Konbentzioaren Gerra
1793
-
1795
bitarteko gatazka militarra izan zen,
Euskal Herrian
oso eragin handia izan zuena; gerraren beste gunea
Katalunia
izan zen, Pirinioen inguruan. Espainietako Koroa eta
Frantziako Errepublika
elkarren kontra jarri zituen gerra hori
Lehen Koalizioko Gerra
zabalagoan kokatu zen, eta bere ezaugarri bereziak izan zituen Euskal Herrian,
bertako gobernu, lege eta ohituren
gaineko tentsioak eta jarrera desberdinak tarteko. Gerrarekin, itzulbiderik gabe galdu ziren foruak
Ipar Euskal Herrian
, eta koloka batean gelditu Hego Euskal Herrian.
Ipar Euskal Herrian,
Izua
eta errepresio gogorra ekarri zituen
Lapurdiko
herritarren eta euskaltasunaren kontra eta,
Bidasoaz
hegoaldera, Frantses Errepublikaren aldeko zein kontrako mugimenduak eragin zituen,
Gipuzkoako Errepublikaren
aldarrikapenean eta
Arrasateko gerra diputazioan
gorpuztuak (
1794
). 1795eko udaberriko erasoaren ondorioz, Euskal Herri ia osoa frantses armadaren eskuetan geratu zen,
Pancorboren
atarian. Ataka horretan,
Manuel Godoy
Espainiako ministro ahalguztidunak
Basileako Bakea
hitzartzea erabaki zuen, Frantziari
Hispaniolako mendebaldea
emanez Euskal Herriko lurraldeen trukean.
Gerra honen ondorio nagusietako bat armada arrotzen etorrera izan zen,
1719tik
gertatzen ez zena. Horrek herritarren, jabetzen eta foru ogasunaren kalte eta galera larriak eragin zituen eta, nahasmenaren erdian, talde armatuak sortu ziren Pirinioez hegoaldera,
XIX. mendean
Karlistaldietan
luzatu zen fenomenoa. Konbentzioaren Gerrak liberalismoaren eta tradizionalismoaren arteko oposizioa finkatu zuen, foruen gaia tartean zela. Garai berri bati eman zion hasiera Euskal Herrian, Mendebaldeko zibilizazioaren testuinguruan 1776tik 1917 arte "mende luzea" deitu izan dena (
nazio estatuen
eraketaren aroa,
E.J. Hobsbawm
en arabera)
[1]
eta,
Euskal Herrirako
, "hondamendiaren zikloa",
1792tik
1876rako
aldiari
Julio Caro Barojak
garratzago deitu izan dion bezala.
[2]
1789an,
Luis XVI.ak
Estatu Orokorrak
deitu zituen Parisera Frantziako Koroaren finantza arazoetarako funtsak bildu nahian.
Lapurdi
,
Nafarroa Beherea
eta
Zuberoako
ordezkariak, sei bana,
Parisera bertaratu ziren
. Hirugarren Estatua, baina,
Batzar Nazionala
bihurtu zen, eta konstituzio bat diseinatu zen.
Frantses ideia nazionalistak
gailendu ziren, eta Luis XVI.a Frantzia eta Nafarroako errege izatetik "frantsesen errege" izatera pasa zen. Nafarrek beren herriaren subiranotasuna defendatu zuten
Polverelen
bitartez, baina ez zuen eragotzi 1790ko urtarrilean Parisen departamendu sistema onartua izatea (Nafarroa Beherea barnean zela), eta Euskal Herriko hiru lurraldeok, bertako ordezkarien oposizioaz,
Pirinio Apalen departamenduan
sarturik geratzea,
biarnesekin
batera.
1790eko uztailaren 12an, Elizjendearen Konstituzio Zibila onartu zuen Batzar Nazionalak. Lege horren alde zin egin ez zuten apaizak ordeztuak izan ziren: Uztaritzeko direktorioak 180 elizgizonetatik 26 bakarrik zenbatu zituen "konformisten" artean.
[3]
Herri batzuetan, haserreak piztu zituen, hala nola
Sara
,
Itsasu
eta
Mugerren
.
[4]
1792ko abuztuaren 26an, frantses agintariek kanporatze ediktua eman zieten konstituzioari zin egin ez zioten elizgizonei: geldituz gero, berriz,
Guyanara
deportatuak izango ziren. Euskal Herriko elizgizonek, gehienean, Espainia-Frantziako muga zeharkatzea erabaki zuten:
Calahorrako elizbarrutian
, 1.500 elizgizonek hartu zuten aterpe. Apaiza izan gabe,
Arnaud-Michel Abbadia
gazteak,
Urrustoiko
abadia laikoaren oinordeko eta
Anton Abadiaren
aitak,
Irlandara
ihes egin zuen.
[5]
Hego Euskal Herrian, bitartean, tentsioak handiak ziren diputazioen eta
Karlos III.aren
absolutismo ilustratuaren artean. Koroak erresumaren barne merkatu bat sustatu nahi zuen, Ebroko euskal lurraldeen aduanak itsasora eta Pirinioetara eramanez.
1766an, matxinadaren
lorratzean, Koroak
Jesusen Lagundi
boteretsua kanporatu zuen Hego Euskal Herritik eta erresuma osotik, baita hura desjabetu ere. Une horretan, Espainietako erregeak Euskal Herriko elite ilustratuak babestu zituen, eta
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
sortu zen.
Aldiz,
1778an
, Karlos III.ak
Liberalizazio Erregelamendua
eman zuen (
es
), eta espresuki eragotzi zien Ameriketako merkataritza
Caracasko Gipuzkoar Konpainiari
eta euskal portuei. Harrezkero, Euskal Herriko itsas merkatariak atzerritartzat hartuak izango ziren Ameriketan (legez 1836 arte,
de facto
1844 arte), eta Koroak estutu egin zuen Euskal Herriko lurraldeen gaineko presioa, salgaien aduanetako zergak areagotuz.
[6]
Euskal Herriko ekonomia ataka batean zen, eta Frantziarekiko salerosketa areagotu egin zen nabarmen.
[oh 1]
Donostian, hain zuzen,
Bidasoaz
iparraldeko hainbat euskal herritar eta biarnes merkatari finkatuak ziren,
Borboiek
Gaztelako Koroa
eskuratu zutenetik bereziki (1715),
Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren
,
baleazaleen arrantzaren
eta
kontrabandoaren
epelean.
[7]
[oh 2]
Frantziako eta Espainietako Koroak
aliatuta zebiltzan Ingalaterraren kontra
Ipar Amerikako matxinoak babestuz
,
Diego Maria Gardokiren
gidaritzapean eta Euskal Herriko gerra hornikuntzaz (
Soraluze
herritik, batez ere).
[oh 3]
Aldiz, 1792an, frantses agintari errepublikar berriek,
Konbentzio Nazionalak
, erregearen burua eskatu zuten, eta hala izan zen hilarazia 1793ko urtarrilean. Agintari berriek
Mendebaldeko Pirinioetako Armada
sortu zuten nahitaezko errekrutatze bidez eta,
Karlos IV.a Borboikoaren
lehengusu
Luis XVI.ari
burua moztean, bi erresumen arteko tentsioa igo egin zen. Bi hilabeteren buruan,
I. Frantziako Errepublikak
gerra deklaratu zion Espainietako Koroari martxoaren 23an.
Ipar Euskal Herria, oro har, ez zen azaldu
Antzinako Erregimenaren
amaieraren aurka, baina desadostasuna zegoen antolaketa politiko eta administratibo berriarekin.
[8]
Dena den, gerra piztu orduko, Iraultzaren aldeko herri-mugimendua sortu zen
Garazi
eta
Baigorri
aldean, muga babestea helburu zuena; izan ere,
Arnegi
-
Aldude
-
Orreaga
arteko muga finkatu berria zen,
1785eko
Elizondoko itunaren bitartez,
[9]
eta jendea beldur zen “espainiarrek” (hots,
baztandarrek
eta
erroibartarrek
) ez ote zituzten berenganatuko bertako oihan eta bazkalekuak. Horrenbestez, herritarrak
Euskaldun Xazurrak (edo Ehiztariak)
izeneko
infanteria
konpainietan antolatu ziren. Kapitainetako bat
Jean Isidore Harizpe
baigorriarra zen, burges donostiar baten semea,
[10]
gerra honen ondoren ere karrera militar arrakastatsukoa.
