Wikipedia, Entziklopedia askea
Kielgo matxinada
,
alemanez
:
Kieler Matrosenaufstand
,
1918ko
azaroaren 3an
, jada
Lehen Mundu Gerraren
amaieraldera,
Alemaniako
Kiel
portuan ainguratua zegoen
Alemaniako Itsas Armada Inperialaren
itsasgizonek burutu zuten
matxinada
bat izan zen.
Jada, data hauetarako
Alemaniar Inperioa
Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontea mantendu eta
britainiar
eta
frantziaren
erasoei aurre egiteko zailtasun handiak izan eta egoera larrian zegoenez, alemaniar gizartean ezinegona eta goi kargu militarren aurkako joera handia piztu zen, gerra latz hark jada hildako eta zauritu kopuru erraldoiak eragin baizituen. Gainera, britainiar eta frantziarrei
estatubatuarrak
batu zitzaizkien. Alemaniar gizarteko sektore askotan gerrar amaitutzat eman eta bakea sinatzeko joera sortu zen. Bestalde,
Paul von Hindenburg
eta
Erich Ludendorff
goi kargu militarrek jada alemaniar gudarosteak aliatuen gudarosteen erasoei aurre egiteko ezintasuna zuela onartu zuten,
urriaren 5erako
Gilen II.a Alemaniakoak
gobernuaren aldaketa onartu eta
Max von Baden
printzea aliatuekin bake akordio bat lor zezan kantziler izendatu zuen.
Hortaz,
Reinhard Scheer
itsas armadako goi karguak lur lehorrean alemaniarren ezintasuna orekatu edo gutxienez bake akordioa sinatzeko baldintzak hobetuko lituzkeen azken uneko itsas ekintza bat burutzea erabaki zuen.
Garai honetarako, jada alemaniar itsas base militarretako marinel askoren artean
sozialismoa
eta
anarkismoaren
hazia ereina zegoen eta
1917ko Errusiako Iraultza
eredutzat zuten. Hortaz, heuren iritziz goi-kargu militarren ohorea gordetzeko besterik balio ez zuen eraso suizida baten partehartzeko aurkakotasuna azaldu zuten.
Urriaren 29an
, eraso aginduaren zain zeuden alemaniar itsasontzietan matxinada piztu zen, berehala portuetan ainguratuta zeuden beste hainbat otsasontzietara zabalduz.