Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Gelman
(
Buenos Aires
,
1930eko
maiatzaren 3a
-
Mexiko Hiria
,
2014ko
urtarrilaren 14a
)
argentinar
poeta, itzultzailea eta kazetaria izan zen. Bere belaunaldiko poeta nagusietako bat izan zen.
2007an
Cervantes saria
eman zioten.
Kazetari eta politikari gisa egindako lanak bere burua erbesteratzera behartu zuen
1975etik
1988ra
. Argentinara itzuli zenean,
Crisis
egunkariko erredakzio-idazkari,
La Opinion
egunkariko kultura-gehigarriaren zuzendari eta
Noticias
egunkariko erredakzioburu izan zen. Poeta gisa, errealismo kritikoari atxikia, egunerokotasunean ezkutatzen diren gauza ederrez idatzi zuen batez ere, baina, horretaz gainera, justiziaren eta agintaritzaren gehiegikeriak eta injustiziak salatu izan zituen.
Lan nagusiak hauek dira:
El juego en que andamos
(
1959
),
Sefini
(
1964
-
1965
),
Traducciones
(
1969
),
Relaciones
(
1973
),
Citas y comentarios
(
1982
),
Hacia el sur
(
1982
),
Exilio
(
1984
,
Osvaldo Bayer
kazetari argentinarrarekin lankidetzan) eta
Carta a mi madre
(
1989
). Poesiaz gainera, bi opera, bi kantata eta zenbait diskotarako hitzak ere idatzi zituen.