Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaliforniako urre sukarra
(
ingelesez
:
California Gold Rush
)
1848
-
1955
artean
AEBtan
jazotako fenomeno sozial eta demografiko bat izan zen,
Kaliforniako
San Frantzisko
hiriaren ingurura
urrea
topatzeko grinez etorkin eta urre-biltzaile ugari hurbiltzea ezaugarri nagusitzat du. Gertakizun edo fenomeno hau
Coloma
herriko
Sutter's Mill
zerrategian urrea topatu zenean hasi zen. Aurkikuntzaren berria kea bezala zabaldu zenean,
AEBtako
gainontzeko estatuetatik,
Europako
herrialdeetatik,
Txinatik
eta munduko beste hainbat herrialdetatik 300.000 inguru etorkin bertaratu ziren.