Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau atzerritar estatu batek menperatua duen lurraldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Kolonia (argipena)
≫.
Kolonia
atzerritar
Estatu
baten mendean dagoen herrialdea da.
Hainbat kolonia mota izan dira. Aipagarrienak hauek dira:
Bertako baliabideez jabetu eta
metropoliaren
interesen arabera erabiltzen zituzten. Metropoliko funtzionarioek gobernatzen zituzten, eta haiek, aldi berean, botere guztiak zituen gobernari nagusi baten mende zeuden. Biztanle gehienak indigenak ziren. Kolonia mota usuena izan zen, eta halakoak ziren, adibidez,
Afrika
beltzekoak eta
Ekialde Urrunekoak
.
Baita ere "populatze-koloniak" deituak izan ziren. Boterea
gobernu autonomo
baten esku zegoen, baina haren gainetik
gobernadore
bat zegoen metropoliak hautatua. Kolonizazio mota hori
britainiarren
mende zeuden kolonietan egin zen, batez ere:
Kanadan
,
Australian
,
Zeelanda Berrian
. Herrialde horietan
Europatik
joandako jende askok hartu zuen bizileku berria behin betiko, eta bertako biztanleak baztertuta utzi zituzten erreserbetan.
Bertako gobernua zuten herrialdeetan erabili zen:
Egipton
,
Marokon
,
Tunisian
, eta abarretan. Itxura batean herrialdeko politikaz bertako agintariak arduratzen baziren ere, ez zegoen egiazko
autogobernurik
, metropoliaren babespean baitzegoen kolonia, eta haren ordezkariek hartzen zituzten funtsezko erabakiak.
Alemaniak
Lehen Mundu Gerran
bere koloniak galdu zituenean,
Nazio Batuen Erakundeak
beste herri batzuei eman zien haiek gobernatzeko kargua, eta orduan sortu ziren kolonia mota horiek.
Txinan
eta beste herrialde batzuetan herri
inperialistek
abantaila eta eskubide batzuk lortu zituzten
merkataritzan
, hitzarmen batzuen bitartez. Merkataritza eskubide haietaz baliatuta, hiri eta portu garrantzitsu asko metropoliaren esku geratu ziren.