Jostorratza
metalezko
edo beste material gogorrezko ziria da, tamaina txikikoa, oro har zuzena, alde bata zorrotza duena, eta, bestea, begi batean amaituta, bertatik
haria
sartu ahal izateko. Historiaurretik, josteko erabili izan ohi da.
Jostorratza, duela 20 mila urte baino gehiagotik erabiltzen da.
Historiaurrean
, zurezkoak, harrizkoak edo hezurrezkoak egiten ziren, eta, ondoren, askoz beranduago, burnizkoak edo beste edozein metalezkoak egiten hasi ziren. Altzairuzko jostorratzak erabiltzen lehenak, txinatarrak izan zirela uste da, eta arabiarrak arduratu zirela
Europara
eramaten.
1730ean
,
Nuremberg
herri alemaniarrean, bazeuden jostorratzgile garrantzitsuak, eta,
Ingalaterrako Elizabeth I.aren
erregealdian jada bazegoen,
Ingalaterran
, jostorratzgile asko. Garai hauetan, jostorratzak ez zuen begirik, haria lotzeko kako bat baizik.
Jostorratzari begi bat emateko, oso beharrezkoak izan ziren ondoren gertatu ziren garapenak. Zehazki, jostorratzaren begia,
1825
. urteko asmakuntza da, baina,
1885
. urterarte, makineria ez zen konpondua izan, jostorratzean begia ondo ezartzeko. Ondoren,
josteko makinentzako
jostorratzak irten ziren, ohiko jostorratz baten oso antzekoak baina begia behealdean zutelarik.
Jostorratza, burdinaren edo beste metal baten forjatuaren prozesu bidez fabrikatzen da.