|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Khazariar
[1]
(
gokturkeraz
:
,
h?'z??
,
grezieraz
:
Χ?ζαροι
,
hebreeraz
:
??????
,
Kuzarim
,
turkieraz
:
Hazarlar
,
tatareraz
:
Xazarlar
,
arabieraz
:
????
,
khazar
,
errusieraz
:
Хазары
,
persieraz
:
????
,
latinez
:
Gazari/Cosri/Gasani
)
herri turkiar
erdi-nomada bat izan zen,
Khazaria
inperioa sortu zuten
VII.
eta
X. mendeen
artean, estepako mendebaldeko herrialderik boteretsuena. Bertan kokatzen ziren
Asia
,
Europa
eta
Ekialde Hurbilaren
arteko komertzio arteria garrantzitsuak, batez ere
Zetaren Bidearen
baitan. Hiru mendez Volga-Don estepetatik
Krimeako penintsulara
eta
Kaukasoko
iparralderaino hedatzen ziren lurrak kontrolpean izan zituzten.
Khazaria babesa izan zen
Bizantziar inperioa
eta iparraldean zeuden nomaden eta
Omeiatar Kalifa-herriaren
artean. Bizantziar inperioaren babesa izan zen
Sasandar Inperioaren
aurka, baina aliantza hau
900
. urtearen inguruan hautsi zen, Bizantziok
alanoek
Khazaria eraso zezaten bultzatu ostean,
Krimeako penintsula
eta
Kaukasian
boterea gal zezaten. Era berean Bizantziok Rusekin aliantza egin nahi izan zuen, Khazariaren boterea txikitzeko iparraldean,
kristautasuna
indartuz.
965tik
969ra
Kieveko Rusean
agintzen zuen
Sviatoslav I.a Kievekoak
Atil
hiriburua konkistatu zuen eta Khazaria deuseztatu zuen.
VIII. mendetik aurrera khazariar monarkia eta aristokrazia
judaismora
lotu zen;
[2]
[3]
dirudienez biztanleriaren konfesioak oso anitzak ziren,
paganoak
,
musulmanak
,
kristauak
eta
juduak
batera bizi zirelarik.
[4]
Teoria batek dio judu
askenaziak
khazariar diasporatik sortu zirela, baina aditu gehienek eszeptizismoz edo tentuz hartzen dute teoria hau.
[5]
[6]
Batzuetan
antisemitismoarekin
[7]
[8]
lotua izan da.
Khazariarren jatorria ez da ziurra. Judu bilakatu ostean euren jatorri mitikoa
Kozarren
leinuan jartzen zuten,
Togarmesen
semea. Hau
Biblian
Jafeten
biloba gisa agertzen da. Hala ere ez da oso probablea jatorri bibliko hau aipatzea judu bilakatu aurretik.
Historialari batzuk saiatu dira euren jatorria
Israelgo leinu galduekin
lotzen, baina gaur egun beste teoria batzuk erabiltzen dira euren jatorria azaltzeko. Batzuen ustez
turkiarrak
dira, mendebaldetik etorriak.
SESBeko
historialarientzat
Ipar Kaukasoko
jatorrizko herri bat zen. D. M. Dunlopentzat
uigurrekin
loturik zeuden,
Txinako
iturriek
K'o-sa
deitzen zuten leinua, hain zuzen ere.
[9]
Baina hizkuntza
hunoekin
lotuta dago, eta lehenbiziko
bulgariarrek
hitz egiten zutenaren antza duela diote hizkuntzalariek. Herri turkikoak ez dira izan etnikoki homogeneoak eta, beraz, baliteke ideia guzti hauek bateragarriak izatea. Baliteke ere khazariarrak jatorri etniko ezberdinetako leinuek osatzea, estepako herriek konkistatuak barnebiltzen zituztelako maiz.
- ↑
Euskaltzaindia
. (2015-1-30).
174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak.
, 3 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
Brook, Kevin Alan. (2018).
The Jews of Khazaria.
(3. argitaraldia) Rowman & Littlefield Publishers, 47, 84?91, 99?106 or.
ISBN
978-1-5381-0342-5
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Shapira, Dan. (2008). ≪Jews in Khazaria≫ in Ehrlich, M. Avrum
Encyclopedia of the Jewish Diaspora: Origins, Experiences, and Culture.
3 ABC-CLIO, 1097?1104 or.
ISBN
978-1851098736
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Brook, Kevin Alan. (2018).
The Jews of Khazaria.
(3. argitaraldia) Rowman & Littlefield Publishers, 20?21, 23, 30?31, 39?41 or.
ISBN
978-1-5381-0342-5
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Lamb, Christopher; Bryant, M. Darroll. (1999).
Religious Conversion: Contemporary Practices and Controversies.
A&C Black
ISBN
978-0-8264-3713-6
.
(Noiz kontsultatua: 2024-02-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Wexler, Paul. (2002).
Two-tiered Relexification in Yiddish: Jews, Sorbs, Khazars, and the Kiev-Polessian Dialect.
Walter de Gruyter
ISBN
978-3-11-017258-4
.
(Noiz kontsultatua: 2024-02-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Davies, Alan. (1992-10-22).
Antisemitism in Canada: History and Interpretation.
Wilfrid Laurier Univ. Press
ISBN
978-0-88920-216-0
.
(Noiz kontsultatua: 2024-02-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Barkun, Michael. (1997).
Religion and the racist right : the origins of the Christian Identity movement.
Chapel Hill : University of North Carolina Press
ISBN
978-1-4696-1111-2
.
(Noiz kontsultatua: 2024-02-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Dunlop, D.M.. (1967).
The History of the Jewish Khazars.
Schocken, 34?40 or.
.