Wikipedia, Entziklopedia askea
Koreako gune desmilitarizatua
(
Hangul
:
韓半島 非武裝 地帶
;
Hanja
:
韓半島非武裝地帶
;
RR
:
Hanbando Bimujang jidae
) informalki
38. paraleloka
izenez ezaguna,
Iparraldeko 38. paraleloak
zeharkatzen baitu,
Koreako penintsula
gutxi gorabehera bitan banatu eta
Koreako Herri Errepublika Demokratikoa
(
Ipar Korea
) eta
Koreako Errepublikaren
(
Hego Korea
)
arteko muga
ezartzen duen gunea da. 1953an,
Koreako Gerraren
amaieran, ezarri zuten, 4 kilometro zabal eta 238 kilometro luze ditu.
Ironikoki, gune "desmilitarizatua" izendapena duen arren, mundu osoko gune militarizatuetako bat da, bi herrialdeen artean hamarkada luzez bizi den harreman txar eta tentsio ikaragarriaren lekuko zuzena baita.
Bereziki bi herrialdeen arteko babesgune militarra izateko diseinatua izan zen, etsaitasunezko izaera du eta bertan ia zibilik ez da bizi.
1970ean
espioitza
burutzeko asmoz eraiki ziren hiru
tunel
topatu ziren, eta handik hogei urtera laugarren bat topatu zen, denak ere, Ipar Koreako militarrek eraikiak. Gune osoa gau eta egunez argiztatua dago, Ipar Koreako
Kaesong
eta
Kosong
, eta Hego Koreako
Munson
eta
Sokcho
hirietako burdinbideen eremua izan ezik. Gune desmilitarizatuaren erdigunean
Panmunjom
udalerria dago,
Koreako Gerrari
amaiera eman zion armistizioa sinatu zen lekua.
Panmunjon akordioan bi aldeek adostutakoaren arabera, gune desmilitarizatuaren hegoaldea
AEBek
kudeatzen dute, iparraldea berriz Ipar Koreak.
Etsaitasun gune honen bitxikerietako bat
flora
eta
fauna
aldetik aniztasun ekologiko handia duela da, gainera duela hamarkadetatik gunea despopulatua izateak mesedea egin dio.