Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamera geldoa
(
ingelesez
:
slow motion
)
zinema
eta
bideogintzan
, irudiak naturalean baino geldoago ibili edo iragaiten direnean “kamera geldoan” doazela esan ohi da, arruntean. Berez, teknikoki,
kamera lasterra
erabili behar da efektu hori lortzeko, hau da,
irudiak
zineman ohi den segundoko hogeita lau edo hogeita bost
fotogramako
lastertasunez baino gehiagotan hartu behar dira: irudiak banako gehiagotan zatituz mugimendua motelago ikusten da, geldoago, proiektatutakoan.
Gauza edo eszena baten irudia paper orri batean proiektatu eta hala irudi hori hartan marrazteko balio duen tresna. Kutxa edo gela ilun bat izaten da, alde batean zulotxo bat edo lente bat duela. Horretatik marratu nahi den irudia, argi askorekin, ageri da.
Argazki makinaren
oinarrizko printzipio bera du.
Aristotelesen
garaian erabiltzen zen. Erdi Aroan
eguzki eklipseak
ikusteko erabili zen. Errenazimentutik aurrera pintore askok erabili zuten:
Vasari
,
Canaletto
, etab.