[4]
Aldudarrak
, berriz, aspalditik zeuden etsaiturik baigorriarrekin, Aldude mendiko bazkalekuak zirela-eta. Hortaz, gogo onez hartu zuten 1793ko espainiar okupazioa, eta herria Espainiako Koroari lotzeko eskatu zuten.
[11]
[12]
Lapurdin
, muga ondoko herrietan batez ere, ez zuten berotasunik agertu gerraren alde; horren ondorioz, aristokraten eraginpean eta Iraultzaren aurka egotea egotzi zitzaien, eta errepresio gogorra jasan zuten.
[8]
Nafarroa Garaian jarrera kontrajarriak izan ziren. Mendialdean eta Irunean frantsesen aldeko giza talde sendoak zeuden;
[oh 4]
hegoaldea, berriz, espainiazalea zen. Izan ere,
Erriberako
lurjabe handiek aduanak desagertzea nahi zuten, ardoa, garia edota olioa Espainia aldera trabarik gabe esportatu ahal izateko. Eta, horrezaz gainera, Hego Euskal Herriko lau probintziak konfederatzearen aldeko iritzia ere zabaldurik zegoen. Gerra hasi zenean, agintari monarkiazaleak gizartea akuilatzen saiatu ziren frantsesen aurka altxa zedin; erlijioaren defentsaren ideia ere erabili zuten horretarako.
Nafarroako Diputazioak
boluntarioz osatutako bi batailoi eratu zituen, baina diruz saritu behar izan zituen gazteak izena eman zezaten. Errekrutatze horren aurka agertu zen erabat
Iruneko Udala
. Mendialdeko herriek ere eratu zituzten miliziak.
[13]
Foruetan oinarriturik, nafar gudariek ez zuten onartzen espainiar armadaburuen agindurik, eta uko egiten zioten Frantziako muga zeharkatzeari.
[14]
Desertzioak ere ohikoak izan ziren, nafar instituzioen onarpenarekin. 1795eko uztailean, frantsesek Irunea inguraturik zutela,
Nafarroako Gorteek
appellitum
(berehalako defentsarako deia) deitu zuten, baina hilaren 22rako Basileako Bakea sinatua zen.
[13]
Gipuzkoako gizartea ere zatiturik zegoen. Batetik kontserbadoreak zeuden, herrietako jauntxoak batik bat, foru autogobernua murriztearen aurkakoak, eta erregearen esku-hartzea gaitzesten zutenak. Merkatari burgesek, berriz, foruak ezeztatu gabe, askatasun handiagoa nahi zuten merkataritza operazioak egiteko, bai Espainian (koloniak barne), bai Europan.
[15]
Gehienen ideologia ez izan arren,
entziklopedismoa
nahiko hedaturik zegoen,
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen
eta
Bergarako Errege Mintegiaren
inguruan batez ere.
Frantziako Iraultzaren
aldekoak ziren, besteak beste,
Jose Hilarion Maiz
eta
Joaquin Maria Barroeta
politikariak,
Diego Lazkano
elizgizona, eta
Jose Fernando Etxabe
ahaldun nagusia
ere.
[16]
Bestalde, Donostian, Tolosan eta beste hiri batzuetan kokaturik zeuden
Iparraldeko
eta
Biarnoko
merkatariek garrantzi handia izan zuten ideia horien zabalkundean.
[7]
Gerra hasieran Batzar Nagusiek errekrutatu zituzten milizianoek nafarren antzera jokatu zuten, eta uko egin zioten probintziako mugetatik kanpo borrokatzeari.
[16]
≪
|
Jeneral Caro jaunak bere samaldako soldaduakin batean nai zituzkean eraman Gipuzkoako mutilak, Franziako lurrera egiten zituen sarreraetan; banan Probinziak erantzuten zion, ezin ausiko zebala Errege Jaunarekin egina zeukan bainandea, eta an arkitzen zirala prest beren mugaurpeari eginal guztian kontu egiteko ill edo bizi. Bidezko errazoi indar andiko au bere arpegira ematean minkaiztu zan lazki Jenerala; eta agindu zeban, ezik, Gipuzkoako irurki edo terzioai etzekiotela eman Erregegandik artzen zuten egunoroko ogia eta bitanza.
|
≫
|
? Iztueta, Juan Ignazio (1767?1845)
Gipuzkoako probintziaren kondaira
[17]
|
Gerra hasi zelarik,
Mendebaldeko Pirinioetako frantziar armadak
9.000 soldadu zituen,
infanteriako
14 batailoi eta erdi, infanteria arineko batailoi bat, 18 konpainia aske, eta
artilleriako
15 konpainiatan antolaturik.
[18]
Ipar Euskal Herriko konpainia askerik garrantzitsuenak
Euskal Ehiztariak
izan ziren ("Eskualdun Xazurrak" deitzen zitzaien), 1793ko udaberrirako 10 baitziren, horietako zortzi
Nafarroa Behereko
mugaldean hedatuak. Boluntarioz osaturik zeuden, eta hasieran muga zaintzea zuten eginbeharra.
[4]
[12]
Ondoko hilabeteetan soldadu frantsesen kopurua emendatuz joan zen, Konbentzioak errekrutatze masiboa (
frantsesez
:
Levee en masse
) agindu baitzuen 1793ko abuztuan; horri esker, 1794an 60.000 gudari zituen Mendebaldeko Pirinioetako armadak.
[19]
Buruzagitzan aldaketa franko izan zen;
Servan
(1793ko maiatza-uztaila),
Muller
(1793ko urria-1794ko abuztua) eta
Moncey
(1794ko iraila-1795eko urria) jeneralek iraun zuten gehien karguan.
Konbentzioaren Gerrako zenbait militar eta buruzagi (1)
|
|
Hegoaldean, berriz, 18.000-20.000 soldadu zituen espainiar armadak gerra hasieran,
Ventura Caro
jeneralaren esanera. Hauei gehitu behar zaie frantses iheslari erregezaleen armada (
Legion Royale des Pyrenees
),
Saint Simongo markesa
buru zuena.
[12]
Iheslarien armadak hildako anitz izan zituen
Argintzuko guduan
(1794ko uztaila), eta bizirik harrapatutako soldaduak
gilotinatuak
izan ziren.
[20]
[21]
Nafar gutxi mobilizatu ziren, 1.600 gizon inguru, gehienak
Baztango
muga defendatzeko helburuz.
[13]
Gipuzkoak 4.600 gizonez osatutako milizia antolatu zuen
Joaquin Maria Egia
Narrosko markesaren agindupean.
[16]
Espainiako armadak muga gotortu zuen, eta
kanoi
-bateriak ezarri zituen
Hondarribitik
Endarlatsaraino
, eta
Irun
(
Behobia
,
Aldabe
),
Bera
,
Zugarramurdi
, Baztan eta
Orreagako
mendietan.
[15]
1793an gatazkak ez zuen norabide jakinik izan. Gerra hasieran zuten nagusitasun militarraz baliaturik, espainiarrek hartu zuten iniziatiba, eta
Hendaia
eta
Saran
zeuden frantziar tropei eraso egin zieten apirilaren amaieran. Apirilaren 23an, bortizki kanoikatu zuten Hendaiako gotorlekua
Hondarribitik
eta inguruko muinoetatik, eta erabat suntsitu zuten denbora gutxiren buruan.
[22]
Zazpi egun geroago Sararantz jo zuten,
Bera
eta
Lesakatik
abiaturik; espainiar infanteria eta zalditeriaren aurrerabidea geldiarazi ezinik, frantziar soldaduek bertan behera utzi zuten bertako kanpamentua. Maiatzaren 31n, berriz, espainiar konpainia bat odol eta gar sartu zen Hendaian; herria deuseztaturik geratu zen. Erasoaldi horien ondoren,
Bidarten
ezarri zuen Lapurdiko kanpamentu nagusia
Joseph Servan
jeneralak. Hurrengo hilabeteetan eraso eta kontraeraso ugari izan zen behe Bidasoan.
[22]
[23]
Nafarroa Behereko mugari dagokionez, apirilaren amaieran espainiarren esku zeuden
Baigorri
aldeko mendi lepo guztiak, Izpegitik
Linduseraino
. Horiek horrela, frantziarrak ohartu ziren eremu osoa defendatzeko adinako indarrik ez zutela; beraz, maiatzaren 27an,
Luzaide
eta
Aldudetik
atera, eta atzerantz egin zuten
Baigorri
eta
Garaziraino
. Aldudarrek ongi hartu zuten espainiar okupazioa, eta haien ondoan borrokatu ziren ondoko hilabeteetan.
