Katana
(
kun'yomi
japoniar 刀
kanjiaren
irakurketa) jatorri
japoniarreko
ezpata
mota bat da. Aho bakarreko eta punta zorrotzeko
sable
kurbatua da; zehazki,
samuraiek
erabili izan zutena. Metro bat luze izan ohi dira, eta kilo bat inguruko pisua dute.
Japoniako ≪katana≫ren jatorria, gutxi gorabehera K.o. 700. urteko
ezpata
batzuetan dago, zuzenak eta
sorbatz
edo aho bakarrekoak ziren. “
Chokut?
” deitzen zitzaien, eta 30 eta 90 cm arteko neurriak izan zitzaketen. Garai hartan
armek
zuten erritu-balio garrantzitsuaren erakusgarri ziren: segur aski nobleen edo
tribuko
pertsona garrantzitsuen hilobi-arreoetakoak zirenak. Aldi berean, kultura txinatarraren eragina nabarmena da ezpata japoniarraren eboluzio-prozesuan. Adibide garbi gisa, txinatar
jian
(劍 'aho bikoitzeko ezpata') eta dao (刀 'aho bakar bateko ezpata') terminoak ? eta 刀
kanji
japoniarren aurrekari semantiko eta
fonetiko
gisa erabiltzen dira. Hortik sortzen da ≪katana≫ hitza, ezpata japoniarraren eredu estandarraren adierazpen gisa. Aldi berean,
Korea
eta
Txinako
kulturen eragina nabaritzen hasi zen, aho bakarreko ezpaten apaingarrietan.
Ondoren,
budismoa
uharteetan erlijio-forma gisa hedatu zen, aldaketa garrantzitsu bat gertatu ondoren. Bi ahoko ezpatak sortu ziren, elementu apaingarriekin errematatuta, eta kirtenetan dekorazio handia nabarmentzen zen. Hori ohiko ezpata bihurtu zen, eta itxurazkoa eta ez oso ergonomikoa zenari buruzko
eztabaida
sortu zen.
Handik gutxira, Japoniako estilo nahastezineko sablea agertu zen,
inperioak
behar adinako egonkortasuna lortu zuenean. Une hartan, sableak garrantzi handia hartu zuen gerrako arma gisa, maisuak benetako teknika garatzen hasteko lain. Testuinguru horretan, Amakuni ezpatagileari egozten zaio katanaren asmakuntza, oso garrantzitsua izango zena garaiko armagintzan.
Kakamura aroko
istilu militarren aldi gogorraren ondoren, gaur egun ezagutzen ditugun katanak sortu ziren. Katanen produkzioan aurrerapen handiak izan ziren garai honetan,
Gotoba
enperadorearen ekimenari esker. Arte horretan, familia jakin batzuk eta ≪hiru fabrikatzaile maisu≫ deritzenak nabarmenduko dituzte: Masamune, Yoshihiro eta Yoshimitsu.
Une horretatik aurrera, Japoniako sable estandarraren adibide gisa finkatuta dagoen katanak forjatu eta tenplatzeko teknikak hobetzeko prozesua izango zuen. Maisu errementariek espezializazio handia zutelako gertatu zen hori, kalitate bikaineko orriak ekoizten zituztelako. XIV. mendetik aurrera, gerra zibilek sorturiko etengabeko gatazka giroak errementariaren teknika pixkanaka hondatzera eragin zuen: produkzioa handitzea eskatzen hasi ziren, kalitatearen kaltean. Xaflen luzera aldatu egin zen, eta, gutxi balitz, egoitza inperiala (Kyototik
Kamakurara
) lekuz aldatzeak ezpata-tradizio sekularraren bukaera ekarri zuen.
Sekigaharako guduari
esker, denboraldi lasaiago bat sortu zen, militarki hitz eginez. Barne tentsioek, hala ere, katanen artearen galbidea ekarri zuten. Adituek "Sable hasiberrien etapa" deitzen diote, eta orria tenplatzeko sistema bitxi bat erabiltzen zuten. Horren emaitza orri distiratsuagoa da, baina kalitate apalagokoa. Horrek adierazten du sablea jadanik bildumagileen uniformeen osagarri edo erakustokietan kokatzeko zela, eta ez, antzina bezala, borroka-eremurako.
XIX. mendean, Inperioko Ediktu bat onartu zen. Horren ondorioz, gudari guztiei ezpatak erabiltzea debekatu zitzaien, eta haien erabilera segurtasun-indarretara eta militarretara mugatzen zen. Horrek heriotza-kolpea zekarren ezpata-fabrikazioko industria jadanik kaltetuari. Murrizketa horien gorabeherengatik, Japoniako “katana” herrialdearen ikur garratzitsua da oraindik ere japoniar guztientzat. Gaur egun gehien saltzen den
katana
mota ≪Oda Nobunaga≫ da, eredu horren sortzaile
Daimyo da.
