Wikipedia, Entziklopedia askea
Julie Adrienne Karrikaburu Roger
?
Madame de Villehelio
goitizenez ere ezaguna? (
Sohuta
,
Zuberoa
,
1827ko
urriaren 14a
-
1898ko
otsailaren 10a
) musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea izan zen. Lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea.
[1]
Sohuta
,
Zuberoa
Julie Zuberoako
Sohutako
gazteluan jaio zen. Itsaso Karrikaburu izeneko
indianoaren
eta Roger andrearen alaba izan zen. Sei neba-arreben artean gazteena.
Sacre Coeur
ikastetxean egin zituen ikasketak, bere ahizpek bezala, baina gurasoek ez zeritzaten nahikoa ikaskuntza horri eta uda parterako begirale bat kontratatzea otu zitzaien,
Agosti Xaho
atharraztar
idazle
eta
hizkuntzalaria
.
Paben
Artigauko Baronesaren maila altuko bileretara joan ohi zen eta arras soprano ona izanik, bertaratzen ziren guztien arreta erakartzen zuen abesten hasten zenean. Mende erdialdeko hamarkadan kanta herrikoiak biltzeari ekin zion, eta aitarenez gainera, laborariengandik zuzenean ere jaso eta pianoan deszifratuz, entzundako kantuak koadernoan idatzi zituen.
[2]
Jasotako guztiak ez dira ezagutzen, dagoen gauza bakarra Baionan 1869. urtean argitaratutako kaier txipia dugu,
Souvenirs des Pyr^n&es,
euskal kantaren lehendabiziko antologia, dozena bat doinu dituena (hamar kantu eta bi pieza instrumental):
Txorinoa kaiolan, Argia dela, Alargunsa, Iruita,
Cantique
, Adio ederra, Aphal aphal burua, Baratzeko geroflea, Maitenena, Agota, Zortziko
eta
Maskarada martxa.
[1]
- 2010ean
Euskal emakume musikagileak
deituriko kontzertua antolatu zuten
Bilboko
Campos Eliseos antzokian
. Ekimena
Maite Idirin
soprano bizkaitarraren ikerketa batetik sortu zen.Euskal emakume musikagileak ahanzturan gal ez zitezen eta haiek egindako lanari nolabaiteko aitorpena emateko. Julie Karrikaburu, Emma Chacon, Emiliana Zubeldiari omenaldia izan zen.
[3]
[4]
- 2020an Juan March Fundazioak kontzertu bat programatuko zuen Madrilgo egoitzan.
Voces ineditas: mujeres compositoras
izenburupean. Bidegabe ahaztuak izan ziren, Julie Karrikaburu,
Emma Chacon
,
Emiliana Zubeldia
, Ana Idiartborde eta
Maria Luisa Ozaitaren
lana aldarrikatzeko
.
[5]