[23]
Ventura Caroren ondorengo helburua
Chateau-Pignon
(
Eiheralarre
) izan zen; gotorleku estrategikoa zen, Garazi eta
Orreaga
arteko bidea zaintzen zuena. Frantziarren arreta desbideratzeko asmoz,
Bankako burdinola
eta
Arrolako Harria
eraso zituzten espainiarrek ekainaren 3an; Arrolan, alabaina, suharki egin zieten aurre
Harizperen
Euskal Ehiztariek. Hiru egun geroago, Caroren indarrek Chateau-Pignon hartzea lortu zuten, gerrako batailarik odoltsuenetako baten ondoren; hala ere, ez zioten onurarik atera garaipen horri, eta hilaren 18an gaztelutik erretiratu ziren.
[12]
[23]
Ekialderago,
Zuberoa
eta
Erronkaribarren
arteko mugan, ekainaren amaieran hasi ziren liskarrak. Konbentzioaren soldaduak mugaren ondoan ikusi zituztelarik,
Pedro Vicente Gambra
alkate eta gerra-kapitainak ibarra mobilizatu zuen eta, nafar erregimentu baten laguntzaz,
Santa Graziraino
esetsi zituzten. Hurrengo asteetan, erronkariar andre eta gizonak mugazain ibili ziren. Urriaren 7an, berriz ere saiatu ziren frantziarrak Erronkariko bortuak okupatzen. Erronkariarrek, Gambra buru zutela, Santa Graziraino egotzi zituzten, eta su eman zieten herri horretako 7 etxeri. Eraso eta kontraerasoetan etxe eta borda gehiago suntsituak izan zirenez gero, Santa Grazi eta Erronkariko ordezkariek bakea sinatzea erabaki zuten, bi udalerrien arteko mugak errespetatuz, beti ere.
[24]
Abuztuaren 7an, frantziar armadak Aldude berreskuratu zuen. Konbentzioaren mandatariek traizioa leporatu zieten bertako bizilagunei, eta hitz larriak izan zituzten haientzat ?“aldudar zitalak, Aberri Amaren desertore koldarrak, esklabo ustelak, frantziar izena merezi ez dutenak”?, baina zigorra ez zen askoz haratago joan. Beti ere, uda amaieran herria berriz ere espainiarren esku zegoen.
[12]
Irailaren 13 eta 14an, Konbentzioaren gudarosteak
Urdazubi
herria,
bertako monasterioa
, burdinola, errota eta ospitalea erre eta arpilatu zituen. Horren ondorioz,
premontretarrak
Loiolako Santutegian
kokatu ziren.
[25]
[oh 5]
1794ko
otsailaren 5ean, Caroren armadak eraso bortitza jo zuen Hendaia eta
Urrunako
zenbait helbururen aurka, baina atzera egin behar izan zuen.
[18]
1794ko udaberrian, frantziar agintari militarrek Baztan hautatu zuten espainiarren aurkako eraso erabakigarria jotzeko. Ekainaren 3an, hiru zutabetan antolatutako 5.800 gizon haranaren iparraldeko eta ekialdeko mendi lepoak hartzera abiatu ziren; lehenbiziko zutabeak
Aldude
eta Berderizko lepoa hartu zituen, bigarrenak
Izpegi
, eta hirugarrenak
Otsondo
.
[26]
Uztailaren 10ean, Konbentzioaren aurkako frantziarrek
Argintzu
mendian zuten kanpamentuaz jabetu ziren.
[12]
Azkenik, uztailaren 23an, Bon-Adrien Jeannot de Moncey buruzagi zuen espedizioak Izpegiko lepoa gainditu eta
Elizondo
eta
Doneztebe
hartu zituen,
Baztan haraneko guduan
.
Konbentzioak (
Convention
,
Montagnards
, alegia, Menditarrak)
Jean-Baptiste Cavaignac
eta
Jacques Pinet
bere mandatariak bidali zituen Baionara (
Representants en mission
). 1794ko martxoaren 3an (
haizekorraren
13an), mandatari horiek
ignoble
("doilor") izendatu zituzten
Sara
,
Itsasu
eta
Azkaine
, baita agindu ere 3 eta 88 urte arteko herritar guztiak bertatik gutxienez "20 legoara" (80 kilometrora) kanporatu zitzatela, tokiko 47 gaztek beren gerrako postuak utzi eta
Berara
alde egin zutenean.
[27]
[28]
[oh 6]
Luze gabe, elizara behartu eta gero, 2.400 saratar
Ziburu
eta
Donibane Lohizunera
zuzendu zituzten (garai horretan "Chauvin-Dragon" izen berriaz deituak), 150 gurditan ilara luze batean.
Konbentzioko
iraultzaileek beste hainbeste egin zuten Lapurdiko herri askotan:
Senpere
,
Ezpeleta
,
Azkaine
,
Kanbo
,
Makea
,
Lekorne
,
Luhuso
, etab.
[29]
[oh 7]
Aldi berean, euskara "fanatismoaren mintzairatzat" jo zuten, baita aurrerabidearen eta
Argien
kontrakotzat ere, eta debekatu egin ziren frantsesez bestela idatzitako agiriak.
[30]
Elizetan bildu zituzten biztanleak, gizon zein emakume, gazte zein zahar, 3.000 inguru;
[31]
kopuruei buruz, hala ere, askotariko estimazioak eman dira, gutxiago ere izan zirelakoan, orduko biztanleria kopuruaren arabera. Donibane Lohizunen eta Ziburun, Societe Revolutionnaire sortu berriko kideek irainka eta harrika hartu zituzten ilaran heldutakoak. Iparraldera bidean, herritar gehiago bildu zitzaizkien. 1794koa negu hotza izan zen, eta deportatuak ugari hil ziren bidean, bereziki zahar eta gazteenak.
[29]
Deportazio ilarako herritarrak hainbat departamendutan banatu zituzten
Landetan
,
Bearnon
,
Pirinio Garaietan
,
Gers
eta
Lot eta Garonan
. Hor, agintari iraultzaileen maiatzaren 24ko agindu batek hala ezarri baitzuen, erabilera publiko eta pribatuko lanetan jarri zituzten lanean. Elizetan pilatzen zituzten (229
Capbretonekoan
), hotzez, janaririk gabe, arrotzen artean, eta agintari etsaiek zelataturik; handik irteteko debekua zuten.
[29]
≪
|
Federalismoak eta sineskeriak behe bretoiz hitz egiten dute, emigrazioak eta Errepublikaren gorrotoak alemana, kontrairaultzak italiera, eta fanatismoak euskara. Hauts ditzagun kaltearen eta errorearen bitarteko horiek.
|
≫
|
?
Salbamen Publikoko Komitearen
mintzairei buruzko txostena, "Rapport Barere", 1794
[32]
|
Landetara
heldutakoan, ilara luzera behartutakoak sexuaren arabera banatu zituzten,
[28]
eta familiak zatituak izan ziren. Capbrutus berrizendatutako
Capbretongo
eliza euskal herritarren
espetxe
bihurtu zen
haizekorraren
24ko aginduz. Asko hil ziren bertan, egoera latzean giltzapetuak. Hariztoi abadeak ohartarazi zuen
San Bisentseko
elizan 300 euskal herritar
emakume
zeudela giltzapetuta. Herrietako agintariek estu eta larri ikusten zuten beren burua deportatuoi janari pixka bat helarazteko eta mantenurako.
[33]
Agintari berriek
deportatuen
jabetzak enkantean saldu, etxeak eta aziendak (10.000 abelburutik gora) desjabetu, eta altzariak inguruko herrietara eraman ziren, edo/eta erre egin zituzten,
[28]
edo (frantses) "abertzaleei" eman.
[31]
[34]
[oh 8]
Deportatuek (tartean zela
Martin Ithurbide
,
Sarako
auzapez
izandakoa) protestak eta eskaerak zuzendu zizkieten askotariko agintariei egoeraren bidegabeaz gogoraraziz; haatik, gehienetan, ez zuten erantzunik izan.
[35]
1794ko
sapadunaren
27an (apirilaren 16an),
Konbentzioak
probintzietako komite eta epaitegi iraultzaileak indargabetu zituen, Pinet eta Cavaignacen iritziaren kontra.
