Wikipedia, Entziklopedia askea
Kayak
arraun-ontzi estu arina da.
Brankatik
popara
estalia da, eta pala biko
arrauna
erabiltzen duen arraunlariak gerritik behera estalkiaren barnean izan ohi du gorputza.
Groenlandiako
eta
Alaskako
eskimalek
ehizarako eta arrantzarako erabili izan dute ontzi hori harik eta
XX. mendean
haren lekua ontzi motordunek hartu duten arte.
Kayaka kirol-ontzi bihurtu zen Europan
XIX. mendearen
amaieran, eta
1936tik
aurrera
kayak-estropadak
olinpiar jokoetan
sartu ziren. Estropada luzeetan eta ur lasterretan ere erabili ohi dira.