- Artikulu hau eskualdeari buruzkoa da; ehuna gaitzat duena beste hau da: ≪
Kaxmir (ehuna)
≫
Kaxmir
[1]
(
kaxmireraz
: ?????, ??????,
hindiz
:
??????
urduz
:
?????
)
Indiar azpikontentearen
iparraldeko atala da.
XIX. mendera
arte,
Kaxmir
izenarekin
Himalaia Handiak
eta
Pir Panjal Mendilerroaren
artean zegoen
Kaxmirreko Harana
izendatzen zen. Gaur egun esanahia zabaldu da, eta izen honekin ezagutzen dira
Indiak
kudeatzen dituen
Jammu eta Kaxmir
zein
Ladakh
lurraldeak,
Pakistanek
kudeatzen dituen
Azad Kaxmir
eta
Gilgit-Baltistan
eta
Txinako Herri Errepublikak
kudeatzen dituen
Aksai Chin
eta
Trans-Karakorum Eremua
[2]
[3]
[4]
.
1820an
Sikh Inperioak
,
Ranjit Singhen
gidaritzapean, Kaxmir anexionatu zuen. 1846an
Lehen Anglo-Sikh Gerran
sikhak garaituak izan ziren, eta
Britainiar Inperioak
lurraldea erosi zuenean
Amritsarreko Itunaren
ondorioz, Jammuko raja,
Gulab Singh
Kaxmirreko agintari berria bilakatu zen. Bere ondorengoen agintea, Britainiar Koroaren babespean
[5]
,
Indiaren partizioa
1947an eman zen arte jarraitu zuen. Une horretan
Britainiar Rajaren
barneko printzerri hau disputatutako lurralde bilakatu zen, gaur egungo egoeraraino iristeko: India, Pakistan eta Txinaren agindupean egotea
[6]
[7]
.
Mendi
kate garaiez dago osatua, ipar-mendebaletik hego-ekialderako norabidean (gailur handiena
Nanga Parbat
, 8.114 m); horien artean ibar sakonak daude, antzina printzerri burujabeak zirenak.
Alpeetakoa da ipar-ekialdean eta tropikoz behekoa hego-ekialdean.
Ibarrak
oso emankorrak dira, eta
fruituak
,
artoa
,
arroza
eta
tabakoa
lantzen dira. Ardi aziendak ere badu garrantzirik.
Industria
ez da asko garatu; zeta eta lana lantzen duten familiako lantegiak dira gehienak. Mea baliabideak ugariak badira ere,
ikatz
eta
bauxita
hobi batzuk baino ez dira ustiatzen.
Musulmanak
ez ziren Kaxmirra heldu, mendien muga zela eta. Dinastia
hinduen
mende egon zen,
1338an
azken erreginak,
Kota Devik
, bere burua hil eta erreinua sultan herri musulman bihurtu zen arte.
1739an
Afganistango erreinuaren mende geratu zen, eta
1819an
Ranjit Singh sikhen
marajak
hartu zuen aginpidea.
1846an
Britainia Handiaren
mende geratu zen;
Gulab Singh
,
Ranjit Singhen
funtzionario zena, izendatu zuten
maharaja
berria. Hark,
Tibeten
mendeko zen
Ladaj
herrialdea beretuz, lurraldea zabaldu zuen. 1938an
Mohammed Abdullah
-k, Kaxmirreko mugimendu independentistaren sortzaileak, Kaxmirreko Islamiar Konferentzia mugimendua sortu zuen.
1948an
, britainiarrak alde egin ondoren,
Pakistanek
eta
Indiako
Batasunak berentzat eskatu zuten Kaxmir, eta horrek bi lurraldeen arteko gerra piztu zuen
Nazio Batuen Erakundeak
bitartekari lanak egin ondoren, behin behineko bi partetan banatu zuten Kaxmir, erreferendum baten zain. NBE-etako erabakien kontra ordea Indiak bere osteek hartutako lurraldea beretu zuen (
1957
); erantzun gisa
Txinako Herri Errepublikak
Aksai Chin
ordokia hartu zuen eta muga itun bat izenpetu zuen Pakistanekin (
1963
).
1965ean
Indiaren
eta
Pakistanen
arteko bigarren gerra piztu zen, baina mugak ez ziren aldatu.
1971n
berriz ere istiluak hasi ziren, eta bake hitzarmenaren araberako muga zaharraren ordez beste bat jarri zuten, su-etenaren ondoriozkoa, urte bereko abenduan.
2014ko
abenduaren 20an
, Kaxmirren hauteskundeak amaitu ziren oso parte hartze handiarekin
[8]
.
2015eko
urtarrilaren 3an
, lau hildako egon ziren Indiaren eta Pakistanen arteko borroketan
[9]
.
- ↑
Euskaltzaindia
. (2012-06-29).
171. araua: Asiako toponimia.
(Noiz kontsultatua: 2013-02-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Kashmir | History, People, Conflict, Map, & Facts | Britannica≫
www.britannica.com
(Noiz kontsultatua: 2022-09-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Kashmir territories profile≫
BBC News
2019-08-06
(Noiz kontsultatua: 2022-09-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Kashmir profile - Timeline≫
BBC News
2019-08-06
(Noiz kontsultatua: 2022-09-02)
.
- ↑
Ganguly, Sumit. (2005).
Fearful symmetry : India-Pakistan crises in the shadow of nuclear weapons.
ISBN
978-0-295-80119-3
.
PMC
928627136
.
(Noiz kontsultatua: 2022-09-02)
.
- ↑
Encyclopedia Americana..
(International ed. argitaraldia) Scholastic Library Pub ⓒ2006-
ISBN
0-7172-0139-2
.
PMC
60798441
.
(Noiz kontsultatua: 2022-09-02)
.
- ↑
Osma?czyk, Edmund Jan. (2003).
Encyclopedia of the United Nations and international agreements.
(3rd ed. argitaraldia) Routledge
ISBN
0-415-93920-8
.
PMC
50164558
.
(Noiz kontsultatua: 2022-09-02)
.
- ↑
≪Amaitu dira hauteskundeak Kaxmirren; oso parte hartze handia izan da≫
,
Berria
, 2014-12-21
- ↑
≪Lau hildako Indiaren eta Pakistanen arteko borroketan, Kaxmirren≫
,
Berria
, 2015-01-04