[oh 9]
Haatik, uda amaierarako atzeraezina zen jada deportatuen itzulera. Baudot eta Garrau herriaren ordezkariek
III. urteko
mahaxtearen
8 eta 10ean (irailaren 30ean eta urriaren 2an) agindu bana eman zuten,
Uztaritzeko
herritarrak itzultzeko eta haien ondasunen salerosketa gelditzeko; ordurako, ordea, txikizioa handia zen.
[36]
Besteak ere etxeratu ahal izan ziren.
[4]
1.600
lapurtar
hil ziren
deportazioan
, gehienak Sarakoak.
[28]
1795eko martxoaren 4an, deportazio agindu suntsigarritik urtebetera, ikerketa batzorde bat eratu zen, ondorengoek osaturik:
Dominique Garat Hiriarte
, Dominique Halsouet zaharra, Courtelarre eta Etxegoien.
[37]
Baztan haraneko guduaren ondoren, frantsesek
Bidasoan
behera egin zuten,
Hondarribia
hartu, eta
Donostiara
aurreratu zuten, baita abuztuaren 3an Donostiara sartu ere; hiriak ateak ireki zizkien,
[8]
defendatzeko hornigairik gabe eta Espainiako Koroarekiko tirabira handien erdian.
Filipinetako Konpainiak
bertan behera utzi zuen bere jarduera Gipuzkoan 1794ko martxoan.
[38]
Martin Antonio Alvarez de Sotomayor
, Colomerako konde eta Espainiar Armadako jeneralak gidatutako 4.000ko gudarosteak gogor egin zien frantsesei
Tolosan
, baina abuztuaren 9an erretreta egin zuen Lekunberrira.
[39]
Tolosa frantses armadaren eskuetan geratu zen: Gipuzkoa haien menpean zen salbu eta Tolosatik hegoaldera.
Konbentzioaren Gerrako zenbait militar eta protagonista (2)
|
|
Konbentzioaren indarrak Donostian sartzean, Foru Aldundiak ez zuen Godoyren esana bete, espainiar armadaren erretretarekin batera bere egoitza lekualdatzea; aldiz, hura
Getariara
eraman zuen. Donostiara sartzean, frantses armadako buruzagiek, Monceyk bereziki, hitz egiteko jarrera agertu zuten, Frantziako Errepublikaren barruan kokatzearen baldintzapean.
Joaquin Barroeta-Zarauz Aldamar
diputatua eta
Fernando Etxabe-Asu Romero
diputatu nagusia, ideia aurreratuko pertsonak, frantsesekin jarri ziren harremanetan.
[39]
Proposamen bat egin zieten: zazpi puntuko agiri bat,
Gipuzkoaren
independentzia aipatzen zuena, "
1200 arte izan zen bezala
", eta Gipuzkoako batzar nagusien deialdi bat, Getarian egitekoa.
Manuel Godoy
espainiar ministroak suminkor ikusi zuen gipuzkoar agintarien jarrera, baita Gipuzkoa "probintzia traidore" deitu ere; are, foruak kentzeko premia ikusten zuen.
[8]
≪
|
Donostiako okupazioa ez zen armen bidezko ekintza izan. Hainbat gipuzkoar sasipolitikari Adrien de Moncey jeneralaren lilurak jota erori ziren, hitz eman baitzien herrialdea errepublika independente bilakatuko zuela. Gizon sinesberak haiek, hiria frantsesen esku utzi zuten..."
|
≫
|
? Manuel Godoy,
Karlos IV.aren
ministro ahalguztiduna
|
Abuztuaren 14an, Getariako batzar nagusia eratu zen, baina
Arrasate
eta beste bospasei udalerri ez ziren bertaratu.
[39]
Zortzi puntuko agiri bat bidali zitzaien frantses agintariei.
Monceyk
begiko zuen errepublika subiranoa osatzeko proposamena, baina ez zen onartua izan Osasun Publikoaren Batzordean.
[8]
Abuztuaren 19an,
Pinetek
eta
Cavaignacek
zehazki errefusatu egin zuten gipuzkoar ordezkarien proposamena (errepublika aparte bat), eta baldintza gabe Frantziarekin bat egitea beste aukerarik ez zieten eman; proposamena guztiz onartezina zen mandatarion pentsamolde jakobinoarentzat.
[8]
[39]
[40]
Bi egun geroago, Eibarko udalbatzak Gipuzkoa utzi eta Bizkaian sartzea eskatu zuen.
[41]
Abuztuaren 23ko agiri publiko batean, frantses mandatari horiek lurralde konkistatutzat jo zuten Gipuzkoa. Hura argitaratu eta bi egunera, frantsesek
Getariako
diputatuak atxilotu zituzten, 46 guztira (beste hainbeste herritakoak), eta Baionara espetxeratu,
[40]
Aldamar eta Romero izan ezik, bitartekari lanetan libre utziak.
[39]
Abuztuaren 29an, frantses soldaduek
Eibarko
hainbat eraikin erre eta txikizioak eragin zituzten; herri hori izan zen Gipuzkoan gerratik kaltetuen atera zena.
[42]
Frantsesen hitzarmenerako ezintasuna, jarrera bortitza eta arpilatzeko joera irainak izan ziren gipuzkoar foralistentzat, eta okupatu gabeko herriak mobilizatzen hasi ziren haien aurka, foruen eta erlijioaren defentsan. Irailaren 1ean, 18 udalerrik gerrako
batzar nagusi bat
egin zuten
Arrasaten
, frantsesen kontrako gerra antolatzeko.
[oh 10]
Foru milizien erasoek mantsotu zuten Konbentzioaren armadaren aurrerabidea, eta atzera eginarazi zioten kasu batzuetan.
[40]
[43]
Bi hilabete geroago, azaroaren 28an, frantziar gudaroste iraultzaileak
Bergara
hartu eta arpilatu zuen, baina
Gabriel Mendizabal
buru zuten gipuzkoar boluntario foralistek hiria berreskuratu zuten abenduaren 2an. Frantsesak egotzirik, Gipuzkoako batzar nagusia
Leintz Gatzagan
kokatu zen.
[43]
Urriaren 15 eta 17 artean, Monceyk ofentsiba zabala hasi zuen Nafarroako iparraldean: 46.000 soldadu abiatu ziren Baztandik eta Ibanetatik hegoalderantz, Irunea hartzeko xedearekin; espainiarrak 13.000 besterik ez ziren. Gipuzkoan zegoen frantziar armada ere Irunerantz abiatu zen,
Lekunberrin
barrena.
[15]
Hiru frantses batailoi iraultzaile, bata Donibanetik abiatuz, bigarren bat Orhiko lepotik eta hirugarren bat Larranen behera, Orbaizetara, Itzaltzura, Otsagabira eta Hiriberrira heldu ziren. Orbaizetako ola defendatzen zuten 2.400 soldadu espainiarrek, frantses iraultzaileekin hala hitzartuta, tokia utzi zuten, eta frantses armada horrek, soldadu zituela baxenabartar eta zuberotar ez gutxi, ola kiskali zuen,
[44]
eta
Eugiko
arma ola ere suak hartu zuen.
[12]
Mezkiritz
,
Hiriberri
eta Lekunberrin izan ziren borrokaldi nagusiak.
[14]
Espainiar armadako buruek, frantses armada heltzen ari zela ikusirik, Auritz hustu eta herriari su ematea erabaki zuten: herriko 46 etxetik 42 erre ziren.
[44]
Nagusitasuna eskuratu arren, ordea, frantsesek bertan behera utzi zuten erasoa, eta ihesi zihoazen soldadu espainiarrak Irunera iritsi ahal izan ziren.
[12]
Haatik, ordurako erasotzaileek Orreaga eta Luzaide kiskali zituzten, baita sua hemen Aezkoako herri ugariri, zubiak bota eta elizak erre; kabaleak ugari ebatsi ziren, eta uztak galarazi.
[44]
1794-1795eko negua latza izan zen armada frantsesarentzat: nekeak, janari urritasunak eta arta eskasak
tifus
izurrite ikaragarria eragin zuten
Gers
eta
Deba
ibaien artean, eta Monceyk milaka gudari galdu zituen.
[12]
[23]
Garaiko dokumentuetan “sukar ustel” deitutako izurri horrek gogor erasan zituen espainiar tropak eta zibilak ere.
