Jose Ignacio Javier Oriol Encarnacion de Espronceda y Delgado
(Pajares de la Vega,
Almendralejo
ondoan (
Badajoz
),
1808ko
martxoaren 25a
-
Madril
,
1842ko
maiatzaren 23a
) idazle
erromantiko
emankorra izan zen,
XIX. mendeko
literatura
espainiarraren
garrantzitsuenetarikoa.
Jose de Espronceda Pajares de la Vegan jaio zen
1808an
, Almendralejotik gertu (
Badajoz
). Nafar jatorriko familia batekoa zen, zeinak Tafallako
Martinez Esprontzedatarren etxean
zuen jatorria
[1]
.
Madrilgo
San Mateo ikastetxean ikasi zuen eta Alberto Lista izan zuen irakasle. 15 urte zituen
Los Numantinos
(
1823
-
1825
) elkartea sortu zuenean lagun zituen Ventura de la Vega eta Patricio de la Escosurarekin batera.
Hirurteko Liberalaren
bukaeran,
Rafael del Riegoren
heriotzaren mendeku egin nahi izan omen zuten.
1823an
, Mirto akademia sortu zuen Albero Listaren beste ikasle batzuekin batera eta itxia zegoen Listaren Libre de San Mateo ikastetxearen irakasgaiekin jarraitzea zuten helburu.
Salaketa batzuk medio,
1825ean
,
Guadalajarako
monasterio batera deserriratu zuten 5 urtez. Gero,
Alemania
,
Belgika
,
Herbehereak
,
Frantzia
eta
Ingalaterra
bisitatu zituen eta, bere lagun askok bezala,
1830eko
iraultza liberaletan hartu zuen parte.
Teresa Mancharekin maitemindu zen, erbesteratuta zegoen Epifanio Mancha koronel liberalaren alabarekin, baina, aitak agindu bezala, Teresa Guillermo del Amo negozio-gizonarekin ezkondu zitzaion. Hala ere,
1833an
Parisen
elkartu ziren berriro eta
Espainiara
itzuli ziren,
Fernando VII.a
hil zenean amnistia etorri baitzitzaien liberalei.
1838an
, Teresak alde egin zion eta berehala hil zen.
Handik aurrera, Espronceda politikan eta kazetaritzan murgildu zen. Milizia Nazionalean sartu zen eta Madrileko Ehiztarien Konpainian lehen teniente izatera iritsi zen.
1841ean
,
Den Haagko
delegazio espainiarraren idazkari egin zuten eta laster
Almeriako
diputatu progresista.
1842an
, Gorte Orokorretarako aukeratu zuten progresisten ordezkari.
Urte berean, 34 urte zituenean,
garrotilloak
(
difteria
) hil zuen eta ez zuen Bernarda de Beruetekin ezkontzeko modurik izan.
Monasterioan egon zen bitartean eta maisu izan zuen Alberto Lista poetaren laguntzaz,
El Pelayo
idazten hasi zen, baina ez zuen bukatu.
Geroago etorri ziren
Sancho Saldana
nobela historikoa edo
El castellano de Cuellar
.
1840an
, arrakasta handia lortuko zuen olerki bilduma bat idatzi zuen eta plazera, askatasuna, maitasuna, etsipena, heriotza, jaioterria, tristezia, zalantza eta protesta soziala izan ziren gai.
El estudiante de Salamanca
lana XIX. mendeko poemarik hoberena dela esaten da bere gaian.
Bukatu gabe geratu zitzaion
El Diablo Mundo
(
1841
), gizartea eta bere gaiztakerian murgiltzen den gizaki garbi bat erakutsiz; hortxe dago
Canto a Teresa
, Teresa Manchari dedikatu zizkion amodiozko hitzak.
Poema motzak ugari izan ziren eta
Canciones
izena eman zien. Ezaguna dugu
Cancion del pirata
,
A Jarifa en una orgia
,
El verdugo
,
El mendigo
,
El reo de muerte
edo
Cancion del cosaco
. Pertsonaia marjinatuak eta gizartetik at daudenak agertzen zaizkigu eta gizarte gaia garbi-garbi agertzen da lirika espainiarrean.
Desesperacion
poema iluna eta larria ere agertuko da, Esproncedaren adibide garbia.
- ↑
Informazio panela, Altaffaylla elkartea. ().
Martinez Esprontzedatarren Etxea eta Armarria.
(Noiz kontsultatua: 2021-04-15)
.