Wikipedia, Entziklopedia askea
Kartilagoa
mikroskopio
fotonikoan behatuta.
Kartilago-ehuna
ehun lotzaile
mota espezializatu bat da.
Kondrozito
izeneko
zelulek
eta oso espezializatuta dagoen matrize estrazelularrak osatzen dute. Matrize estrazelular hau da hain zuzen ere kartilagoaren ezaugarri berezien erantzulea, hau da, zurruntasuna eta malgutasunarena. Beste ehun lotzaileak ez bezala abaskularra da, hots, kartilago-ehunaren barnean ez da
odol
hodirik sartzen, ezta
linfa
edo
kiriorik
ere.
Kartilagoari
kirrikirri
,
kurruska
edo
kirrizka
ere deitzen zaio.
[1]
[2]
Ebakin freskoetan gai formagabe baten antzeko itxura du, zulo txiki ugarirekin. Gai hau kondrozitoek sintetizatu eta metatzen dute.
Kondrozitoek jariatutako makromolekulek ematen dizkiote kartilagoari kimika- eta egitura-ezaugarriak, esaterako,
trakzioaren
aurkako erresistentzia,
pisua
banatzeko gaitasuna eta apurketa ekiditea. Erresistentzia ezaugarri hau
kolagenoan
datza gehienbat.
Elastikotasuna presio mekaniko baten ondoren oinarrizko itxura eta ehundura berreskuratzeko gaitasuna da. Honen erantzuleak
elastina
eta
proteoglukanoak
dira.
Kartilagoak oso laster hazteko gaitasuna du, eta, halaber, sendotasun handiko
ehuna
da. Bi ezaugarri horiek
umekiaren
hezurdura
eratzeko ehun egokia egiten dute. Hezurdura gehiena kartilago moduan eratzen da hasieran, eta, ondoren,
hezur-ehunak
ordezkatzen du. Beraz, kartilago-ehunak hezur-ehuna eratzeko molde gisa jokatzen du. Gainera,
hezur
luzeen hazkuntza beti kartilagoaren presentziaren menpe dago organismoaren hazkuntzan zehar.
Hiru kartilago-ehun mota daude:
- Kartilago hialinoa
. Ugariena da eta kartilago-ehunaren eredu gisa azaltzen da.
Zintzur-hesteko
kartilagozko eraztunetan,
sudur
,
laringe
,
bronkio
,
saihets
mutur eta
giltzaduren
gainazaletan dago. Hezur-ehunaren eraketan molde gisa jokatzen duena da.
- Kartilago elastikoa
. Kartilago hialinoak baino malgutasun handiagoa du. Histologikoki aurrekoaren antzekoa da baina matrize estrazelularrak zuntz elastiko finen sare dentso bat azaltzen du.
Eustakioren tronpan
, laringean,
epiglotisan
eta kanpo-
belarrian
aurki daiteke.
- Kartilago haritsua
. Fibrokartilagoa ere deitzen zaio.
Ehun lotzaile
trinko eta kartilago hialinoaren arteko ehuna da. Matrizean kolageno-zuntz asko ditu, ehunari itxura haritsua ematen diotenak. Zenbait giltzaduratan aurki daiteke:
orno arteko diskoetan
,
meniskoan
...