Klarinetea
zurezko haize instrumentua
da. Izena
italierazko
clarino
-tik datorkio (tronpeta txikia).
Barroko
garaian, instrumentu hori ordezkatzeko hasi ziren erabiltzen, kromatismo maila handiagoa lortzen baitzen honekin.
[1]
Kaina xumez osatutako bokila du eta,
orkestraren
barnean,
zurezko haize instrumentuen
sailean kokatzen da,
txirularen
,
oboearen
,
adarraren
eta
fagotaren
ondoan.
Musika klasikoaren
arlotik kanpo,
jazzean
ere asko erabiltzen da.
Klarinetearen arbasoa da
chalumeau
frantsesa, 7 zulo zituen musika tresna.
XVII. mendean
, Johann Christoph Denner alemaniar klarinete jotzaileak soinu biziagoa lortzeko teknika bat asmatu zuen, nota originala baino hamabiren bat gorago kokatu zuelarik. Horrela hasiko da instrumentua gaur egungo bertsiorantz eboluzionatzen, mekanismoaren arabera, bi klarinete mota ditugularik:
- Boehm sistema, ia Europa osoan, Asian eta Amerikan erabiltzen dena.
- Ohler sistema, Alemania, Austria eta inguruko herrietan erabiltzen dena.
XVIII. mendean,
chalumeau
musika tresnaren aldaketa etorri zen, erregistro desberdinarekin, lehen klarinetea sortu zutelarik. Johann Christoph Denner alemaniarrari esleitu ohi zaio aldaketa hau eta soinu zorrotz eta indartsua eragiten zuen instrumentuari
clarinetto
izena eman zioten (clarino +-etto), tronpeta txikia, alegia.
Lehen klarineteak beheko erregistroetan mugitu ziren eta klarinetejoleek
chalumeaux
tresna erabiltzen jarraitu zuten nota baxuetan, baina klarineteen hobekuntzen aurrean,
chalumeau
erabiltzeari utzi zioten.
Hasierako Denner klarineteak bi giltza zituen eta eskala kromatikoa egiteko gai zen, baina ekoizle berriek giltza gehiago erantsi zizkioten, afinazio hobea eta erregistro zabalxeagoa lortzeko xedea. Mozarten klarinete klasikoak behatzentzako 8 zulo eta 5 giltza zituen.
Berehala txertatu zituzten klarineteak
orkestretan
. Ondorengo modeloek aurrekoek baino soinu samurragoa zuten.
Mozart
maixuari izugarri gustatzen zitzaion giza ahotsaren gertuko ikusten zuen klarinetearen soinua eta instrumentu honentzako pieza ugari idatzi zuen.
Era berean,
jazz
estiloaren garapenean ere zer esan handia izan du, bai hasierako elkarteen eta big banden osaeran, baita klarinetea espresio bide hartu zuten instrumentista handien izaeran ere.
Klarinetea zutik.
Klarinetea,
txirula
,
oboea
edo
fagota
bezala,
zurezko haize instrumentuen
familiakoa da eta
mihi
xumea duen aerofonoa da. Mihi hori
arundo donax
espezieko kanaberaz egina izan ohi da eta gorputza, berriz, zurez egina egon daiteke, (
ebanoa
edo granadiloz tradizionalki), baina baita ebonita izeneko
polimeroz
edo ABS materialez (Akrilonitrilo butadieno estireno; plastiko oso gogorra da hau, golpeentzat egokia).
XIX. mendetik
aurrera, giltza sistemak izandako hobekuntzak musika tresnen artean aparteko lekuan kokatu zuen. Tinbrearen edertasunak, malgua eta sonoritate handiko tresna izateaz gain, bakarlari izateko gaitasuna ere eskaintzen dio, trino eta kromatismoak egitekoan bereziki.
- Ahokadura: Kanabera pieza honetan kokatuko da eta musikalariak hemendik egiten du putz musika sortzeko.
- Barriletea: Ahokadura eta goiko atala lotzen duen elementua da.
- Goiko atala: Ezker eskua kokatuko den lekua eta mekanismoaren zati bat dago bertan.
- Beheko atala: Eskuin eskua kokatuko den lekua eta mekanismoaren zati bat dago bertan.
- Kanpaia: Instrumentuaren beheko muturra da eta funtzio akustikoa du, soinua hemendik aterako delarik.
Klarinetearen tinbrea oso aberatsa da matiz eta gaitasun espresiboan.
Txirula
eta
biolinarekin
batera,
orkestran
aurki daitekeen bizitasun handieneko musika-tresna da; edozein erregistrotan edozein muturreko matiz eragiteko gai da eta honek ahots garrantzitsu batean bilakatzen du, gaitasun hori duen bakarra baita
haize instrumentuen
artean. Instrumentu honek erregistro zabala du: sopranoa 4 oktabatara baino gehiagora irits daiteke eta anpliatutako klarinete baxu modernoak, berriz, 5etik gora egon daitezke.
