Wikipedia, Entziklopedia askea
Josiah Wedgwood
(
Burslem
,
Ingalaterra
,
1730eko
uztailaren 12a
–
Etruria
,
Ingalaterra
,
1795eko
urtarrilaren 3a
) eltzegile eta diseinatzaile ingeles ospetsua izan zen XVIII. mendean
XVII. mendetik
zeramika
egiten ari zen familia batean jaio zen, 12 anai-arrebetatik gazteena zen. Bere aita hil zenean, 1739an, familiaren fabrikan hasi zen lanean eta bost urteko ikastaldiaren ondoren Josiasek
Thomas Whieldon
eltzegile ospetsu batekin elkartzea erabaki zuen. 1754 inguruan bere zeramika-esperimentuak egiten hasi zen eta horien artean zegoen beira berdearen formula.
1759an Ivy House Works-en lantegi propio bat sortu zuen, eta bertan itxura berri samarreko zeramika-mota bat egiten hasi zen, luxuzko beira distiratsu batekin. Honek
Charlotte
erreginaren arreta erakarri zuen, hark enkargatu baitzituen material horren kolore txigortuko te- eta kafe-jokoak. 1765ean Josiasek materialari
erreginaren zeramika
bezala izendatzeko baimena jaso zuen.
Eskaria handitu zenez, Wedgwood-ek bere enpresa eraikin handiago batera eramatea erabaki zuen: Burslemeko Brick House Works-en. Bertan ekoizteko metodoak eta merkatu komertziala hobetzen hasi zen. Bere zeramikarekin ere gehiago esperimentatzen hasi zen, oxidoak erabiliz harri bitxiak imitatzeko. 1768an
Thomas Bentley
Liverpooleko merkatariarekin bat egin zuen bere koloretako zeramika neoklasiko berria merkaturatzeko.
1769an
Etruriako (Staffordshire)
fabrika sortu zuen; moldeen laguntzaz zeramikazko piezak fabrikatzeko lurrun-makina instalatu zuen lehen fabrika. 1774an bere
Jasper ware
kameu
piezak aurkeztu zituen.
George Stubbs
edo
John Flaxman
bezalako artistek pieza hauetarako ereduak diseinatu zituzten.
XXI. mendean, Wedgwood anaien fabrikak mahai-tresnak eta dekorazio-objektuak fabrikatzen jarraitu zuen.
Charles Darwinen
amaren aldeko aitona eta
Emma Wedgwood
emaztearen aitaren aldeko aitona zen.