한국   대만   중국   일본 
Josephine Marchais - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Josephine Marchais

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josephine Marchais

Bizitza
Jaiotza Blois 1837ko apirilaren 13a
Herrialdea   Frantzia
Heriotza Saint-Laurent-du-Maroni 1874ko otsailaren 20a  (36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak day labourer (en) Itzuli eta Communarda

Josephine Marchais ( Blois , Loir-et-Cher , 1837ko apirilaren 13a Saint-Laurent-du-Maroniko barrutia , Guyana Frantsesa , 1874ko otsailaren 20a ) frantziar jornalari bat izan zen. 1871n Parisko Komunan gogotsu parte hartu zuen. Armak zeramatzala atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Heriotza-zigorra bortxazko lanengatik kommutatu zioten, eta Guyanara deportatu zuten.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Josephine Marguerite Marchais 1837ko apirilaren 13an jaio zen Bloisen , Loir-et-Cherren , [1] ingurune behartsuan eta familia zail batean. Josephine Margueritek berak sei hilabeteko kartzela-zigorra izan zuen; amak, berriz, bost urteko espetxealdia bete behar izan zuen 'lizunkeria' edo 'libertinajea' bultzatzeagatik; ahizpa ere zentzatze-etxe batean egon zen giltzapeturik hogei urte bete arte, eta gero, hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten lapurretagatik. [1]

1871n, Parisko Komunan , Haur Galduen batailoian (bataillon des Enfants-Perdus) ibili zen 'vivandiere' gisa (armadaren janariaz arduratzen zen emakumea). [1] Zenbait lekukoren arabera, maiatzaren 22an eta 23an Lille kaleko barrikadan egon zen, fusilaz armaturik eta txapel tirolarraz jantzita. [1] [2] [3] Josephine Margueritek bere maitalea behartu zuen barrikadan borrokarekin bat egitera. [1]

Armak eta zapi gorriak garraiatzen ari zela atxilotu zuten, Elisabeth Retiffe , Eulalie Papavoine eta Leontine Suetens-ekin batera. [4] Horrez gain, arpilaketa, lizunkeria eta irainak ere leporatu zizkioten. [1]

Josephine Marchais gerra-kontseiluan epaitu zuten, eta heriotza-zigorra ezarri zioten 1871ko irailean. [1] Zigorra, baina, 1871ko azaroaren 27an kommutatu zuten eta bizitza osorako bortzazko lanez trukatu. [1]

1871n, Guyanako galeretara eraman zuten, eta hurrengo urtean bertan, 1872ko azaroaren 20an, kartzelatik ihes egin zuen. [1] Baina handik lau egunera berriro harrapatu zuten, eta bertan hil zen 1874ko otsailaren 20an , [1] haren heriotzaren arrazoiak ezagutzen ez direlarik. Beste iturri baten arabera, Marchais ez zen egun horretan hil, eta 1885ean artean bizirik egon zitekeen, jendarme batekin ezkonduta. [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b c d e f g h i j k (Frantsesez) MARCHAIS Josephine, Marguerite. Maitron/Editions de l'Atelier 2021-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02) .
  2. (Frantsesez) Bazire, Francoise. (2018). ≪Les femmes durant la Commune≫ La Commune de Paris - 150 ans (Nouveaux cahiers du socialisme) (Noiz kontsultatua: 2022-11-02) .
  3. (Ingelesez) Gullickson, Gay L.. (2018). Unruly Women of Paris: Images of the Commune. Cornell University Press, 304 or. ..
  4. (Frantsesez) Frerejean, Alain; L'Hoer, Claire. (2020-09-10). Le siege et la Commune de Paris. L'Archipel ISBN 978-2-8098-2904-4 . (Noiz kontsultatua: 2022-11-02) .

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lotutako artikuluak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]