Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemari Iturralde Uria
(
Tolosa
,
Gipuzkoa
,
1951ko
urriaren 20a
)
euskal idazlea
da.
1973an
Filologia Erromanikoa
bukatu zuen
Iruneko Universidad de Navarra delakoan
.
1975etik
irakaskuntzan dihardu, eta
1985az
geroztik Euskara eta Euskal Literaturako Batxilergoko katedraduna da Tolosako Institutuan.
1977an
, Bilbon,
Pott Banda
literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga,
Manu Ertzila
,
Jon Juaristi
, Ruper Ordorika eta
Joseba Sarrionandiarekin
batera.
Jon Kortazarren
ustez,
Pott Banda
izandakoaren
gizon argia
izan zen Iturralde.
Henry Bengoa inventarium
ikuskizuna egin zuen,
Bernardo Atxaga
eta
Ruper Ordorikarekin
batera.
Argitalpen ugaritan idatzi du urtetan:
Zehar
aldizkarian,
Argia
,
Xaguxarra
,
Akademia Sekretua
eta
Garziarena
aldizkarietan,
Euskaldunon Egunkarian
,
Berrian
,
Mugalarin
...
Emak Bakia Baita
argitaletxearen proiektuetan parte hartu du.
Musika alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan, eta bere poemak hainbat abeslarik (Ruper Ordorika,
Jabier Muguruza
/
Les Mecaniciens
,
Alaitz eta Maider
) eta
abesbatzak
(
Xun-Xume
,
Hodeitruk
) abestu eta grabatu dituzte.
[1]
Euskal PEN Klubaren
(Basque
PEN
) sortzaileetako bat da, eta lehendakariordea izan da.
[2]
Itzultzaile lanetan ere ibili da: erdaretatik ia hogei liburu euskaratu ditu.
Euskaltzain urgazlea
da.
[3]
Iturraldek sari hauek irabazi ditu:
- Nafarroako artizarra
(
Elkar
, 1984).
- Izua hemen
(Erein, 1989).
- Kilkirra eta roulottea
(Erein, 1997).
- Euliak ez dira argazkietan azaltzen
(Erein, 2000).
- Hyde Park-eko hizlaria
(
Pamiela
, 2006)
- Ilargi horia
(Pamiela, 2012)
- Kaleidoskopioa
(
Pamiela
, 2006)
- El orador de Hyde Park
(
Pamiela
, 2010)
- Vida del autentico Andy Bengoa
(
Alberdania
, 2010)
[4]
[5]
- Rasputin eta San Petersburgoko gauak
(Elkar, 2013)
- Luna amarilla
(
Pamiela
, 2014)
- Perlak, kolpeak, musuak, traizioak
(Pamiela, 2015)
- Golpes de gracia
(Malpaso, 2016)
- Jamaikako neska
(
Pamiela
, 2016)
- Zikoinen kabian sartuko naiz
(
Pamiela
, 1986).
- Londresen nago aitonarekin
(Erein, 1987).
- Ijitoak dauzkat nire etxean
(Pamiela, 1988).
- Bederatzi gutun t'erdi
(Erein, 1992).
- Filipinetan bizi den idazlearen kontuak
(Pamiela, 1993).
- Lehen amodioa Suedian
(
Ibaizabal
, 1998).
- Kaliforniako neskak
(
Ibaizabal
, 2000).
- Marmokine
(Elkar, 2000).
- Risky eta bere lagunak
(Elkar, 2000).
- Zak zikoina
(Elkar, 2000).
- Pikondoaren ondoan = By the fig tree
(Gara, 2001).
- Azken urtea Lizeoan
(Ibaizabal, 2002).
- Risky, zaude geldirik!
(Erein, 2005).
- Santiago Bidean
(Ibaizabal, 2007).
- Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed
(Elkar, 2007).
- Azken urtea lizeoan
(
Ibaizabal
, 2008).
- Jack destripatzailearen arrastoa
(Ibaizabal, 2009)
- Frantzian je t'aime esaten dute
(
Pamiela
, 2011).
- Kaliforniako neskak
(Ibaizabal, 2011)
- Nire lagunen gezurrak
(Erein, 2014).
- Ernest Hemingway
:
Agurea eta itsasoa
(Elkar, 1986)
- T. S. Eliot
:
Lur eremua
(
Joseba Sarrionandiarekin
batera)(
Hordago
)
- Susan H. Hinton
:
Errebeldeak
(Desclee/Alfaguara, 1988)
- Susan H. Hinton
:
Kaleko legea
(Desclee/Alfaguara, 1989)
- Gianni Rodari
:
Makinaz idatzitako ipuinak
(Desclee/Alfaguara, 1989)
- Roald Dahl
:
Bakarka hegal egiten
(Desclee/Alfaguara, 1990)
- Roald Dahl
:
Matilda
(Desclee/Alfaguara, 1990)
- Paul Eluard
:
Hegal-Arintxu
(ikuskizun musikatua)
- A.Martin
/
J.Ribera
:
Ez ezazu sardinarik eskatu garaiz kanpo
(Desclee/Alfaguara)(1991)
- Christine Nostlinger
:
Konrad edo Kontserba poto batetik atera zen haurra
(Desclee/Alfaguara, 1992)
- Bill S. Ballinger
:
Kez egindako erretratua
(Igela, 1992)
- Omar Khayyam
:
Rubaiyatak
(Erein, 2001)
- Ignacio Martinez de Pison
:
Bravo anaien altxorra
(Elkar, 1997)
- Bernardo Atxaga
:
Jimmy Potxolo
(moldaketa abesbatzentzat, 1998)
- Leo Lionni
:
Munduko etxerik handiena
(Pamiela, 2008)
[1]
- "Pott Banda" Jon Kortazar. Bilboko Udala, 2003.
- Zubeldia, Inaki
:
Joxemari Iturralde: Narratibaren indarra eta bizitasuna
. -
Egan
, 2005-1/2, 151-166.