Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantin Bermann Karl Freiherr von Neurath
(
Kleinglattbach
,
Wurttembergeko Erresuma
,
Alemaniar Inperioa
,
1873ko
otsailaren 2a
-
Enzweihingen
,
Baden-Wurttemberg
,
1956ko
abuztuaren 14a
)
alemaniar
diplomazialari eta politikaria izan zen.
Suabiako
nobleziako familia batean jaio zen eta 1901ean hasi zuen bere ibilbide diplomatikoa.
Lehen Mundu Gerran
borrokatu zuen eta
Burdinazko gurutzea
jaso zuen. Gerraren ondoren, enbaxadore izan zen Danimarkan eta Italian. 1932an
Franz von Papen
kantzilerrak Atzerri ministro izendatu zuen eta
Hitlerren
gobernuan karguan jarraitu zuen. 1938an
Joachim von Ribbentropek
ordezkatu zuen, nazi sutsuagoa zena. 1939tik 1943ra
Bohemia eta Moraviako protektoratuako
Reichsprotektora (
euskaraz
:
≪Reicharen babeslea≫
) izan zen, nahiz eta 1941etik izen hutsez izan.
Nurenbergeko epaiketetan
hamabost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 1954an askatu zuten.