한국   대만   중국   일본 
Kennedy zentro espaziala - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Kennedy zentro espaziala

Koordenatuak : 28°35′07″N 80°39′03″W  /  28.58528°N 80.65083°W  / 28.58528; -80.65083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kennedy zentro espaziala
Eastern Range
Kokapena
Estatu burujabe   Ameriketako Estatu Batuak
Estatua   Florida
County of Florida Brevard konderria (Florida)
Kokapen fisikoa Merritt Island (en) Itzuli
Koordenatuak 28°35′07″N 80°39′03″W  /  28.58528°N 80.65083°W  / 28.58528; -80.65083
Map
Altitudea 3 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera 1959ko uztailaren 1a
Kudeatzailea NASA NASA
Izenaren jatorria John Fitzgerald Kennedy
Webgune ofiziala

John F. Kennedy zentro espaziala ( ingelesez : John F. Kennedy Space Center edo KSC ) NASAren instalazio-multzo bat da, espazio-ontziak espazioratzeko erabilia. Estatu Batuetako Florida estatuko Canaveral lurmuturrean dago. Estatu Batuetako John F. Kennedy lehendakari ohiaren omenez eman zitzaion izena.

Zentroa 55 km luze eta 10 km zabal da; guztira, 567 km²-ko azalera du, eta 15.000 pertsonak lan egin dute bertan. Bisitarientzako gune bat du, eta Floridako gune turistiko garrantzitsuenetariko bat da.

John F. Kennedy zentro espazialak jaurtitze-gune bat baino ez du hartzen (39 jaurtitze-konplexua). Gainerako jaurtiketak Canaveral lurmuturrean egiten dira, AEBko aire-armadak zuzenduta. Eraikitze-lanak 1965ean amaitu zituzten. [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Senate≫ Congressional Record : 17598. 2004-9-8 .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .