한국   대만   중국   일본 
Juan Thalamas Labandibar - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Juan Thalamas Labandibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Thalamas Labandibar

Bizitza
Jaiotza Irun 1906ko apirilaren 26a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Kanbo 1981eko otsailaren 19a  (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak filosofoa
Izengoitia(k) Juan de Emparan, Juan de Landibar, J. P. Yoldi, Pagogana eta Basaburu

Juan Thalamas Labandibar (izengoitiak: Juan de Emparan , Juan de Landibar , Basaburu , J.P. Yoldi , Pagogana ) ( Behobia , Irun , 1906ko apirilaren 26 Kanbo , 1981ko otsailaren 19 ) gipuzkoar apaiza, filosofo, idazle, poeta eta soziologoa izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Haren ama Hendaiakoa zen. Idazlea Irungo Behobia auzoan jaio zen, Bidasoa ondoan. Irunen, Donostian, Okzitaniako Tolosan eta Parisen Filosofia eta Teologiaren ikasketak egin ondoren, Parisen apaiz egin zen. 1931an Baiona-Biarritz inguruko hegoaldeko langileen kapeilaua izendatua izan zen. 1932-1936 urte bitartean, Gasteizko apaizgaitegiko irakasle izan zen, emigranteekin egiten zuen lana baztertu gabe. 1938an, Anayak aldizkariaren zuzendari izan zen, Parisen, Juan Gorostiaga eta Alberto Onaindia apaizekin batera. 1939an Hegoaldera itzuli zen baina berehala ikusi zuen uneko giroa erabat kontra zuela. Ondorioz, mugalari baten laguntzaz, berriro ere Frantziara joan zen. [1] 1939-1943 urte bitartean, Akitaniako Tilh herriko apaiza izan zen. Rafael Pikabeak Lapurdin sortutako Gernika. Cahiers de Culture Humaniste Basque aldizkariaren kolaboratzaile eta bultzatzaile nagusietariko bat izan zen, 1944. urtetik 1953. urtera arte. Lan Horretan Isidoro Fagoagarekin aritu zen buru-belarri. 1944an bizitzera Urruna joan zen. 1954an Donostiara joan zen, haren arrebaren etxera bizitzera. Egan , Idearium , Yakintza , El Bidasoa eta La Voz de Espana aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. 1981an Kanboko apaizen-etxean hil zen. [2] Ideologikoki humanistatzat jo zuen beti bere burua. Gaur egun Irunen kale batek bere izena darama.

Obra nagusiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Liburuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Contribucion al estudio etnografico del Pais Vasco continental . Eusko-Folklore (1931).
  • Laicismo y cristianismo . Gasteiz: Social Catolica (1933).
  • Aspectos de la vida profesional vasca: el campesino, el pescador, el obrero . Donostia: Benat Idazkiak (1935).
  • La mentalidad popular vasca segun Resurreccion Mª de Azkue . Donostia: SGEP (1975).
  • El sentido genesico del cosmos en la mitologia vasca .
  • El sentido cosmovital en las poesias de Lizardi .
  • Erasmistas y reformadores vascos .
  • El concepto personalista del hombre segun Pedro de Axular y Xabier Zubiri

Artikuluak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • "La cuestion social en el Pais Vasco". Idearium (1934). Yakintza (1935).
  • "El colectivismo de los pastores vascos". Yakintza (1935).
  • "Isidoro Fagoaga Larrache, una vida senera de artista y de escritor". BRSVAP, 1976.

Poesia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Yoannes Pagogana ezizenarekin poema asko idatzi zituen Olerti , Egan eta El Bidasoa aldizkarietan, guztiak euskaraz. 1966an Gernikan herri horren 600 urtemuga ospatzeko lehiaketan lehenengo saria jaso zuen, "Euskaldun ospetsu batzuen erakaspenak" lanarekin.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. I.Aduriz, 222.
  2. I. Aduriz, 229.or.

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]