Zilindro-itxurako gorputzak ematen dio soinu berezia klarineteari, harmoniko bikoitiak ia deuseztatuta geratzen direlarik. Horren ondorioz, musikariak putz egiten duenean, notaren jauzia ez da 8 notakoa geometria konikoa duten
oboe
edo
fagotaren
kasuan bezala, edo, zilindrikoa ez bada ere, hodia zilindro ireki bat duen
txirularen
kasuan bezala. Horren ordez, 12 notako jauzia egiten du klarineteak.
Klarinetearentzako lan eta kontzertu garrantzitsuak idatzi dira eta, hauen artean, garai guztietako balorazio hoberenak jaso dituen
Wolfgang Amadeus Mozarten
klarinete eta orkestrarako kontzertua
dugu.
Trinoa
Glissando.
Mihi malgu, elastiko eta nahikoa gorputz duena erabili beharko dugu ondorengo efektuak lortzeko:
- Trinoak: Goiko trinoak eta behekoak, denak egin ditzake klarineteak, bai matiz indartsu batean eta baita pianoan ere. Mekanismoak dituen giltza eta luzapenek trino horiek egiteko ahalmena ematen diote. Ariketa bereziak egin beharko ditugu trebezia lortu arte.
- Arnasketa jarraia: airearen jario jarraia izateko aukera eskaintzen du eta iraupen luzeko tarteak egin daitezke, arnasa hartzera geratu beharrik gabe. Mingainak airea presionatzen du, sudurretik inspiratzen dugun bitartean, gero, mingaina aurrera eraman eta masailak estutuz.
- Hortz tremoloa
: Hortzak mihian ezarri behar dira, emeki, eta kolpetxoak eman. Ez da oso bat-bateko efektua eta nota motzetan erabili ohi da, gaur egungo musikan batez ere.
- Oihartzun soinuak: Bi instrumentu erabiltzen dira hau lortzeko, batak matiz gogorra eta besteak, berriz, bastidore artean, piano matiza erabiliz erantzuten diolarik. Instrumentuen arteko distantzia honek soinua leunduko du.
- Soinu bikoitzak: Nota bat jo eta bestea, berriz, mentalki abestean datza. Botatzen dugun airearen zati bat mihia dar-darka jarrarazteko erabiltzen da eta, beste zatia
ahots-kordak
bibratzen jartzeko.
- Ekoizpen multifonikoak: Oinarria erregistro altuan dago eta, gero, ezpainak erlaxatu eta presioa jaitsi behar da, beheko notak atera arte.
- Fluter-tonguing, Flatterzunge
edo
Frullati
: Mingainaren bibrazioa da. Gaztelerako ≪r≫ hizkia ahoskatzen dugunean bezala, mingaina okertuz lortzen da. Baita mihia goiko ezpinerantz okertuz eta mingaina goialdean azkar samar mugituz.
- Glissando
: Pixkanaka-pixkanaka altxatu behar da posizio batetik bestera pasatzeko. Goranzkoak ala beheranzkoak izan daitezke.
- Rollender Ton
edo Burrunba soinuak: klarinetearen mihia gogor estutuz lortzen da, honela aldizko soinua eraginez.
- Ezpain vibratoa
: Ezpainek klarinetearen mihian eragindako mugimenduek lortzen dute efektu hau. Soinu hila dugu tonu laurden baten tartean oszilatzen; edozein vibrato mugimenduk ez deusean utziko luke efektu hau.
- Smorzato soinua: soinu leundua esan nahi du eta, ezpain vibratoa balitz bezala, soinua leuntzean datza ahoaren mugimendu txiki batzuen bidez, mugimendu txikiek klarinetearen mihiari eragiten diotelarik
- Piccolo.
- Soprano.
- Basset.
- Altua.
- Baxua.
- Kontraltua.
- Kontrabaxua.
- Sabine Meyer
- Paul Meyer
- Martin Frost
- Karl Leister
- Alessandro Carbonare
- Cristo Barrios
- Phillippe Cuper
- Sharon Kam
- Walter Boeykens
- Anthony Pay
- Eddie Daniels
- Sidney Bechet
- Johnny Dodds
- Benny Goodman
- Buddy di Franco
- Artie Shaw
- Milenko Stefanovi?
- Eddie Daniels
- Josef Horak
- Eric Dolphy
- Louis Sclavis
- Theo Jorgensmann
- Michel Portal
- Harry Sparnaay
- Henri Bok