Kontsonantea
ahobideko
puntu batean edo gehiagotan eragozpen osoa edo partziala duen
hotsa
da; eragozpen horrek sortzen du
soinua
.
[1]
Hotsak eragozpen edo trabarik ez badu
bokala
da.
Euskaraz
bokalekin
silabak
osa daitezke. Kontsonanteek, ordea, ezin dute beren kabuz silabarik osatu; bokal baten laguntza behar baitute.
[2]
Beste hizkuntza batzuetan, ordea, kontsonante
silabagile
ak ere daude. Esate baterako, ingelesezko
stop
hitzaren hasierako -
s
- soinu hori silabagilea da.
Hitza
latinezko
consonans
("zerbaitekin soinua egin") hitzetik dator: horrnek zera adierazi nahi zuen, kontsonante batek alboan
bokal
bat ez bazuen, ezin zela latinez ahoskatu. Hala ere, kontsonantea ahoskatzeko, zenbait hizkuntzak ez dute bokalik behar.
[3]
Munduko hizkuntzetan hizkuntza soinuen kopurua alfabeto bakar bateko hizkien kopurua baino askoz handiagoa denez, hizkuntzalariek Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (IPA) bezalako sistemak asmatu dituzte kontsonante bakoitzari sinbolo bakar eta argi bat emateko.
Euskal alfabetoa
[4]
latindar alfabetoaren
aldaeretako bat da eta kontsonanteok ditu:
B
,
C
(eta haren aldaera
C
),
D
,
F
,
G
,
H
,
J
,
K
,
L
,
M
,
N
,
N
,
P
,
Q
,
R
,
S
,
T
,
V
,
W
,
X
,
Y
,
Z
Alfabeto zirilikoan
, berriz, hauek: Б, В, Г, Д, Ж, З, К, Л, М, Н, П, Р, С, Т, Ф, Х, Ц, Ч, Ш, Щ
Munduko hizkuntzetan egin daitezkeen kontsonante hotsak edozein alfabetotako
letrak
baino askoz gehiago direnez,
hizkuntzalariek
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa
(NAF) sortu zuten, kontsonante guztien
transkripzioan
laguntzeko, hizkuntza arrunten alfabetoak baino lanabes hobea izateko.
Euskal alfabetoak, gaur egun letra latinoak erabiltzen dituen arren (
Irulegiko aztarnategian
(
Nafarroa Garaia
) aurkitu berri den
eskua
erakusten digu ez dela beti hala izan), badirudi garai batean
iberiar
hizkuntzarekin antzekotasun ugari zituen alfabetoa zeukala.
Dena den,
euskal alfabetoak
denboran zehar aldaerak izan ditu
Euskaltzaindiak
(euskararen batasun literarioa lortze bidean eta
Koldo Mitxelenak
proposatutakoari jarraituz
[5]
) 1994ko azaroaren 25ean indarrean dagoena onartu arte. Honela dio Euskara Batuaren Euskal Alfabetoaren Letren Izenak 17. arauak: ≪Euskal alfabetoa edo ABC-a hogeita zazpi letrak osatzen dute, ordena honetan jarriak, beren izena ondoan dutelarik: a (a), b (be), c (ze), d (de), e (e), f (efe), g (ge), h (hatxe), i (i), j (jota, k (ka), l (ele), m (eme), n (ene), n (ene), o (o), p (pe), q (ku), r (erre), s (ese), t (te), u (u), v (uve), w (uve bikoitza), x (ixa), y (i grekoa), z (zeta)
[6]
.
Letra hauetatik
c
eta honen aldaera
c
(
c
hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira.
Komeni da, beraz, euskal hiztegiak
abc
honetako letra ordenaren arabera sailkatzea.
Dena den, arauak honako
oharra
dakar: Arau honek lehendik harturiko erabakia zehazten/aldatzen du. Ikus
Euskera
XXIV, 1979, 2, 703-704 orr.≫
Hala ere, esan bezala, Euskal alfabetoak aro ezberdinak ezagutu ditu, baina, beti ere, zeinu latindarrei jarraituz. Larramendi eta Cardaverazek eta gerogo Luis Luziano Bonapartek eta Augustin Chaok saiakera batzuk egin bazituzten ere, Sabino Arana Goiri izan zen alfabetoen letrak aldatzeko proposamen zehatza egingo zuena 1901eko irailaren 16an, Hendaian (Lapurdi) egindako Lehen Ortografia Kongresuan. Urte batzuk lehenago,
Lecciones de Ortografia del Euzkera Bizkaino
liburua argitaratua zuen, eta, bertan, gaia lantzen zuen. Badirudi proposamena ez zela gustukoa izan, eta hurrengo urtean Hondarribian ospatuko zen 2. kongresuan erabakitzeko utzi zen. Bigarren kongresua 1992ko irailaren 11an egin zen Hondarribian, eta Sabino Aranak (ezin izan zuen parte hartu, kartzelan baitzegoen) proposatutakoa ez zen onartu. Ahalegin horiek guztiak, 1918. urtean, Euskal Akademia (Euskaltzaindia) eraketara eramango zuen, eta hark 1920ko urtarrilaren 8an egindako batzarreko 6. puntuan gaiaz jardun, eta hauxe erabaki zuen: ≪Eztabaida barik, izki-iku? aunitz egokietsi ziran. Baka? bat astiroago begiratu izan zan, "s" bustiari (eliztian esan oi dan bidez) dagokiona. Auta?kitara yo-ta (auta?ki batzuk au?ka zeudelarik), izki aren iku?tzat "x" autetsi zan. Beraz, Euskaltzaindia'k beretzakotu duan euskal abeze auxe da: a, e, i, o, u, u a, e, i, o, u, u (Sudur-aboskientzat, euskalkiren baten bea? balira, izki orien gainean ma?a txiki bat ja?i.) b, d, đ, f, g, h, j, k, l, ?, m, n, n, p, r, ?, s, x, t, ?, ts, tx, tz, y, z≫. Batzar bereko 7. puntuan, honako dei hau egiten zien idazleei: ≪Euskaltzaindia'k gure izkerazko idazle guztiei eskatzen die a?en, ahal delarik beintzat, idazkera auxe, ta besterik ez, erabil dagiela≫.
