한국   대만   중국   일본 
Kafr Qud - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Kafr Qud

Koordenatuak : 32°27′26″N 35°13′38″E  /  32.4572°N 35.2272°E  / 32.4572; 35.2272
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kafr Qud
herrixka
Administrazioa
Occupied territory Zisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa Jeningo Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak 32°27′26″N 35°13′38″E  /  32.4572°N 35.2272°E  / 32.4572; 35.2272
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00

Kafr Qud ( arabieraz ??? ??? ) Kafr Q?d , Palestinako Zisjordanian, Jeningo Gobernazioan, dagoen herri bat da, Jordan Haranaren iparraldean, Jeninetik mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren (PCBS) erroldaren arabera 1.540 biztanle zituen 2017an. [1]

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kafr Qud Dothan haranaren iparraldean dago, Jabal Shibli mendiaren azpiko sakanean. Batez beste 330 metroko altuera du itsas mailatik [2] . Herrian barna igarotzen da Bir al-Balad erreka. Al-Hashimiya eta Jenin lotzen dituen errepidetik hegoaldera dago, eta herririk hurbilenak dira Kufeirit hego-mendebaldean, al-Manshiyya hegoaldean eta Burqin ekialdean dira. [3]

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Herria antzinako kokaleku batean dago, eta haitzean zizelkatutako zisternak eta garai askotako zeramika aztarnak aurkitu dira, ekialdeko erromatarren garaikoa ere. [3]

Kafr Qud, Palestinako gainerako lurraldeak bezala, 1517an Otomandar Inperioan sartu zen, eta 1596ko erroldan herria Kafr Qud izenaz agertzen da Nabluseko liwa ko Jabal Sami nahiya n .

1948ko okupazioa gertatu eta 1949ko armistizio akordioak sinatu ondoren, Kafr Qud Jordania n egokitu zen, baina 1967ko Sei Eguneko gerraz geroztik Israelgo agintepean dago.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]