Wikipedia, Entziklopedia askea
Klaus Berntsen
(
Eskilstrup
,
1844ko
ekainaren 12a
?
Kopenhage
,
1927ko
martxoaren 27a
) daniar politikaria izan zen.
Danimarkako
lehen ministroa izan zen 1910etik 1913ra.
Gaztetatik izan zuen politikarekiko interesa eta Venstre Alderdi Moderatuko kide izan zen.
Folketingeko
kide izan zen 1873tik 1884ra eta 1886tik 1926ra.
Frederiko VIII.a
erregearen lagun pertsonala, Barne ministroa izan zen 1908tik 1909ra, lehen ministroa 1910etik 1913ra eta Defentsa ministroa 1910etik 1913ra eta 1920tik 1922ra.