[45]
Apirilean,
Colomerako kondeak
utzi zuen espainiar armadaren buruzagitza;
Castelfrancoko printzeak
ordeztu zuen. Udaberrian, 12.000 soldaduko errefortzua iritsi zitzaion Mendebaldeko Pirinioetako armada frantsesari eta, denbora luze gabe, berrekin zieten erasoei. Maiatza hasieran hiru frantziar batailoi kokatu ziren
Itziarren
, eta beste bi
Aldaban
,
Azpeitia
eta
Tolosaren
arteko bidea zaintzeko.
[23]
Elgoibar
hartzeko erasoaldia giltzarri gertatu zen Konbentzioaren armadaren aurrerabidean. Maiatzaren 19 eta 23 bitartean, herri horren aurrean dagoen Muskirutxu mendia hartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Arrakastarik gabeko beste eraso bat jo zuten ekainaren 15an eta, azkenik, hilaren 29an jabetu ziren Elgoibar eta
Bergaraz
.
[46]
Uztailaren 2an, hiru zutabe abiatu ziren Tolosatik
Lekunberrirantz
; helburu bera zuen beste zutabe bat
Doneztebetik
irten zen. Biharamun egunsentian lau zutabeek inguraturik zeukaten
Larraungo
herria. Baina ordurako espainiarrak
Irurtzun
aldera bilduak ziren. Frantziarrak haien atzetik joan ziren, eta oso borrokaldi odoltsua izan zuten hilaren 6an. Besteak beste,
Jean Isidore Harizpe
larri zauriturik gertatu zen guduan. Azkenik, espainiar armada Irunerantz erretiratu zen, eta frantsesek Irurtzun okupatu zuten.
[15]
[23]
Horiek horrela, Nafarroako hiriburua inguraturik geratu zen, bai iparraldetik, bai mendebaldetik, eta nahasmendua eta ezinegona nagusitu ziren bertan. Itxuraz, Espainiako gobernua prest zegoen Euskal Herriko mendebaldeko hiru probintziak, eta beharbada Nafarroa ere, Frantziaren eskuetan uzteko. Frantziaren eta Espainiaren arteko elkartrukearen pieza bat bihurtzea eragozteko,
Nafarroako Gorteek
mobilizazio orokorra (
appellitum
) deitu zuten, eta Castelfrancoko printzeak, gogoz kontra bazen ere, onartu behar izan zuen.
[13]
Elgoibarren zeuden frantziar batailoiek, 4.500 soldadu inguruk, mendebalderantz jo zuten uztailaren 12an. Espainiar osteek atzera egiteko agindua jaso zutenez gero, batere oztoporik gabe joan ziren aurrera frantsesak:
[15]
Eibar
uztailaren 12an bertan hartu zuten,
Ermua
,
Durango
eta
Legutio
13an. Egun horretan, beste 3.500 gudamutil abiatu ziren Irurtzundik eta,
Sakanan
zehar,
Altsasuraino
iritsi ziren, eta bertan Santa Eulaliari eskainitako baseliza erre zuten
[47]
.
Arrasate
uztailaren 16an erori zen,
Gasteiz
biharamunean, eta
Bilbo
bi egun geroago. Gipuzkoako batzar nagusiak
Briviescan
hartu behar izan zuen babes.
[43]
Uztailaren 22an,
Gaztelu
eta
Erga
mendi tontorretan gotortu ziren Konbentzioaren indarrak, Irunetik hurbil, eta
Miranda Ebro
ere haien esku zegoen; Madrilgo gortean panikoak jota zebiltzan.
[40]
Egun berean, espainiarrek eta frantziarrek
Basileako Bakea
sinatu zuten, baina berria bi aste geroago iritsi zen. Armada frantsesa irailean erretiratu zen Hego Euskal Herritik.
[12]
Pirinioetako Gerra arrunt hondatzailea izan zen Euskal Herriarentzat, bi urtez milaka soldaduk hartu baitzituzten bertako mendi eta herriak. Herri asko izan ziren arpilatuak, eta suak erraustu zituen, besteak beste,
Hendaia
,
Banka
,
Urdazubi
,
Auritz
,
Abaurrepea
,
Abaurregaina
,
Garaioa
,
Luzaide
eta
Otsagabia
. Burdinola, borda, zubi eta errota ugari ere suntsituak izan ziren. Frantziar armadak aurrera egin ahala, herritarrek hegoalderantz egin zuten ihes. Luzaideko okupazioak, esate baterako, bi urte iraun zuen, eta urte bat Baztangoak. Bizilagun asko hil ziren, biztanleriaren %10 baino gehiago
Iruneko
eta
Zangozako
merindadeetan; hiltze kopurua %20ra iritsi zen mugako udalerrietan, hala nola,
Bera
, Urdazubi, Zugarramurdi,
Baztan
, Luzaide,
Erroibar
eta
Aezkoan
. Gipuzkoak ere biztanleriaren %10 inguru galdu zuen.
[48]
Gerrak ekarritako miseriarekin batera, 1794-1795 bitartean gudarosteek hedatu zuten
tifus
epidemia izan zen heriotza gehienen arrazoia.
[45]
[49]
Errepresioa ere pairatu behar izan zuten euskal herritarrek. Iparraldean, Konbentzioaren ordezkariek iraultzarekin bat egiten ez zuten guztien aurka jo zuten, eta exekuzioak eta espetxeratzeak ohikoak izan ziren. Espainiarren lagun zirelakoan, milaka lapurtar deserrituak izan ziren 1794ko martxoan. Hegoaldeko probintzietako biztanleei ere leporatu zitzaien “etsaiekin” elkarlanean aritu izana. Esate baterako, Nafarroa Garaiko jendeak, bertako instituzioen babesarekin, jarrera epela izan zuen gerrarako erroldatzeko tenorean, eta mendialdean errekrutatutako boluntarioek uko egiten zioten Frantziako muga igarotzeari; desertzioak eta diziplinarik eza ere maizkoak ziren.
[8]
[13]
Gertaera horiek aitzaki harturik, 1796an
Karlos IV.ak
indarrik gabe utzi zituen
Nafarroako foruak
. Ordutik aurrera, bai berak eta bai
Fernando VII.ak
, nafar gazteak sarrarazi zituzten Espainiako armada erregularrean, foruen xedapenen aurka.
[14]
[oh 11]
Lapurdiko deportazioaren
agindu-emaileak eta arduradunak zigorrik gabe atera ziren Konbentzioak porrot egin zuenean ere.
[8]
ORROITZAPENAK
[oh 12]
Ordu da egin dezon leku
tristeziak gozoari.
Nigar karatsak baditugu
aski luzaro ixuri.
Denbora da ganbiatu:
terroristak kargutarik
apartatuak jadanik,
begitarteak ilunik
doluan dire sartu.
Orroit zaitezte, lapurtarrak,
zenbat duzuen sofritu;
baldin terroristei indarrak
ez balitzaizkote kendu,
sekulan zuen nigarrak
ez zirela xukatuko.
Gauza horren frogatzeko
ez dut urrun joan beharko,
badaki bat bederak.
? Piarres Lafitte zenaren
Poemes historiques
des basques (1749-1821)
liburutik (Baiona, 1972)
[50]
Arturo Campion
-ek
Pedro Mari
ipuinean azaldu zuen bezalaxe, eta gaur egun, besteak beste,
Xose Estevez
historialariak, gerraren ondorio politikorik negatiboena ordura arte nahiko baketsuak izan ziren
Bidasoa
eta
Pirinioen
alde banatako euskaldunen arteko erlazioen hondatzea izan zen,
[51]
Frantziako Errepublikak Ipar Euskal Herriko biztanleak beren Hegoaldeko senideen aurka armak hartzera behartu baitzituen.
[oh 13]
[52]
Horren harira hauxe esan zuen handik urte gutxira
Wilhelm von Humboldtek
: “Hondarribia eta Hendaiako biztanleak eguneroko naturaltasunez bizi dira elkarrekin. Herri berekoak izaki, hizkuntza berekoak, dialekto desberdintasun txikiak besterik ez dutela, erresuma desberdinetako beste edozein mugakide baino batuago egon behar dute. Horixe da gure gudek gutxien erreparatzen dioten ankerkerietako bat, azpian hartzen dituzten herriei begirune eskasa dietenez, haien arteko elkartasunak zakarki eraitsi eta auzo herrietako bizilagun otzanenengan etsaigo eta gorroto hesiak eraikitzea, aurreko interes zein joerei erabat arrotz bazaizkie ere”.