Bere orriaren ezaugarriengatik, kurbatua denez eta aho bakarra daukanez,
katana
sabletzat
hartzen da. Hala, bere helburu nagusia moztea da, eta ez kolpea ematea. Daukan kurbadura bakarra, ez da hasieratik erremintariak arma horrela sortzen duelako; aitzitik, altzairuak gatz bereziak dituen uretan hoztean gertatzen diren aldaketengatik gertatzen da. Hau da, gogortze-prozesuan altzairuzko orria
buztinez
eta ikatz-hautsez estaltzen da. Forjaketatik orria ateratzean, altzairu hori 800 gradu Celsiusko tenperaturan ateratzen da, baina hoztean, kurbatu egiten da.
Katana
, batez ere, ebakitzeko erabiltzen zen, eta larritasun handiko zauriak egiteko gaitasuna zuen, ≪eskuko gillotina≫ deitzen zen. Biraketa-mugimendu axial baten bidez ateratzen zen zorrotik zen, ahoa gorantz eramanez, eta esku batekin edo birekin erabiltzen zen (azken hori da metodo tradizionala).
Japoniako sablea erabiltzeko artea, gaur egun ia zaharkituta geratu den arren. Bere jatorrizko asmoaren arabera,
kenjutsu
(sableko tekniken multzoa da) errituak, teknikak eta taktikak sortu eta eragin handia izan zituen. Hainbat
gendai bud?k
, borroka-arte tradizionaletatik,
aikido
,
karate
,
kendo
edo
ninjitsutik
etortzen dira. Hainbat eskola samurai klasikotatik datozen teknika asko gaur egun ere erabiltzen dira, batez ere ninjutsuko borroka-arte tradizionaletan eta aikidoan. Bitartean, haren erabileraren funtsa
iaidoaren
artean (antzinan
iai jutsu
) zen.
- Ha
: sorbatza edo ahoa
- Habaki:
orriaren hasierako bilgarria, eskutokitik hurbil. Pieza apaingarria izateaz gain, ezpatari egonkortasuna ematen dio eta talkaren zati bat xurgatzen du, eskuak jasan ez dezan.
- Hamon:
Tenplearen lerro diferentziala. Adibidez,
notare
estiloan izurtua izaten da.
- Hasaki
: Orriaren zabalera
kissaki
aren hasieran.
- Hi
: Orriaren luzetarako ildoa, pieza arintzeko erabilia. Beste funtzio bat kolpeen tentsioa xurgatu eta banatzea da, orria hondatu edo bihurritu ez dadin.
- Fuchi
:
tsuka
ren behealdeko eraztuna.
- Iori-mune
: beheragunerik gabeko orriaren nerbio mota.
- Kashira
: Heldulekuaren amaieran dagoen ezpata-sagarra. Zulo batzuk ditu (
shitodome
) alde banatan, non
Tsukaito
a lotzen baita heldulekuaren txirikorda edo
Tsuka-maki
amaitzen denean. Hau
fuchi
arekin bat dator eta elementuen osotasuna
fuchigashira
izendatzen da
- Kissaki:
ezpataren punta edo muturra.
- Mei
: Armaginaren sinadura, normalean
nakago
an ageri dena.
- Mekugi
:
tsuka
(eskutokia)
nakagora
(ziria) jotzen zuten larakoak banbuzko egurrezkoak izaten ziren.
- Mekug-ana
: larakoentzako zuloak.
- Menuki
: eskutokiaren alboetako aplikazio metaliko apaingarriak. Ezpatari irmo eusteko funtzioa ere betetzen dute
- Moto-baba
: orriaren zabalera.
- Moto-kasane
: orriaren lodiera
habaki
an.
- Mune
: sorbatzaren aurkako aldea.
- Nagasa
: sorbatzaren luzera.
- Nakago
: ziria, heldulekuan sartzen den orriaren zatia.
- Nike
: nerbioa beheratzea.
- Sageo:
Kurigata
ren bidez
saia
ra lotuta dagoen soka edo lokarria. Bere erabilera ugarien artean
uwagi
ak edo gerlariaren mahukak bildu eta harrapatutako pertsona bat lotzea dago.
- Samekawa
:
tsuka
ren forrua. Marrazo edo arraiazko azala izaten zuen,
tsukaito
a ez irristatzeko.
- Saia:
Katanaren zorroa
- Seppa
: Kobrearen bereizle arruntak. Bata
habaki
aren eta
Tsuba
ren artean, eta bestea
Tsuba
ren eta
fuchi
aren artean
.
- Sori
: Kurbadura.
- Sugata
: orri mota.
- Tsuba
: guarda, erredola. Orria kirtenetik bereizten zuen zatia. Motibo naturalekin apaintzen zen.
- Tsuka:
eskutokia edo heldulekua.
- Tsuka-ito
: eskutokiaren ahokadura.
- Yokote
: muturra gainerako orritik bereizten duen lerroa.