Wikipedia, Entziklopedia askea
Kenneth I.a Eskoziakoa
edo
Kenneth MacAlpin
(
Eskoziako gaeleraz
:
Coinneach mac Ailpein
), (
810
inguru,
Eskozia
–
858ko
otsailaren 13a
, Cinnbelachoir,
Eskozia
),
Piktoen
erregea eta
Eskoziako Erresumako
lehen
erregea
izan zen. Hil ondoren
An Ferbasach
(Konkistatzailea) ezizena eman zitzaion.
Kenneth MacAlpin-en jatorria ezezaguna da eta aurreko errege piktoekiko zeukan lotura ere bai. Piktoa beharrean gaeldarra zela ere ez da baztertzen. Bere erregealdiaren hasiera 841 eta 843 artean jartzen bada ere ziurrenik 848 arte ez zituen boterea eskuratu nahian zebiltzan gainerakoak bazterrean utzi.
Albako (Eskoziako) erregeen kronikek diote sei aldiz inbaditu zuela
Saxonia
eta
bikingoak
piktoen lurraldetik kanporatu zituela. Norvegiarrek orduan kanpoaldeko uharteetan bilatu zuten babesa,
Shetlandetan
,
Orkadetan
eta
Man uhartean
besteak beste.
Irlanda
eta Eskoziaren arteko loturak ere nabarmen ahuldu ziren eta
Ingalaterrarekikoak
hautsi. Horretarako Eskoziako piktoen eta gaeldarren artean estatu bateratu sendoa eratu zuen eta horregatik kontsideratzen da Eskoziako lehen erregea.
Kenneth tumore baten eraginez hil zen 858ko otsailaren 13an Cinnbelachoir jauregian, gaur egungo
Scone jauregiaren
inguruan. Kennethek bi seme utzi zituen
Konstantino I.a
eta
Aedh
, gerora errege izango zirenak, bai eta gutxienez bi alaba ere. Dena dela Kenneth I.aren ondorengoa
Donald I.a
anaia izan zen.