[53]
Frantses iraultzaileen gizarte neurri hertsatzaileak Konbentzioaren Gerran hasi ziren hezurmamitzen Ipar Euskal Herrian, elizjendearen kontra arituz, herritarrak deportatuz eta euskara gaitzetsiz (nahitaezko frantses hezkuntza elebakarra ezarriz, besteak beste). Frantziako Konbentzio Nazionala 1795eko urrian gainbehera etorri arren, eragindako gizarte inpaktua geratzeko etorri zen, eta ekarritako kultura berriak euskaldunei frantses identitate politiko moderno bat eskaini zien, frantses
hiritar
gisa eta Frantziako nazio estatuan. Artean, euskaldunek kontzeptu horri gogor egin zioten arren, XIX. mendean euskal herriaren balioetan sartuz joan zen.
[54]
Robespierreren
irudiko, Antzinako Erregimena erregearen esana zen, eta legea herriaren ondarea,
Konstituzioaren
araberako
Zuzenbide Estatua
eta araua betetzea bihurtuta; Zuzenbide Estatu horrek, bada, erlijioa ordezkatu zuen, eta zuzenbide hori aginte politikoaren gainetik jartzen hasi zen.
[55]
Iraultza bihurtutako
Ilustrazioaren
balioek tokiko erlijio egiturei eraso egin zieten, eta horrek erreakzio bat piztu zuen euskaldun askoren artean, eraso hori beste gehiegikeria askori lotuta ikusi baitzuten, espedizio militarren eta liberalismoaren abusuak, adibidez. Robespierreren unibertsalismo eta Dantonen nazio frantses hertsatzaileak tokikoaren aldarrikapena piztu zuen, erlijio ohiturak ere tartean.
[56]
Alde horretatik, Hego Euskal Herrian erresistentziak erlijio-gurutzada kutsua hartu zuen eta, harekin batera, sentimenduen espainiatartze bat, Konbentzioko frantsesen
ateismoari
aurkajarria (askotan propagandaren eraginez, okupatu gabeko eskualdeetan).
[57]
Beste eragin bat erbestea eta armadaren intsumisioa izan zen. Bi horiek areagotu egin ziren Konbentzioaren Gerraren ondoren, foru sistema hondatu eta
nazio estatuek
indar handiagoa hartu ahala. Ipar Euskal Herrian, hainbat herritarrek
Saint Simongo markesaren Errege Legioarekin
borrokatu zuten. Beste batzuek, euskal idazleak ere tartean (elizgizonak askotan), Hego Euskal Herrira ihes egin zuten:
Martin Duhalde
(1733-1804),
Andre Baraziart
(1738-1826),
Salvat Monho
(1749-1821) eta
Jean Robin
(1738-1821); iheslariok
Oiartzun
inguruan finkatu ziren.
[58]
Era berean, Gipuzkoan,
Pedro Antonio Anibarro
idazle bizkaitarra
Zarauzko komentuan
atxilotu eta Baionara espetxeratu zuten;
Joan Batista Agirre
Asteasuko
erretore eta idazleak
Onatin
hartu zuen aterpe. Pirinioez iparraldeko idazleen isuriak erreakziozko euskal literatura hauspotu zuen Hego Euskal Herrian, hiru hamarkadatan euskaraz argitaratu gabe egon ondoren:
Juan Antonio Mogel
(1745-1804),
Bizenta Mogel
(1782-1854), Pedro Antonio Anibarro, Joan Batista Agirre, etab. Haietako idazlan asko
Frantsestearen
ondoren plazaratu ziren.
[58]
[oh 14]
- ↑
Rodrigo Rodriguez Garraza
historialariaren arabera, XVIII. mende amaieran, Nafarroak bere kanpo salerosketa osoaren % 37,2 "Frantziako aldearekin" zuen, % 62,3 "Euskal Herriko gainerako lurraldeekin", eta % 0,5 bakarrik "Espainiarekin"; ikus Esparza Zabalegi, Jose Mari. 2012, 57. or.
- ↑
Donostian finkatutako Bidasoaz iparraldeko euskal herritar eta biarnes merkatari familiez gain (
Aragorri
, Larralde, Duistegi, Betbeder), Espainiatik
Inkisizioaren
eta Estatuaren jazarpenetik ihes egindako pertsonaia ugarik Baionan hartzen zuten aterpe (adibidez, Jose Marchena, Miguel Rubin de Celis, Vicente Maria de Santibanez), Bilbo, Donostia, Baiona eta
Bordele
arteko harremanak eta negozioak dinamizatuz. Orduko Baionako auzapezak,
Jean-Pierre Basterretxek
, harreman estuak zituen Hego Euskal Herriko eta Espainiako merkatariekin, Iraultzaren aldeko agertu zen 1790ean, eta oso ongi zekien gaztelaniaz; ikus Aragon Ruano, Alvaro. 2011, 175-185. or.
- ↑
Euskal Herriko enpresaburu eta industrialariak matxinoen alde jarri ziren; Gardoki eta haren kontrabando sarea izan zen ipar-amerikar matxinoak arma eta munizioen hornitzaile nagusietako bat, tartean Caracasko Gipuzkoar Konpainia zela.
1783ko Parisko Itunean
Hamahiru Kolonien independentzia
onartu zen nazioartean eta, 1787an,
Estatu Batuetako konstituzioa
deklaratu zuten, historiako lehen errepublika demokratikoan; euskal herritarrek, bestalde, itsas salerosketa isuri oparoa zuten Ipar Amerikako Hamahiru Koloniekin, kontrabandoz hango arrantzaleen bakailaoa inportatuz, Bilbotik nabarmen (XVII. mende erdialdetik), eta Hondarribia-Lapurditik; ikus Untzi Museoa. 2018, 25-27, 32-37, 43, 53. or.
- ↑
Manuel Godoy
eta
Francisco Zamora
erregearen Nafarroako komisarioaren arteko ezkutuko gutun elkartrukeak (1795ko martxoa-1795ko urria) eta Monceyren gutunek hori uzten dute agerian. Godoyk espainiar armadaburuen jokaerari egozten zizkien, neurri handi batean, porrot militarrak; Francisco Zamorak, berriz, zuzenean hego euskal herritarrei ("vasco-navarros") egozten zien errua, frantsesekin bat egitea leporatuz; adibidez, Iruneko ordezkari bakar bat aipatzen du hiribildu horretan espainiar erregearen zalea: Barreda delako bat.
Canovas del Castillok
, mende bat inguru geroago, kasua aztertzean, bat egin zuen Zamoraren ikuspegiarekin; ikus Rodriguez Garraza, Rodrigo. 1990. 115-118. or.
- ↑
Loiolako Santutegia
hutsik zegoen,
Karlos III.a
erregeak
jesuitak
Espainiatik kanporatu baitzituen
1767an
.
- ↑
De la Cerdak euskal herritarren kontrako iraultzaileen jarrera oldarkorraren aitzakiatzat jotzen du desertzioa; ikus 102. or.
- ↑
Jean-Martin Monduteguyk
, Pinet eta Cavaignacen ordezkariak, koordinatu zituen deportazio lan guztiak, irmo eta gogor jokatuz, horretarako berariaz sortutako Komite Berezian; gainera, Lapurdiko izenak aldatu zituen iraultzaileen taldean parte hartu zuen; ikus Chico Comerona, Cirilo. 2011, 66-67. or.
- ↑
"
Les biens de internes seront donnes a titre de colons partiaires, aux patriotes qui sont restes et aux patriotes de Biriatou, Hendaye, Urrugne et Subernoa
"; ikus De la Cerda, Alexandre. 2016, 87. or.
- ↑
Pierre-Laurent Monestier
haien kideak Baionako
Salbamen Publikoko Komiteak
hartutako neurriak zuritu zituen, eta salatu bertako biztanleak "egoistak, fanatikoak, azpijanera eroriak eta aristokratak" zirela; ikus De la Cerda, Alexandre. 2016, 104. or.
- ↑
Leintz-Gatzaga
,
Elgeta
,
Eskoriatza
,
Aretxabaleta
,
Elgoibar
,
Antzuola
,
Urretxu
,
Itsaso
,
Zumarraga
,
Ezkio
,
Gabiria
,
Arrasate
,
Bergara
,
Segura
,
Zegama
,
Legazpi
,
Ormaiztegi
eta
Onatiko
ordezkariek hartu zuten parte Arrasateko batzar nagusian.
