Wikipedia, Entziklopedia askea
Kondea
,
errege
edo erreginek, pertsona batzuei euren esker ona adierazteko ematen dieten
Europako
noblezia tituluetako
bat da.
Titulu honek, berarekin, tratamendu berezi bat darama, baina, gaur egun, ez du inongo pribilegiorik ematen, antzina bezala, non lurrak jasotzen zituzten edo zergarik ordaindu behar ez zutenean, beste mesede batzuen artean.
Bere jatorria,
Erromatar Inperioaren
behe garaiko
comes
tituluan dago. Funtzio militardun kargu politiko-administratibo bat zuten, batez ere mugen defentsan.
Kondearen emazteak, edo titulu hori duenak, kondesa bezala ezagutzen da. Kondeek euren jurisdikzioa erabiltzen zuten lurraldeari,
konderri
deritzo.
XIX. mendetik
aurrera, titulu hau, ohorezkoa baino ez da.
Noblezia titulu hau dutenek jasotzen duten tratamendua, Txit Prestua da, tituluak
Espainiako Handiki
dignitaterik ez badu, eta Txit Gorena, baldin badu.