한국   대만   중국   일본 
Egokitasun-analisi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Egokitasun-analisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Korrespondentzia-analisi ≫ orritik birbideratua)

Estatistikan , egokitasun-analisia kontingentzia taula bateko bi aldagai kualitatiboetako kategorien artean dagoen harremana (erakarri/aldendu) hauteman eta irudikatzeko teknika bat da, bere bertsiorik sinpleenean. Aldi berean aldagai bateko kategorien arteko gertutasuna edo antzekotasuna hautemateko ere erabiltzen da. Adibidez, lurralde bateko biztanleen herria eta opor-tokia jasotzen badira taula batean, egokitasun-analisiak herri bakoitzeko biztanleek leku jakin batera joan edo ez joateko joera duten erakutsiko du, opor-tokiari buruz antzekoak diren herriak ere azalduz (eta baita turisten jatorri antzekoa duten opor-tokiak ere). Ezarpen zabalak izan ditu jakintza-arlo guztietan, marketinetik (kontsumitzaileen profilak taxutuz) arkeologiara (arrasto arkeologikoen tipologiak osatuz). Bestalde, zenbait aldaera eta garapen izan dituen teknika da, besteak beste egokitasunen analisi kanonikoa sortuz. Egokitasunen analisiaren garapena Jean-Paul Benzecri frantziar estatistikariari zor zaio.

Kanpo-estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]