- ↑
Manuel Godoy ministro ahalguztiduna izan zen neurri horien eragilea. Argigarria eta ezaguna da
Francisco Zamora
Nafarroarako errege ordezkariak Godoyrekin Basileako Ituna sinatu berritan izandako gutun trukea, lehenak bigarrenari proposatuz Filipe V.ak Aragoirekin egin zuen bezala Nafarroarekin egiteko:
Bake honen ondotik
, Probintzia hauek gainerako Nazioari elkartuko balitzaizkio, hartatik banantzen dituzten eta Erresumako kide hil bat egiten duten foruen trabarik gabe, berorrek
Cisneros kardinaletik
edo
Filipe V.a
handitik ikusi ez dugun obra handietako bat egingo luke. Garai hauek baliatu behar dira monarkiaren indarra eta funtsak handitzeko. Bilbo eta
Donostiako
aduanak eta
Nafarroako
mugak Erresumako finka onenetakoak izango lirateke. Hiru probintziotako katastro ekarpenak, behetik asko jota ere, berrehun mila eurotik gorakoak izango lirateke nire kalkuluen arabera. / Pentsa daiteke hortik gutxienez zazpi mila gizon atera genitzakeela tropetarako. Badira legezko argumentuak operazio horretarako: "haiek kale egin dute funtsean beren betebeharrei, kostu bat du Monarkiarentzat bere lurraldearen zati bat berreskuratzea". Godoyk honela erantzun zion: "Beste une baketsuago batean, mendean hartuko dugu faltan den bazter hori". Ikus Martinez de Muniain, Emilio V. 1993, 168-169. or.
- ↑
Azken eta azken aurreko ahapaldiak.
- ↑
Ipar euskal herritar asko gerrara beharturik joan zirela nabarmendu nahian, Maisu Juanen eta baigorriar desertore baten arteko solasaldi hau sartu zuen
Juan Antonio Mogelek
Peru Abarka
lanean (1802). Iheslaria izan arren, baigorriarra beldurrez eta gordeka ibili omen zen Hego Euskal Herrian, frantses izateagatik:
? Maisu Juan:
Etzara gerraan ibilli igaro dirian urteetan? Baigorrikuak ots egiten ebeen, ta eukeezan gaistotzat.
? Basco Frances:
Gerla zer dan ez dut jakin. Ihes egin nuen andik, ta ebildu naz Espanako iri euskaldunetan nola ala ezkutuz edo ageriz. Beldur izigarrietan irago nituen asko egun. Maiz bihillatua izandu nintzan pranzes izena gatik. Behein bano gehiagotan egin nuen lo basoan bizkaitarren beldurrez. Pranziara ez nuen joan nai, gerlara eramana izan ez nindin. Zorionez bukatu zan gerla gaizto ura, ez dakit nola biziaz irten nintzan Franzian ta Espanan, Baigorri ta Bizkaian, nor nai ardiak ta haunzak, arkume ta haunztxumeak, onak eta gaiztoak. Baziren Baigorrin ezin bestez, edo indar utsez ta portxaz gerlara zijoazenak. Nai duzu enzun urte txar aietako Baigorritarren kanta sonuekin lagundua? Ona emen.
Gerlara ethorri ginean
Gure bizien perillean,
Gure agintariak pranzes,
Alons, chasseurs, avancez;
Guk euskara eranzutea,
Diabriak eraman bazinzez.
|
Biba Nafarroako
Bolontarioak,
Asanblean dezuiez
Kontrarioak;
Egin zaizue gerla
Biotzez ta gogotik;
Gu ere elduen gera
Zuen ondorendik.
|
Asto bizkarmendi
Mendi famoso,
Espanarra an dago
Beti sendo sendo;
Franzesa joaiten bada
Geldi, eta manso
Koko ezur andiak
Etorriko franko.
|
Otsondoko mendian
Nor bizi, nor bizi.
Ustez Asanblearen;
Joan ziren ihesi,
Mutuia izan eta
Itz bat ez bihurtu
Urdatxuri aldeko
Bihorrak izutu.
|
Eguberri eguna
Eguna bai triste;
Ez genduen guk beintzat
Alakorik uste;
Mezaren enzuteko
Libertade gabe,
Fusilak arturikan
Zentinelan daude.
|
Onla itz egiten zutenak, etziren ez biotz gogorren jabeak. Naiagoko zuten beren etxeetan lanzan ari, ezen ez gerlaan Espanarren odola issurtzen. Nola nai, orain adiskide gera. Nai dezu zuk izan nerekin?
? Maisu Juan:
Bai pozik bere.
- ↑
Hogeita hamar urtetik gora euskaraz argitaratzeko oztopo handiak jasan ondoren,
Pedro Pablo Abarca de Bolea
Madrilgo Errege Gorteko ministroak hala ezarrita; bakarrik
Juan Antonio Ubillosen
Cristau doctrin berri-ecarlea
argitaratu zen aldi horretan; ikus Rodriguez, F. 2014, 64, 75-76. or.
- ↑
Rodriguez, F. 2014, 23-24. or.
- ↑
Agirreazkuenaga, J. 1990, 188. or.
- ↑
De la Cerda, Alexandre. 2016, 43-44
- ↑
a
b
c
d
Goienetxe, Manex.
Frantziako iraultza eta Euskal Herria, kronologiaren harian.
Jakin 51, 1989ko martxoa-apirila, 55-67. orrialdeak, jakin.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-11-9)
.
- ↑
De la Cerda, Alexandre. 2016, 45-46
- ↑
Artola, Miguel (ed.). 2001, 46-47. or.
- ↑
a
b
Aragon Ruano, Alvaro. (2011).
≪La Guerra de la Convencion, la separacion de Guipuzcoa y los comerciantes vasco-franceses y bearneses≫
Pedralbes
(31): 170-175.
ISSN
0211-9587
.
(Noiz kontsultatua: 2018-12-09)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
≪Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-11-11)
.
- ↑
Capdevilla i Subirana, Joan.
Historia del deslinde de la frontera hispano-francesa.
Instituto Geografico Nacional, Ministerio de Fomento, Gobierno de Espana, ub.edu
(Noiz kontsultatua: 2018-11-25)
.
- ↑
(Frantsesez)
Xipirons, Tom.
≪Baigorriko ondarea - Baigorriko Herriko Etxeak≫
www.baigorry.fr
(Noiz kontsultatua: 2022-02-02)
.
- ↑
Chabagno, Albert.
Les Aldudes ou Pays-Quint en Basse-Navarre.
amisvieillenavarre.fr
(Noiz kontsultatua: 2018-11-25)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
i
j
Etcheverry-Ainchart, Jean.
La Vallee de Baigorri sous la Revolution.
Eusko Ikaskuntzaren VIII. Kongresua (8. 1954. Baiona, Uztaritze), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2003, 207-216. orrialdeak,
ISBN 84-8419-932-0
, hedatuz.euskomedia.org
(Noiz kontsultatua: 2018-11-10)
.
- ↑
a
b
c
d
e
Rodriguez Garraza, Rodrigo.
Actitudes politicas en Navarra durante la guerra de la Convencion (1793-1795).
Principe de Viana, ISSN 0032-8472, 51. urtea, 189. zenbakia, 1990, 113-118. orrialdeak, dialnet.unirioja.es
(Noiz kontsultatua: 2018-11-9)
.
- ↑
a
b
c
Guerra contra la Convencion.
Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com
(Noiz kontsultatua: 2018-11-12)
.
- ↑
a
b
c
d
e
Chico Comeron, Cirilo.
Actitudes politicas en Guipuzcoa durante la Guerra de la Convencion (1793-1795).
Universidad Nacional de Educacion a Distancia (Espana). Facultad de Geografia e Historia. e-spacio.uned.es
(Noiz kontsultatua: 2018-11-29)
.
- ↑
a
b
c
Zabala Unzurrunzaga, Jose Antonio.
Guipuzcoa ante la invasion de los convencionales: actitudes divergentes.
Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria, RIEV, ISSN 0212-7016, 34-1 zenbakia, 1989, 51-72. orrialdeak,
http://hedatuz.euskomedia.org+
(Noiz kontsultatua: 2018-11-30)
.
- ↑
Iztueta, Juan Ignazio.
Gipuzkoako probintziaren kondaira.
3. zatia, 21. kapitulua, klasikoak.armiarma.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-12-13)
.
- ↑
a
b
1794 - Guerre d'Espagne. Armee des Pyrenees occidentales.
