한국   대만   중국   일본 
Juan de Alcega - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Juan de Alcega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Alcega

Bizitza
Jaiotza Hondarribia , ?
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza 1580 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak jostuna eta matematikaria

Joan Alzegako edo Juan de Alcega ( Hondarribia , XVI. mendearen hasiera - ?, 1580 ) Euskal Herriko jostun eta matematikaria izan zen .

Bizitza eta lana [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Joan Alzegakoren bizitzaz ezer gutxi dakigu. Gipuzkoan jaio zen, ziurrenik Hondarribian . [1]

1580an Madrilen argitaratu zuen Libro de Geometria, Practica y Traca liburua ('Geometria, Praktika eta Eredu liburua). 1589an berrargitaratu zuen. Liburu hau matematika teknologiari aplikatzearen hastapenen adibide argia da. [2] Bere modaren terminologiari esker, filologia rentzat ikerketa gaia izan da [3] eta bere garaia azaltzeko duen moduagatik ere bai. [4] [5]

Badakigu, liburuaren aurkezpenean azaltzen duelako, zenbait zailtasun izan zituela hura argitaratzeko Erdi Aroko jostunen kofradiaren erruz, haien lanen artearen sekretuak agerian jartzen zituelakoan. [6] Hori dela eta ez argitaratzeko zorian izan zen, baina azkenik argitara eraman zuen zenbait lankideren onespenarekin: Hernan Gutierrez, Portugalgo printzesaren jostunarena eta Juan Lopez de Burguete, Albako dukearen jostunarena, zeintzuen aurrean aurkeztu zuen liburuan idatzi zuena onespen hori lortzeko.

Liburua hiru ataletan banatuta zegoen: lehenean oihala nola moztu azaltzen zen, bigarrnean gizon nahiz emakumeentzako jantzien patroiak eta hirugarrenean jantzi bakoitza egiteko behar zen oihal kopurua azaltzen zuten taulekin [7] .


Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Sanchez Orense & Sanchez Martin , 477. or.
  2. Salavert Fabiani , 245. or. eta hurrengoak.
  3. Sanchez Orense & Sanchez Martin , 477. or.
  4. Juarez-Almendros , 139. or.
  5. Petrascheck-Heim , 7. or.
  6. Salavert Fabiani , 247. or.
  7. Navarro Brotons, Victor. Juan de Alcega. (Noiz kontsultatua: 2019-07-17) .

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Alberdi Lonbide, Xabier (2019): Juan de Alcega. Sastre universal , Euskal Itsas Museoa, Donostia.
  • Juarez-Almendros, Encarnacion (2004). " Don Quijote y la moda: El legado de Carmen Bernis" (PDF). Cervantes: Bulletin of the Cervantes Society of America . 24 (1): 137?142. ISSN 1943-3840 . .
  • Navarro Brotons, Victor (2018): "Juan de Alcega", Diccionario Biografico Espanol de la Real Academia de la Historia , Madril.
  • Petrascheck-Heim, Ingebrog (1969). "Tailors' Masterpiece-Books". Costume . 3 (1): 6?9.   doi : 10.1179/cos.1969.3.1.6 . ISSN 0590-8876 . .
  • Salavert Fabiani, Vicente L. (1995). "La cultura cientifica y tecnica en la Espana de los siglos XVI y XVII". Bulletin Hispanique . 97 (1): 233?259 ISSN 1775-3821 . .
  • Sanchez Orense, Marta; Sanchez Martin, Francisco Javier (2009). "El lexico del oficio sartorial en el diccionario de Esteban de Terreros y Pando: el caso de Juan de Alcega". In Laura Romero Aguilera, Carolina Julia Luna (coords.) (ed.). Tendencias actuales en la investigacion diacronica de la lengua (in Spanish). Barcelona: Publicacions i Edicions de la Universitat de Barcelona. 477?488. ISBN 978-84-475-3328-2.

Kanpoko loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]