Euskaltzaindiak, 1951ko maiatzaren 29an, honako hau zioen: ≪Irigarai eta Krutwig jaunen asmoz, gaia ondo-ondo eta zeatz-zeatz azterturik eta eztabaida luze eta bizien ekinik hauxe ebatzi da: 1) Euskaltzaindiak, idazkerea dela-ta, orainarte artuta daukazan erabagiak oraingoz era berean bete daitezala. Baina irarkoletan izki-eredu berezirik eztagonean D, L, R ta T gangardunen ordez DD, LL, RR ta TT izki bikoitzak erabili leitekezala. 2) atzerrietako gizata erri izenetan eta jakituri-itzetan jatorri idazkerea erabili daitela≫. Kontuan hartu behar da ez soilik inprimategietan zutela letra horiek erabiltzeko zailtasunik, baizik, ordurako, euskal idazle askok ere idazmakinak erabiltzen zituztela, eta horiek ere ez zuten letra horiek ezartzeko aukerarik ematen. Beraz, gainean marra duten kontsonanteak
de facto
alboratuta gelditu ziren
[7]
.
Ibilbide horren aurrean, azkenean, indarrean dagoena Euskaltzaindiaren 17. araua da, 22 kontsonantez eta 5 bokalez osatua
[6]
.
Euskararen kontsonante guztiak
aire-etorriarekin
(
pulmonic
) ekoizten dira. Ez dago euskaraz balio fonologikoa duen beste motatako (
non-pulmonic
) kontsonanterik, hots,
aire-etorririk gabe
ekoizten denik; era berean, ez dago
kontsonante eiektiborik
,
klikik
eta
kontsonante inplosiborik
.
Kontsonante fonema multzo mugatu bat dago. Euskalki guztietan ez daude fonema berberak eta, jakina, historian zehar, hizkuntza guztietan bezala, aldaketak antzeman dira.
Aire-etorriarekin batera
ahotskordak
[8]
dar-dar, bibrazio ozen batean baldin badaude kontsonante bat ekoizterakoan,
kontsonante ahostun
a dela esango dugu. Aldiz,
ahotskordek
ez badute bibrazio ozenik egiten,
kontsonante ahoskabe
dela esango dugu.
Alboko NAF taulan, koadro bakar batean bi kontsonante agertzen diren koadroetan, --lehenengo koadroan bezala:
p
eta
b
--, bi kontsonante horiek oso antzekoak dira. Bien artean dagoen aldea zera da, ezkerreko kontsonantea ekoizterakoan,
ahoskabe
a ekoizterakoan, ahotskordek ez dute bibrazio ozenik ekoizten. Ahotskordek kontsonante
ahostun
ak ekoizterakoan, ordea, bibrazio ozenarekin soinua aldatzen dute.
Aireari, eztarritik datorrenean, traba egiten bazaio,
nolako traba
egiten zaion ikusi behar da (
ahosmolde
a) eta traba
non
egiten zaion traba (
ahoskune
a).
Ahosmolde
ak
ahoskatze aparatoak
aire etorriari
nolako traba
jartzen dion begira egiten den kontsonanteen sailkapenaren osagai nagusietako bat da. Mingainak
igurtzi
ahal du (
igurzkari
etan bezala) aho-sabaia aurreragotik, atzeragotik edota albo batetik. Edo igurtzi beharrean
hurbildu
(
hurbilkari
etan bezala)...
-
- < p > eta < b >
ezpainbikariak
dira, hersketa bi ezpainen elkarketaz gauzatzen da.
- < t > eta < d >
horzkariak
dira, mihiaren puntak goiko hortzak azkar ukituz ekoizten dira, (
NAF
horretan sinbolo diakritikoaz idazten dira, letren azpian ozkatxo bat dutelarik).
- < k > eta < g >,
ahoskuneari
dagokionez,
belareak
dira, hersketa
Ahoskatze aparatoaren
atzeko aldean gertatzen da.
- Txistukariak
. Euskaraz kontsonante txistukari asko daude beste hizkuntza gehienekin konparaturik. Kontsonante horiek beste zenbait hizkuntza silabagile izan badaitezke ere, euskaraz ez dira inoiz silabagile.
-
- Eiektiboak
. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Inplosiboak
. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Klikak
. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
Ahoskuneak
ahoskatze aparatoak
aire etorriari
non
jartzen dion traba begira egiten den kontsonanteen sailkapenaren osagai nagusietako bat da. Aire-etorriari traba ezpainetan, hortzetan, ahoaren aurreko, alboko, atzeko edozein gunetan gerta daiteke.
Ezpainkariak
- Erradikalak
. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
- Glotalak
. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.