France Militaire, books.google.es
(Noiz kontsultatua: 2018-11-11)
.
- ↑
Balparda, Gregorio.
Bosquejo historico.
hedatuz.euskomedia.org
(Noiz kontsultatua: 2018-11-26)
.
- ↑
Peronnet, Michel; Jourdan, Jean-Paul.
La Revolution dans le departement des Basses-Pyrenees: 1789-1799.
128. orrialdea, Horvath, gallica.bnf.fr
(Noiz kontsultatua: 2018-11-27)
.
- ↑
Hugo, Abel.
Prise du poste d'Arquinzun.
France militaire: 1792-1837, 291. orrialdea, books.google.es
(Noiz kontsultatua: 2018-11-27)
.
- ↑
a
b
Sanchez, Pedro; Thillaud, P. L..
Hendaye, 1813…mais aussi 1793: Le temps de tous les malheurs.
oroitza-histoire-d-hendaye.fr
(Noiz kontsultatua: 2018-12-6)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
Beaulac.
Memoires sur la derniere guerre entre la France et l'Espagne dans les Pyrenees occidentales.
books.google.es
(Noiz kontsultatua: 2018-12-6)
.
- ↑
Estornes Lasa, Bernardo.
Valle de Roncal - Erronkari (Historia).
Aunamendi Entziklopedia (on line), 2018, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-12-9)
.
- ↑
Lopez de Gereno Sanz, Maria Teresa.
El Monasterio premonstratense de San Salvador de Urdax: Genesis y evolucion Historico-Artistica.
Principe de Viana, 57. urtea, 207. zenbakia, 1996, 19-60. orrialdeak, dialnet.unirioja.es
(Noiz kontsultatua: 2018-11-10)
.
- ↑
Labouche, Capitaine.
Le Chef de brigade Harispe et les chasseurs basques.
Pau, Societe des Sciences, Lettres et Arts, 1893?, memoriadigitalvasca.es
(Noiz kontsultatua: 2018-11-11)
.
- ↑
(Frantsesez)
De la Cerda, Alexandre. (2016).
La Deportation des Basques.
Editions Cairn, 39 or.
ISBN
978-2-35068-355-3
.
.
- ↑
a
b
c
d
Etxegoien (Xamar), Juan Carlos. (2009).
The Country of Basque.
Pamiela, 23 or.
ISBN
978-84-7681-478-9
.
.
- ↑
a
b
c
De la Cerda, Alexandre. 2016, 39-41
- ↑
(Gaztelaniaz)
Torrealdai, Joan Mari. (2009).
El Libro Negro del Euskera.
Ttarttalo, 20-28 or.
ISBN
978-84-8091-395-9
.
.
- ↑
a
b
Watson, C. 2003, 56-57. or.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Torrealdai, Joan Mari. (2009).
El Libro Negro del Euskera.
Ttarttalo, 20 or.
ISBN
978-84-8091-395-9
.
.
- ↑
De la Cerda, Alexandre. 2016, 90-100
- ↑
De la Cerda, Alexandre. 2016, 85-87
- ↑
De la Cerda, Alexandre. 2016, 101. or.
- ↑
De la Cerda, Alexandre. 2016, 107-109. or.
- ↑
De la Cerda, Alexandre. 2016, 108-109. or.
- ↑
Diaz-Trechuelo, Lourdes. (2003).
≪La Real Compania de Filipinas en Guipuzcoa≫
Itsas Memoria
(Donostia) 4: 375-376.
(Noiz kontsultatua: 2018-11-17)
.
- ↑
a
b
c
d
e
Chico Comeron, Cirilo. 2011, 39-48. or.
- ↑
a
b
c
d
(Gaztelaniaz)
≪Mondragon y la Gipuzkoa espanola≫
El Diario Vasco
2009-04-19
(Noiz kontsultatua: 2018-11-21)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La Guerra de la Convencion, la destruccion de Eibar, y el guerrillero "Marruko"≫
Egoibarra.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-02-01)
.
- ↑
Chicon Comeron, Cirilo. (2011).
≪La guerra de la Convencion en Guipuzcoa (1793-1795): danos causados por las tropas francesas≫
Espacio, Tiempo y Forma. Serie IV
24: 180-181.
(Noiz kontsultatua: 2018-11-18)
.
- ↑
a
b
c
Kasper, Michael.
La guerrilla en Gipuzkoa (1808-1835).
Zumalakarregi Museoa, 1992, zumalakarregimuseoa.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-11-12)
.
- ↑
a
b
c
Xamar. (2018).
Etxera bidean.
Pamiela, 50-62 or.
.
- ↑
a
b
Erkoreka, Anton.
Epidemiak Euskal Herrian.
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, oeegunea.eus
(Noiz kontsultatua: 2010-12-14)
.
- ↑
Cendoya Echaniz, Ignacio.
Elgoibar.
Aunamendi Entziklopedia (on line), 2018.
(Noiz kontsultatua: 2018-12-15)
.
- ↑
Carasatorre, Rafael. (2013-07-22).
≪Textos Historicos Navarros: Alsasua, Urdiain: 1820: despoblado de Zangitu y propiedad de su iglesia de Santa Eulalia≫
Textos Historicos Navarros
(Noiz kontsultatua: 2021-05-17)
.
- ↑
Erkoreka, Anton.
Epidemiak Euskal Herrian.
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
.
- ↑
Garcia-Sanz Marcotegui, Angel; Zabalza Cruchaga, Miguel Angel.
Consecuencias demograficas de la Guerra de la Convencion en Navarra. La crisis de mortalidad de 1794-1795.
Principe de Viana, ISSN 0032-8472, 168-170. zenbakiak, 44. urtea, 1983, 63-88. orrialdeak
(Noiz kontsultatua: 2010-11-12)
.
- ↑
Zavala, A. 1989, 118-120. or.
- ↑
Estevez, X.,
Historia de Euskal Herria II. Del hierro al roble.
Txalaparta, Tafalla, 1999. 243-244. orrialdeak.
- ↑
Mogel, Juan Antonio.
Peru Abarka. Dialogo sexto..
klasikoak.armiarma.eus
(Noiz kontsultatua: 2018-12-31)
.
- ↑
von Humboldt, Wilhelm.
Euskaldunen herrian barrena.
Zumalakarregi Museoa, CC BY-SA 3.0, gipuzkoakultura.net
(Noiz kontsultatua: 2010-11-12)
.
- ↑
Watson, C. 2003, 58-59. or.
- ↑
Rodriguez, F. 2014, 64, 72-73. or.
- ↑
Rodriguez, F. 2014, 63, 75. or.
- ↑
Kasper, Michael (1992). 27-30. or.
- ↑
a
b
Rodriguez, F. 2014, 64, 75-78. or.
- Agirreazkuenaga, Joseba. ≪La via armada como metodo de intervencion politica: Analisis del pronunciamiento carlista (1833)≫ in Arrizkuenaga, Joseba
150 Anos del Convenio de Bergara y la Ley del 25 -X - 1939.
3 Vitoria-Gasteiz: Eusko Legebiltzarra / Parlamento Vasco 1990, 177-267 or..
- Esparza Zabalegi, Jose Mari. (2012).
Euskal Herria kartografian eta testigantza historikoetan.
Txalaparta/Berria
ISBN
978-84-936037-9-3
..
- Estevez, Xoxe (1999).
Historia de Euskal Herria II. Del hierro al roble.
Tafalla: Txalaparta.
- Martinez de Muniain, Emilio Valerio. (1993).
La historia de Navarra de 1445 a 1814; Entre la tradicion y la modernidad.
Donostia: Txertoa
ISBN
84-7148-281-9
..
- Rodriguez, Fito (2014).
Gontz garaia (Ipuinak kontatu ezin dituztenei)
. Donostia:Utriusque Vasconiae.
ISBN 978-84-941044-8-0
- Untzi Museoa (2018).
Zoriontasunaren bilaketa / La busqueda de la felicidad
[Erakusketako gidaliburua]. Donostia: Untzi Museoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Orain Kultura.
- Watson, Cameron. (2003).
Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present.
University of Nevada, Center for Basque Studies
ISBN
1-877802-16-6
..
- Etxegoien (Xamar), Juan Carlos. (2009).
The Country of Basque.
Pamiela
ISBN
978-84-7681-478-9
.
.
- Xamar (2018).
Etxera bidean
. Irunea: Pamiela.
ISBN 978-84-9172-063-8