Kishiwada
(
japonieraz
:
岸和田市
,
Kishiwada-shi
?
)
Japoniako
Honshuko
uhartearen mendebaldean dagoen hiria da,
Osaka prefeturan
,
Osaka
hiriaren hegoaldean. 2010eko erroldaren arabera 199.422 biztanle ditu.
Tradizioak dioenez Nanbukucho Aroan, XIV mendean, Takaie Wada generala bertara bidali zuten majistratua izan zedin.
Kishi-no-Wadadono
izena eman zioten eta honen aldaera litzateke Kihiwada.
Kishiwada-kojo-ato
izeneko gaztelu bat egon omen zen, oraingo gaztelua Hidemasa Koidek eraiki zuen 1597an eta 1640an Okabe familiak eskuratu zuen.
1703an Danjiri Matsuri jaialdia hasi zen ospatzen eta Japonian Danjiri Matsuri guztien artean garrantzitsuena da.
Kishiwada-shi hiria 1922an eratu zen.
Danjiri Matsuri jaialdiak ezagutarazi du Kishiwada hiria. Bi ekitaldi izaten ditu urtero, irailean ezagunena eta beste bat urrian.