Wikipedia, Entziklopedia askea
Kew Errege Lorategi Botanikoak
(
ingelesez
:
Royal Botanic Gardens, Kew
), edo sarri
Kew lorategiak
(
Kew Gardens
)
Londres
hego-mendebaldean dagoen lorategi botaniko handia da,
Richmond upon Thames
udalerriko
Kew
eremuan dagoena. 120 hektarea da azaleraz, eta berotegiak ere baditu. 700 langile inguruk dihardute Lorategia zaintzen.
Tewkesburyko Lord kapilauak egin zuen hasierako lorategi exotikoa.
Augusta printzesak
,
Galesko printzearen
alarguna, lorategia handitu eta aberastu egin zuen: arkitektoen laguntzaz, hainbat eraikin jaso zituzten, 1761eko pagoda, besteak beste.
Jurgi III.a Erresuma Batukoa
erregeak lorategia gehiago handitu eta aberastu zuen,
Kew jauregia
eraikiz, besteak beste.
1820. urtetik aurrera lorategi botaniko nazionala izaera eman zioten. Handik aurrera Lorategia gehiago hazi, apaindu eta bete zen: lur azaleraz, pasealekuz,
arboretum
a, eta abar.
2003. urtean
UNESCOk
Gizateriaren Ondare
izendatu zuen.
Ikerketa botanikoan gune garrantzitsua da Keweko Lorategia; gainera, lorazain profesionalentzat ikasteko leku egokia da, eta bisitariak hartzeko ere erakargarria da. Hainbat berotegi daude, herbarioa eta liburutegia.
Besteak beste, munduko hazi-ekoizle handienetarikoa da Lorategia. Nazioarteko harremanak ditu beste entitate handi batzuekin, hala nola
Harvard Unibertsitatearekin
, Australiako Herbario Nazionalarekin, eta abar.