Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena
,
Txikierdi
ezizenez (
Orereta
,
1955eko
otsailaren 14a
- )
1980ko hamarkadako
ETA erakundeko kide nabarmen bat izan zen.
1970eko hamarkadaren
hasieran sartu zen ETAn.
1974
urtean Frantzian errefuxiatu zen.
1977ko aministiaz
aske geratu ondoren, ETAko komandoak zuzentzen hasi zen, harik eta 1985 urtean frantses poliziak atxilotu zuenera arte.
1992
urtean Espainiara estraditatua izan zen, non 300dik gora urteko gartzela zigorra jaso zuen.
2013ko abenduaren 9an irten zen Sevillako espetxetik Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Estrasburgoko Auzitegiak
Parot doktrina
baliogabetu ondoren. Guztira, 28 urtez izan dute preso.