한국   대만   중국   일본 
Koriolano Obertura - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Koriolano Obertura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koriolano Obertura
Jatorria
Sorrera-urtea 1807
Argitaratze-data 1808
Izenburua Ouverture zum Trauerspiel "Coriolan" von Heinrich Joseph von Collin
Ezaugarriak
Hizkuntza hizkuntza edukirik gabea
Tonoa Do minor
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte da Coriolan (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Ludwig van Beethoven
Argumentu nagusia Gaio Martzio Koriolanoa

IMSLP: Coriolan,_Op.62_(Beethoven,_Ludwig_van) Edit the value on Wikidata
Koriolano Obertura

Koriolano Obertura op. 62 ( alemanez Ouverture Coriolan ) 1807an Ludwig van Beethovenek sortutako lan bat da. Askotan esan izan da William Shakespearen Koriolano izeneko lanean oinarritu zela konposatzaile alemaniarra, baina, benetan, Heinrich Joseph von Collinek idatzitako izen bereko tragediarako idatzi zuen.

Obertura honen egitura eta gaiek, oso modu orokorrean jarraitzen dute lana. Gai nagusiak, do minor tonalitatean, modu ilunean, Koriolanok Erroma inbaditzea erabakitzen duen zatia irudikatzen du, eta Mi bemol nagusian idatzitako gaiaren leuntasunak, bere amak, halakorik ez egiteko erregutzen dion zatia irudikatzen du. Koriolanok, amore ematen du bere amaren erreguaren aurrean, baina bere aliatu ziren bere antzinako etsaiak, erabaki horregatik haserretu eta Koriolano hiltzen dute.

Grabazioak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Obertura honen hoberen onarturiko grabazioetako bi, Wilhelm Furtwanglerrena Berlingo Orkestra Filarmonikoa zuzentzen 1943an eta Fritz Reinerrena Chicagoko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen, 1959an dira. Bi grabazio hauetako bate ere ez ditu Beethovenek eginiko denbora oharrak jarraitzen.

Beste grabazio garrantzitsu batzuk, Herbert von Karajanena Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin, Karl Bohmena Vienako Orkestra Filarmonikoarekin , Karlos Kleiberrena Bavariako Estatu Orkestrarekin eta Bruno Walterrena Kolunbiako Orkestra Sinfonikoarekin dira.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]