Josu Juaristi Abaunz
(
Azkoitia
,
Gipuzkoa
,
1964ko
martxoaren 4a
),
kazetaria
eta
politikaria
da.
2014ko Europako Hauteskundeetarako
Euskal Herria Bilduren
hautagaia izan zen
BNGrekin
batera osatutako hautagaitzan, eta europarlamentaria izan zen 2018an
Ana Mirandak
ordezkatu zuen arte.
2019ko Europako Hauteskundeetarako
ere EH Bilduren hautagai izendatua izan zen, baina gerora uko egin zion hautagaitzari, harreman sentimental baten hausturaren harira jarrera ez onargarriak eta lekuz kanpokoak izan zituela aitortuz. Honekin batera EH Bilduk militantzia eten zion behin-behinean.
[1]
Kazetaritzako lizentziaduna (1989) eta Europar Integrazioko diplomaduna (1996)
Euskal Herriko Unibertsitatean
.
Jarduera profesionalari dagokionean, Kulturako erredaktorea izan zen
EiTBn
(1986-1990), Kultura eta Nazioarteko erredaktorea
Egin
egunkarian (1990-1998),
Europan
hilabetekariaren editorea
Egin
en (1997 ? 1998),
Gara
egunkariko Nazioarteko sailburua (1999 ? 2004), eta
Gara
ko zuzendaria (2004 ? 2011). 2011n
Gara
ren
7K
aldizkari-igandekariaren editorea bilakatu zen.
1996tik
Europar Batasunari
buruzko informazioan espezializatua da Juaristi (
Egin
en,
Gara
n,
Gaur8
n eta
7K
n, bai eta, hilabetean behin, Info7 irratian ere).
Bruselara
eta Estrasburgora joanda, sarritan berriemaile aritu da Europar Batasuneko gailurretan, osoko bilkuretan, jardunaldietan eta hitzaldietan (Parlamentuan, Batzordean eta Europar Kontseiluan).
2004ko maiatzean, Europar Batasunaren zabalkunderik handienaren berri eman zuen
Gara
rentzat,
Estonia
,
Letonia
,
Lituania
,
Polonia
,
Txekiar Errepublika
,
Eslovakia
,
Hungaria
eta
Eslovenia
zeharkatuta.
Artikuluetan, bidaietan eta
Naiz.info
webgunean duen
gaurEUROPE
blogean Europako Parlamentuari buruzko lana egin du bereziki. Europako Herritar Ekimena (European Citizens' Initiative) ere hasiera-hasieratik jarraitu eta aztertu du.
1992an
Txekoslovakiako banaketaren
berri eman zuen; urtebete geroago,
Bosniako gerraren
berri, eta 1995ean
Quebeceko
bigarren erreferendum soberanistaren berri.
2014ko Europako Hauteskundeetan EH Bilduren hautagaia izan zen, eta
Herriek Erabaki
koalizioko zerrendaburua izan zen. Koalizioa bigarren indarra izan zen EAEn zein Nafarroan, eta orotara parlamentari bat eskuratu zuen. Josu Juaristi europarlamentaria izan zen
GUE-NGL
taldean, hauteskunde-akordioen ondorioz 2018an BNGko Ana Mirandak ordezkatu zuen arte,
Europako Aliantza Askea
taldean.
2019ko Europako Hauteskundeetan EH Bilduk hautagaitza bateratua osatu zuen besteak beste
ERC
eta
BNGrekin
(
Orain Errepublikak
), eta Josu Juaristi EH Bilduren primarioetara aurkeztu zen koalizioaren hautagai izateko. Lorena Lopez de la Callerekin lehiatu zen, eta militantziaren botoen %75,6 eskuratu zuen. Era horretan, Orain Errepublikak zerrendako hirugarren postuan kokatu zen.
Hala ere, 2019ko apirilaren 5ean Josu Juaristik hautagai izateari uko egiten ziola adierazi zuen, bere bikotekide ohiarekin harremana hautsi ondoren jarrera desegokiak mantentzeagatik, besteak beste baimenik gabe lekuz kanpo zeuden mezuak bidaliz. Honen harira EH Bilduk militantzia eten zion behin-behinean, eta laster hautagai berria hautatzeko barne-prozesua abiatuko zela adierazi zuen.
[2]
- Artikulu honetan erabilitako testuaren zati bat
ehbilduren
webgunetik hartua dago, cc-by-sa-3.0 lizentziarekin.