한국   대만   중국   일본 
Kixon - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Kixon

Koordenatuak : 32°49′N 35°02′E  /  32.82°N 35.03°E  / 32.82; 35.03
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kixon
Datu orokorrak
Mota ibai
Luzera 70 km
Geografia
Map
Koordenatuak 32°49′N 35°02′E  /  32.82°N 35.03°E  / 32.82; 35.03
Estatu burujabe   Israel
Israelen banaketa administratiboa Haifa barrutia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 1.100 km²
Bokalea
()
Haifako badia

Kixon ( hebreeraz : ??? ??????‎ Nachal HaKishon ; arabieraz : ??? ??????‎ Nahr el-Mokatta , [1] edo Mukutta' , [2] ? euskaraz : ≪sarraskiaren ibaia≫ ; izen alternatiboa, ??????? al-Qisun ) Israelgo ibaia da, Haifako badian bere bokalea duena. 70 kilometroko luzera du, ur-laster iraunkor batekin. Iturririk urrunena Gilboa mendietan dago, eta mendebalde-ipar-mendebalderantz doa Jezreelgo haranean zehar, Haifako badian itsasoratzen dena, Mediterraneo itsasoan. Bere drainatze-arroak 1.100 kilometro koadro ditu, eta Jezreelgo haranaren eta mendebaldeko Galilearen zati handi bat eta Karmel mendiaren zati batzuk hartzen ditu. Bere ibilguaren azken zatia zeharo kutsatuta dago. [3]

Bi aldiz aipatzen dute Biblian:

  • 1 Erg 18:40 : Eliasen aginduz Baalen profetak Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien tokia zela dio;
  • Epa 5:21 : Kixon errekan kanaandar armada bainatu zen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Henderson, Archibald. (1884). Palestine. Its Historical Geography, with topographical index and maps. Edinburgh: T&T Clark, 205 or. .
  2. Map of Western Palestine. Londres: Palestine Exploration Fund, 5 or. .
  3. (Hebreeraz) ≪???? ???? ??? ???? ????? ?? ??????≫ Yedioth Ahronoth 2003-7-14 .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Geografia
Israel
Artikulu hau Israelgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .