mugimendu bat da. Mediterraneoko uharte honentzat autonomia gehiago edo Frantziatik independentzia osoa eskatzen du, joera politikoaren arabera.
Korsikar nazionalismoaren jatorria
XVIII. mendean
dago.
1729
. urtean
Carlo Francesco Raffaelli
agintariaren eskutik Korsikak
Genovako Errepublikatik
independentea
izatea lortu zuen.
1736
. urtean
Diu vi Salvi Regina
abestia Korsikako ereserki bilakatu zen.
1755
. urtean
Pasquale Paoli
korsikar abertzaleak
Korsikako Errepublika
aldarrikatu zuen.
1762an
korsikerazko
lehenbiziko egunkaria argitaratu zen:
Ragguagli dell'Isola di Corsica
.
1765an
Korsikako bandera
sortu zen.
Aldiz,
1768an
Frantziak
Korsika bereganatu zuen, halere
1790
-
1796
bitartean eta Paoliren eskutik Korsika
Britainiar Inperioaren
protektoratua izan zen, gerora berriz ere Frantziaren eskuetara iragateko.
XIX. mendean
korsikar nazionalismoa bitan banatua egon zen: italiar
irredentismoa
(
Leonetto Cipriani
) alde batetik, eta
bonapartismoa
(
Louis Honore Arrighi de Casanova
) bestetik.
Korsikar nazionalismo modernoaren lehenengo taupadak XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran azaleratu ziren. 1914an "
A Cispra"
mugimenduak Korsika departamendu frantsesa ez dela aldarrikatzen du, "konkistatua izan den nazioa baizik". 1923an
Partitu Corsu d'Azione
agertzen da, lehenengo alderdi politiko abertzalea, besteak beste hizkuntzaren ofizialtasuna eta autonomia politikoa eskatzen duena. Alderdia
Partitu Corsu Autonomista
bihurtu zen geroago, eta 1932az geroztik
Benito Mussolinik
diruz lagundutako infiltratuz betetzen hasi zen, italiar irredentismoaren aldekoak. Hori dela eta, 1939an Frantziak alderdia legez kanpo utzi zuen.
II. Mundu Gerran
Italiak uhartea bereganatu zuen, korsikar nazionalisten pasibotasunaren aurrean, konplizitatea ez esatearren. Gerra bukatutakoan korsikar batzuk epaituak eta zigortuak izan ziren (Petru Rocca italiar irredentista, adibidez).
1960ko hamarkadan mugimendu nazionalista indartzen hasi zen berriz. 1970eko hamarkadaren hasieran lehenengo atentuak burutu ziren irlan, eta 1976an
Korsika Askatzeko Nazio Frontea
(FLNC) sortu zen. Talde armatu honek independentzia osoa eskatu zuen eta ehunka ekintza bortitzen eta hilketen (uhartean eta Frantzian) egilea izan zen. 2014an borroka armatua uzten zuela jakinarazi zuen.
1981ean
Francois Mitterranden
gobernuak lehenengo autonomia estatutua eman zion Korsikari, oso mugatua. 1991ean Frantziako Gobernuak Lurralde Elkargoa izendatu zuen irla, eta Korsikar Herria zegoela onartu, baina Frantziaren barnean.
2001ean Matignongo bilkuren ostean autonomia zabalagoa eskuratu zuten korsikar nazionalistek, eta baita korsikar hizkuntzaren irakaspena irlako eskola guztietan.
1980ko eta 1990eko hamarkadetan alderdi nazionalistek botoen %10-%15 inguru jasotzen zuten.
Unione di u Populu Corsu
(UPC) (autonomista),
Mivimento per l'Autodeterminazione
(MPA) eta
A Cuncolta Naziunalista
(ACN) (independentistak),
Unita Naziunalista
(UN) eta
Corsica Nazione
(independentista) izan ziren garai horietako alderdi nazionalista garrantzitsuenak.
2000. urtetik aurrera korsikar abertzaletasuna, oso atomizatuta zegoena, koalizio handietan biltzen hasten da, etekin handiagoa lortuz hautestontzietan. 2004ko Korsikako hauteskundeetan abertzaleek (
Unione Naziunale
koalizioan bilduta) botoen %17,35 lortu zituzten.
Femu a Corsica
(autonomista) eta
Corsica Libera
(independentista) alderdiak sortzen dira, eta 2010eko hauteskundeetan %35eko sabaia jotzen dute. 2015eko Korsikako Biltzarrerako hauteskundeetara aipatutako bi alderdiek
Pe a Corsica
izenpean aurkeztu ziren, Lurralde Elkargoaren aulkien %47 lortuz, gehiengo absolututik oso gertu (botoen %36 eskuratuta).
Gilles Simeoni
abertzaleak Biltzarreko lehendakari kargua bereganatu zuen (2015ean)
2017ko hauteskundeetan Korsikako nazionalistek ("Pe a Corsica" koalizioan elkarturik) gehiengo osoa eskuratu zuten, lehenengoz, Korsikako Asanblada Nagusian (43 eserleku 61etik)
[1]
Bost hauek dira
[2]
:
- Korsikako burujabetza. Nazionalista batzuek independentzia osoa aldarrikatuz, beste batzuek autonomia oso zabala Frantziaren barnean.
- Korsikar hizkuntzaren
ofizialtasuna
- Sektore turistikoaren garapena mugatu eta ekonomiaren beste sektore batzuk sustatu
- Ingurumena eta kostaldeko eremuak zaindu
- Preso korsikar abertzaleei preso politikoen estatusa aitortu
|
---|
|
- Irlandaren 3/4ak barne hartzen dituen
Irlandako Errepublika
estatua badago, baina ez du herrialde edo uhartea osoa barne hartzen.
|