Wikipedia, Entziklopedia askea
Kargo kultua
(
ingelesez
:
Cargo cult
)
erlijio
sistema ez ortodoxoa da,
Australia
eta
Melanesiako
(batez ere
Ginea Berriako
) hainbat herritan garatu dena. Kultu hauen sinismen nagusia da
mendebaldetik
datozen produktuak, batez ere garraio
hegazkinetan
iristen direnak,
espirituek
sortutako produktuak direla, bertako herritarren onurarako. Produktu hauen kontrola, sinismenaren arabera, zurien esku geratzen da. Kargua, beraz, arbasoekiko izandako errespetuaren ordainketa gisa ulertzen da. Horregatik, kargo kultuen beste sinismen garrantzitsu bat da etorkizunean arbasoak etorriko direla oraindik baliagarriagoak diren edukiak eskaintzera. Uharte batzuetan, adibidez
Vanuatuko
Tannan
,
estatubatuarrak
dira onura horiek dakartzatenak.