Wikipedia, Entziklopedia askea
Kopla-buruko
,
pagaburua
edo, irudizko adieran,
petxeroa
besteen
errua
ordainarazi egiten zaion pertsona edo taldea da, erruaren ardura nagusia izan gabe. Egoera askotan ager daiteke: pertsona batek beste bati errua botatzean ("
Enekok egin zuen, ez nik!
"), pertsona bat talde baten aurka ari denean ("
Nota txarrak ditut, baina irakasleen errua da.
"), talde bat pertsona baten aurkako egoera batean ("
Amaiarengatik ez du gure taldeak irabazi.
") nahiz talde bat beste talde baten aurka jotzean ("
Etorkinak dira langabeziaren errudunak.
").
Beste hizkuntza batzuetan,
ahuntz
batekin lotzen da (
ingelesez
:
scapegoat
,
gaztelaniaz
:
chivo expiatorio
,
frantsesez
:
bouc emissaire
)
Bibliako
Lebitarrena
liburuan aipatzen den ohitura jarraituz. Ahuntz batek bi kume izaten zituenean, bat sakrifikatzen zen eta bestea
basamortuan
uzten zen, talde osoaren
bekatuak
garbi zitzan.
[1]