Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga
,
[1]
ezagunagoa
Juanito Oiarzabal
izenaz (
Gasteiz
,
Araba
,
1956ko
martxoaren 30a
- ) arabar
mendigoizalea
da. Lehen
zortzimilakoa
(
Cho Oyu
)
1985ean
igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen euskal herritarra bilakatu zen
1999an
eta mundu osoan laugarrena izan zen
oxigenoaren
laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (
Everest
,
K2
,
Kangchenjunga
) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu.
Zazpi Gailurrak
ere igo ditu (munduko zazpi kontinente bakoitzeko gailurrik garaienak).
2009an
, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14
zortzimilakoak
bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea.
Helikopteroaren beharra izan zuela-eta, azkenaurreko jaitsiera konfirmazio zain badago ere, gaur,
zortzimilako
gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin. Atzetik doakio
Ed Viesturs
estatubatuarra, bere 21 igoerekin.
Egun,
alpinismoaren
munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu.
2004an
,
Edurne Pasabanekin
batera jaisten ari zen
K2
arazo larriak izan zituztenean. Izozteen ondorioz,
Edurneri
2 behatz moztu zizkioten eta Juanitori, berriz, denak.
Jenio bizi eta kasketosoa, ospe handia hartu du
Telecinco
edo
EITBko
hainbat
reality showtan
parte hartu duelako:
El conquistador del fin del mundo
,
El conquistador del Aconcagua
edo
Supervivientes
.
- 1985
–
Cho Oyu
(
Tibet
, 8.201 m).
- 1987
–
Gasherbrum II
(
Pakistan
, 8.035 m).
- 1992
–
Nanga Parbat
(
Pakistan
, 8.125 m).
- 1993
–
Everest
(
Nepal
, 8.848 m).
- 1994
–
K2
edo Chogori (
Pakistan
, 8.611 m).
- 1995
–
Makalu
(
Nepal
, 8.465 m),
Lhotse
(
Nepal
, 8.516 m) eta
Broad Peak
(
Pakistan
, 8.047 m).
- 1996
–
Kanchenjunga
(
Nepal
, 8.586 m).
- 1997
–
Manaslu
(
Nepal
, 8.163 m) eta
Hidden Peak
(
Pakistan
, 8.068 m).
- 1998
–
Dhaulagiri
(
Nepal
, 8.167 m) eta
Shisha Pangma
(
Tibet
, 8.046 m).
- 1999
–
Annapurna
(
Nepal
, 8.091 m).
- 2001
–
Everest
(
Nepal
, 8.848 m), oxigeno barik.
- 2002
–
Cho Oyu
(
Tibet
, 8.201 m).
- 2003
–
Gasherbrum II
(
Pakistan
, 8.035 m),
Hidden Peak
(
Pakistan
, 8.068 m) eta
Cho Oyu
(
Nepal
/
Txina
, 8.201 m, birritan).
- 2004
–
Ama Dablam
(
Nepal
, 6.856 m) eta
K2
edo Chogori (
Pakistan
, 8.611 m).
- 2008
–
Makalu
(
Nepal
, 8.465 m)
- 2009
–
Kangchenjunga
(
Nepal
, 8.586 m)
- 2010
–
Annapurna
(
Nepal
, 8.091 m). (Konfirmazioaren zain, jaitsieran helikopteroa erabili behar izan zuelako).
- 2011
–
Lhotse
(
Nepal
, 8.516 m).
- 2011
–
Manaslu
(
Nepal
, 8.163 m).
- Buscando las catorce estrellas
(1997).
- Los 14 ochomiles de Juanito Oiarzabal
(1999).
- Conversaciones con Juanito Oiarzabal
(2001).
- El Everest de Juanito Oiarzabal
(2002).
- Juanito Oiarzabal y el Anapurna, cronica de una cima radiofonica
(2004).
- El placer de alcanzar la cumbre
(2005).
- Los Pirineos de Juanito Oiarzabal
(2006).