Klabizenbaloa
(klabezin, klabe, klabizinbalo, zenbalo edo grabizenbalo ere deitua), teklatudun eta hari pultsatudun musika tresna bat da,
harpa
eta
gitarra
bezala.
Ziuraski,
salterio
greziarretik dator (psalterion).
Bere oinarrizko egitura, bat edo bi teklatu dira, hauetan, tekla bakoitza jotzerakoan,
plektro
izeneko
antzar
,
bele
edo
kondor
lumazko
zia batek, martinete edo jauzilari deritzon zurezko egitura batean dagoena, dagokion haria altxatzen duelarik, atximurkatuz. Honek, soinu zehatz edo nota bat sortzen du. Tresnaren soinuaren altuera ez da aldatzen, ez nabaritzeko moduan behintzat, bere teklak leunki edo gogor jota. Soinu altueraren aldaketa bat, soilik erregistroak gehituz edo gainjarriz lortzen da. Lerro melodiko bat apaintzearen arteak, efektu dinamikoak iradokitzea ere ahalbidetzen du.
Klabizenbaloa,
Barroko
garaian oso ezaguna eta erabilia, ahazten joan zen, eta berarentzako idatzitako musikalan gehienak,
pianoforte
berrian interpretatzen hasi ziren gure egungo
pianoaren
aurrekaria. Bere izenak dioen bezala, honek, soinu altuera aldatzea ahalbidetzen du teklak jotzeko erabiltzen den indarra aldatuta.
XIX. mendearen
amaieran eta
XX. mendearen
hasieran, musika tresna hau berreskuratu egin zen, neurri batean,
Wanda Landowska
paino eta klabizenbalojoleari esker, garai modernoetan, musika tresna honen lehen irakaslea izan zena (
Berlinen
) eta ez zituen soilik, tresna honentzako idatzitako antzinako lanak interpretatu, baizik eta lan berriak ere enkargatu zizkiela egile ezberdinei, horien artean,
Manuel de Falla
andaluziarrari.
Landowskak, sekula ez zuen interesik jarri antzinako klabizenbaloen soinuan, baizik eta klabizenbalo modernoen eraikuntza bultzatu zuela, pianoren eraikuntzatik etorritako egiturekin.
Antzinako musika tresnen zaharberritze eta kopia eraikitzeen aurrerakada bikainekin (Frank Hubbarden kasuan bezala) duela berrogei urte baino gehiagotik, klabizenbalo historikoaganako interesa berpiztu da. Bere soinuaren argitasunak eta harmonikoetan duen aberastasun bikainak, musika polifonikoa interpretatzeko ordezkaezin bihurtzen dute.
Klabizenbaloak, aldaera txikiagoak ere baditu,
espineta
eta
birjinala
kasu,
klabikordioarekin
nahastu behar ez direnak.
Klabizenbaloak, paper garrantzitsu bat izan du Europako musika akademikoan
XVI. mendetik
XVIII. menderarte
, eta, ondoren,
XX. mendean
, bakarlari edo laguntzaile bezala, bere urrezko aroa
Barrokoan
izan zuelarik, ondoren,
Erromantizismo
garaian ahaztua izateko eta XX. mendean berriz indarrez agertzeko.
Girolamo Frescobaldi
bezalako konposatzaile italiarren,
Johann Jakob Froberger
eta
Johann Sebastian Bach
bezalako alemaniarren,
Francois Couperin
eta
Jean-Philippe Rameau
bezalako frantziarren eta
Domenico Scarlattiren
ekarpenek, azken honek, teklatuarentzako bere lanaren zatirik handiena
Espainian
sortu zuelarik, eskola propio bat sortuz, bere jarraitzaileen artean
Antonio Soler
eta
Sebastian Albero
bezalako egileak daudelarik, musika tresna honentzako errepertorio klasiko bat sortu zuten
XVII.
eta XVIII. mendeetan.